Bortzirietan eta Malerrekan bi makropoligono eoliko berri eraiki nahi dituztela salatu du Sustrai Fundazioak

  • Egitasmo hauek Etxalar, Igantzi, Sunbilla, Arantzako, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza Labaien lurretan kokatzeko asmoa du Madrilgo enpresa batek.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko martxoaren 17an - 08:17

Makropoligono eolikoen eta fotovoltaikoen hedapenak eta goi-tentsioko proiektu berriek aurrera jarraitzen dute Nafarroan enpresa elektriko handien eskutik eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Orain, Bortzirietan eta Malerrekan ezarri nahi dituzten bi makropoligono eolikoak, bakoitza 50 MW-koa. Proiektu hau bultzatzen duen enpresa Zelena Renovable SL da, Madrilen egoitza fiskala duena. Horretarako, dagozkion kudeaketak egiten ari dira sare elektrikora  konektatzeko eskubideak lortzeko, bai eta fidantza bat jartzeko ere,  hainbat milioi eurora irits daitekeena.

Sustrai Fundazioak gogoratzen duenez, egitasmo hauek biodibertsitatea arriskuan jartzen dute, eta ez dator bat "gure beharrei erantzuteko plangintza demokratikoarekin". "Milaka nafarren bizkar egiten ari da, haietako asko plataformetan antolatuak, mobilizazioekin eta alegazioekin beste eredu energetiko bat eta egungo ekoizpen eta kontsumo harrapariaren eredua sakonki aldatzea eskatu dutenak", dio Fundazioak.

Energia berdea?

Sustrai zalantza jartzen du gaur egun garatzen ari den ekoizpen eredua. "Ustez berriztagarriak diren proiektuen enpresa-kolonizazio horren balantzea ezin da mingarriagoa izan. Ez dio subiranotasun eta buruaskitasun energetiko handiagorik ekarri Nafarroari, ekoizpen eta merkaturatze erabakiak multinazional energetikoen esku baitaude. Ez du elektrizitatearen prezioa murriztu, langileen eta herritarren gehiengoaren poltsikoak kolpatuz eta oligopolioen onurak gizenduz. Azken urteotan ez du berotegi-efektuko emisio kutsatzaileen murrizketarik eragin, 2030erako Nafarroako Energia Planak onartzen duen bezala. Ez du dinamika desarrollisten alternatibarik sortu (Abiadura Handiko Trena, makrogranjak, ibilgailu pribatuaren sustapena, erauzketa-jarduera basatiaren babesa, hala nola Mina Muga eta Magna Erdizen). Azkenik, ez du lurraldearen erresilientzia bultzatu, laborantza-lurren galera eta biodibertsitatearen gaineko presio jasanezina eragiten ari delako".

Proiektu hauen garapena testuinguru berezi batean ematen ari direla gogoratzen du Sustraik. "Estatu Batuek eta haien aliatuek gidatutako gerra ekonomikoaren testuinguruan gaude, baliabide energetiko eta mineralen kontrolean posizio hegemonikoari eusten jarraitzeko. Horren ondorioz, jasaten ari garen krisi ekologiko eta sozialarekin zerikusi gutxi duten neurriak hartzen ari dira", eta kritikatzen du energia berde bezala saltzen dutela oso kutsakorrak eta arriskutsuak diren teknologiak, hala nola fracking-a, energia nuklearra, gasa... Eta proiektu horiek gauzatzeko Next Generationen funtsak erabiltzen ari dira petrolio, energia eta automobil-multinazionalak finantzatzeko. Baita horrelako makropoligono eolikoak diruz sustatzeko.

Kritikak Administrazio publikoari

Nafarroako erakundeek dinamika horretan parte hartzen ari direla eta bai Gobernua bai alderdi politikoak araudiak, planak eta dekretuak onartzen ari direla "energia eta materialen alferrikako kontsumoak murrizteko plangintza arrazionaletik urrun" salatu du Sustraik.

"Ez zaigu arrazoirik falta krisi globalaren aurrean (ekologikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala) alferrikako erabaki politiko eta ekonomikoei aurre egiteko eta, berandu baino lehen, amildegiaren ertzean jarriko gaituzten irteera faltsuak salatzeko", ohartarazi du Sustraik. "Gehiengoaren pobretzearen kontura onura bilatzea; baliabideak kontrolatzeko gerra ekonomikoa; behar energetikoak planifikatu, kudeatu eta kontrolatzeko subiranotasun soziala ukatzea; botere oligopolikoa mantentzea; lurraldea eta tokiko nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera suntsitze; biodibertsitatea kupidarik gabe galtzea edo planetaren muga biofisikoak ez errespetatzea. Horren aurrean lanean eta antolatzen jarraitzea besterik ez zaigu geratzen", esan du Fundazioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parke eolikoak
2024-12-17 | Usurbilgo Noaua
Parke eolikorik ez momentuz, Usurbil eta Zizurkil arteko Ezkeltzu mendian

Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]


2024-11-13 | Leire Ibar
Beste hiru parke fotovoltaiko eta eoliko bat ezartzeko proiektuak aurkeztu dituzte Araban

Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]


Euskal Herriko zentral eoliko handiena Urumeako mendietan

Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]


Urumeako Mendiak Bizirik
“Eolikoen enpresak harroago datoz herri txikietara”

Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Alvaro Camposek energiari buruzko hitzaldia emango du urriaren 24ean Zizurkilen

"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Arabako Aldundiak Jaurlaritzari
TXOSTENA ESKLUSIBAN | “Laminoriako parke eolikoak ekarriko lukeen ingurumen eragina ez da onargarria”

Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-05-24 | Estitxu Eizagirre
Hernani, Arano eta Elduain arteko mugetan bost haize errota jarri nahi dituen proiektuaren atzean Endesa dago

Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.


Balmasedako zentral eolikoaren proiektua atzera bota dute, “gutxiago eragingo” duen beste bat egiteko

Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]


Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Galizian 13 parke eolikoren proiektuak geldiarazi ditu justizia auzitegiak, ingurumenean izan ditzaketen ondorioengatik

Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]


Eguneraketa berriak daude