Azken asteetan sareetan oihartzun handia izan du Txileko Las Tesis kolektiboak bortxaketaren aurka egindako performanceak. Donostian performance horren erreplika egiteko deialdia zabaldu dute.
Patriarkatuaren aurkako borrokaren sinbolo bihurtzen ari da Bortxatzaile bat zure bidean izeneko performancea, sare sozialen bidez izaten ari den hedapenari esker. Txilen egin zuten lehenbiziko aldiz, Las Tesis kolektiboaren eskutik, baina berehala sortu ziren mundu osoko hainbat hiritan erreplikak, herrialde latinoamerikarrean izandako oihartzuna biderkatuz.
Ostiral honetan, abenduak 6, 11:00etan egin dute deialdia Donostiako Parte Zaharreko Plaza Berrian Euskal Herriko bertsioa egiteko. Entsegu orokorra egingo dute lehenbizi eta eguerdian performancea grabatuko dute.
Txileko performance kolektiboa Donostian egiteko deialdia. Ostiralean, abenduak 6, goizeko 11:00tan entsegu orokorra egiteko kedada Konstituzio plazan.#PineraDictador #ChileDesperto pic.twitter.com/liQp6wuYd4
— Donostiako Feministak (@DFeministak) December 4, 2019
Beheko bideoan ikus daiteke Las Tesis kolektiboaren jatorrizko performancea, ondoko egunetan mundu osoan errepikatu dena.
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen... [+]
Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]
Hau irakurtzen duzunerako, ez dakit zenbat herri izango ditudan bihotzean eta zenbat gogoeta buruan. Idatzi hau bidali baino lehen, izan naiz Arantzan, Tolosan, Elgoibarren eta Ondarroan, Hausnarrean liburua aurkezten.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]
Hainbat saio zuzenduko ditu Col·lectiu kooperatibak urriaren 1, 2 eta 3an, eta espazio publikoetako segurtasun-pertzepzioan eragina duten elementu fisikoak eta sozialak identifikatzea izango dute helburu.
New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]
Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.
Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]