“Bortxatzaile bat zure bidean” performancea gorpuztu dute Bilbon

  • Txiletik mundu zabalera hedatu den salaketa ekintza egin dute Bilbon 500 bat emakumek. Elebitan abestu dute indarkeria matxisten aurka, eta elkartasuna helarazi diete estatuen, kapitalaren eta indar armatuen zapalkuntza pairatzen duten emakume guztiei.


2019ko abenduaren 20an - 09:58
(Argazkia: Ecuador Etxea)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bortxatzaile bat zure bidean Las Tesis kolektibo feminista txiletarrak azaroaren 25ean Santiagon egin zuen performancea mundu osora zabaldu da, han-hemen mugimendu feministaren ereserki bilakatuz. Koreografiaz lagundutako abestiak indarkeria matxistak eta horiek betierekotzen dituzten instituzioak ditu jo puntuan, eta erasoen errua erasotzaileena ez beste inorena dela azpimarratzen du.

Emakumeen aurkako bortxak salatzeko ekintza Bilbora ere heldu da. Abenduaren 3an Karmelan egindako entseguaren ondotik, abenduaren 19ko ostegun iluntzean, permormancea gorpuzteko xedez, 500 emakumetik gora bildu ziren udaletxearen aurrean. Ekintzaren jatorrizko moldeari eutsi zioten Bizkaiko hiriburuan ere: emakumeen borroka ikusezina dela adierazteko begiak estalirik aritu ziren emakumeak, ikusezina den hori ahots goran abestuz; janzkerari dagokionez, kolore deigarridun jantziak eta bularretakoak agerian ikus zitezkeen, adierazi nahirik janzkerak ez duela inolaz argudiatzen bortxaketa.

Performancearen jatorria gogoan hartuta, elkartasun internazionalista ariketa ere egin zuten, Hego Ameriketako emakumeei ez ezik, mundu zabalekoei ere beren babes guztia helaraziz. “Gure amorru eta indar guztia helarazi nahi diegu ahizpa txiletarrei, latinoamerikarrei eta lurralde ezberditan Estatuaren, indar armatuen eta kapitalaren errepresioa jasaten ari direnei”, adierazi zuten komunikatuan. Ildo horretan, lehen lerroak hego amerikar jatorridun kideek bete zituzten; herrialde ezberdinetako banderak, Argentinako abortu eskubidearen aldeko zapi berdeak eta whipalak soinean aritu ziren asko.

Ozen eta elebitan abestu zuten indarkeria matxisten aurka: euskaraz lehenik, eta gazteleraz ondoren.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Milaka lagunek salatu dituzte Sanferminen lehen egunean izandako eraso matxistak

Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
“Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria”

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Gasteizko auzoetako jaietako protokolo feminista martxan da

Hiru ardatz nagusi ditu protokoloak: pedagogia, prebentzioa eta erantzuna. 24 orduz aktibo egonen da erasoak salatzeko telefono zenbakia: (+34) 747 414 834.

 


Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
“Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago”

Azaroaren 30eko Greba Orokorretik "indartuta" eta "saretuta" atera dira feministak. Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak nabarmendu du horri esker mugimendu feministak zaintzaren auzia erdigunean jarri duela. Horrez... [+]


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
“Ukitzen banauzu, txikituko zaitugu” lelopean autodefentsa feminista aldarrikatu dute Iruñean

Mugimendu feministak deitutako manifestazioan bildu dira ehunka pertsona, Iruñeko Alde Zaharretik Sanfermin bezperan. Eraso matxistarik ez dutela onartuko adierazi dute.


Teknologia
Jakitetik egitera

Orain dela zenbait urte, lagun batek hainbat gogoeta partekatu zuen nirekin, digitalizazioa eta zaintzari lotuta. Eskarmentu handiko emakumea da, munduan bere izateak zauri txikiena egiteko bidean, izan behar dituen bizitza on baterako jokabideak oso barneratuta dituena. Eremu... [+]


Zazpi esaldi feminismoaren ezjakinak eta aurkakoak erraz detektatzeko

Zure aurrean dago pertsona hori, apur bat ozen esaten dizuna, zuri, berak ez duela feminismorik behar. Gizona izan daiteke, emakumea ere bai… Bere burua ezkertiartzat ere har dezake. Edozein dela ere, berak gauza batzuk badakizki jada, zuk baino dezente gehiago. Zu... [+]


2022-12-19 | ARGIA
2.500 euro isunetan eta hainbat identifikazio, Bilboko taberna batean jazotako bortxaketa salatzeagatik

Otsailean jakinarazi zen emakume batek Bilboko Ormaetxe tabernako nagusiaren aurka salaketa jarri zuela, drogatu eta bortxatu izana leporatuz. Abiatutako salaketa dinamikaren ondotik, auzoko mugimendu feministak errepresioa jasan du: gutxienez 20 pertsona identifikatu dituzte,... [+]


2022-12-15 | ARGIA
'En el nombre de ellas' dokumental zentsuratuko biktimen oharra osorik:
“Gure historia ezagutuko da bai ala bai. Ez gara jada Kote Cabezudok manipulatu eta hautsi ahal izan zituen neskato eta nerabeak”

Kote Cabezudoren eta bera babesten zuen sarearen biktimen testigantzak oinarri dituen En el nombre de ellas ["Beraien izenean"] dokumentalaren emisio eskubideak erosi zituen Disney+ plataformak. Emisioa iragarrita bazegoen ere, ez emateko erabakia hartu du plataformak... [+]


“Ezin dugu espazioak bortxatzaileekin partekatzen jarraitu”

Mayra Acunya eta Angela Ocampo, Kolonbiako aktibista feministak eta indarkeria matxistatik bizirautea lortu duten bi emakumezko dira. Herrialde Katalanetan izan dira bisitan, eta La Directa aldizkariak elkarrizketatu ditu: irakurri hemen jatorrizkoa. CC-by-sa lizentziari esker... [+]


2022-11-28 | Leire Artola Arin
A25ean milaka emakume manifestatu berritan
Lau gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik asteburuan

Azaroaren 25ean justizia feminista eta autodefentsa feminista aldarrikatu zituzten Euskal Herriko hamaika herri eta hiritan, baina erasoek ez dute etenik izan asteburuan: 18, 34, 35 eta 36 urteko lau gizon atxilotu dituzte, indarkeria matxistari lotuta, Tuteran, Tafallan,... [+]


Autodefentsa feministaz hausnartzeko hamar bide

Azaroaren 25a dugu, indarkeria matxistaren aurka karrikara ateratzeko eguna. Hitzorduak jarri ditu Euskal Herriko mugimendu feministak, Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! lelo pean –19:00etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 20:00etan Iruñean eta... [+]


Eguneraketa berriak daude