“Gizona bazara, bortxaketaren kulturaren parte zara. Eta bai, badakit gogorra dela entzutea, ez duzu zertan botxatzailea izan behar, baina bortxaketaren kultura gisa ezagutzen ditugun jarrerak betikotzen ari zara”. Horrela hasten da Zaron Burnett idazlearen artikulua. Hona pasarte batzuk euskaratuta.
“Gizonak ez gara bortxatzen dugun bakarrak, eta emakumeak ez dira biktima diren bakarrak. Beste gizon batzuk bortxatzen dituzten gizonak daude eta gizonak bortxatzen dituzten emakumeak, baina gizonak arduradun nagusi bihurtzen gaitu salatutako bortxaketen %99ren erantzule izateak.
Noiz zara bortxaketaren kulturaren parte? Bada, ez zait gustatzen esatea, baina gizon izate hutsak egiten zaitu parte.
Ni ez naiz etengabe ahul/erasogarri sentitzen. Ikasi behar izan dut emakumeek sentimendu hori jasan behar dutela beren bizitza sozialaren zati handi batean. Emakume askok ez daki zer den munduan barna askatasunez mugitzea eguneko nahiz gaueko edozein ordutan, inongo arazorik izango ez dutela pentsatuz; alderantziz, aurkakoa sentitzen dute emakume askok. Emakume batek beti pentsatu behar du nora doan, zein ordutan iritsiko den, zein ordutan itzuliko, asteko zein egun den, bakarrik geratuko ote den uneren batean… Bortxaketaren kultura ulertzeko, gogoratu biztanleriaren erdiak ez duela gizonok dugun askatasunaz gozatzen.
Horregatik, elkarbanatzen dugun mundu honetan emakumeak erosoago senti daitezen, espazio publikoetan hura eta haren espazio pertsonala kontuan hartzen saiatzen naiz. Hori da gizonok egin dezakegun gutxienekoa. Beste batzuen portaeragatik gure ohiturak aldatu behar izatea bidegabea dela pentsa dezakezue, baina emakumeen errua al da? Ala lotsagarri jokatzen duten eta gainerakoak gaizki uzten gaituzten gizon batzuen errua? Beraien erruz, egin dezakegun okerrenaren arabera neurtuko gaituzte gizonak, eta estereotipoen kontu hau kaka zaharra dela uste baduzu, nola erreakzionatuko zenuke zuk suge bat topatuz gero? Ez al zenuke epaituko egin dezakeen eta sor dezakeen kaltearen arabera? Emakumeek gizonenganako duten beldur hori gizonon ardura da.
Bortxaketak saihesteko, gizonek ulertu behar dute “ez” inoiz ez dela “bai”, emakumea alkoholaren edo drogen eraginpean dagoenean eta ezin duenean hitz egin ez dela “bai”, harreman batean egoteak ez duela zertan beti “bai” esan nahi. Pentsa dezagun, gizon moduan, zer egin dezakegun bortxaketarik egon ez dadin, nola desegin ditzakegun horiek onartzen dituzten egiturak eta nola molda ditzakegun horiek toleratzen dituzten jarrerak.
Bortxaketaren kulturaren adibide dira:
- Errua biktimari botatzea.
- Eraso sexualak goxatzea (“Gizon hauek…”).
- Txiste sexualki esplizituak egitea.
- Jazarpen sexuala onartzea.
- Bortxaketa faltsuen salaketen datuak puztea.
- Biktimaren janzkera ohiturez, osasun psikikoaz, motibazioaz eta historialaz azterketa publikoa egitea.
- Funsgabeko genero biolentzia pelikuletan eta telebistan.
- ‘Maskulinitatea’ definitzea menderatzaile eta sexualki erasokor gisa.
- ‘Feminitatea’ definitzea otzan eta sexualki pasibo gisa.
- Gizonak presionatzea ‘euren helburuak lor ditzaten’.
- Emakumeak presionatzea ‘pozik egon daitezen’.
- Aurresuposatzea emakume promiskuoak baino ez dituztela bortxatzen.
- Aurresuposatzea ez dagoela gizon bortxaturik eta bortxatu dituztenak ‘ahulak’ direla.
- Bortxaketa salaketak serio ez hartzea.
Nola joka dezaket kultura honen baitan?
- Emakumeak despertsonalizatzen edo umiliatzen dituen hizkera saihestu.
- Txiste iraingarriren bat edo bortxaketa goxatzen duen komentariorik entzunez gero, ozen erantzun.
- Lagun batek esaten badizu bortxatu egin dutela, kontuan hartu eta lagundu.
- Hedabideetatik emakumeez, gizonez, harremanez eta biolentziaz iristen zaizkizun mezuekiko pentsamendu kritikoa izan.
- Zure bikotekide sexualekin komunikazio etengabea izan, ez ezazu baiezkoa presuposatu.
- Maskulinitatearen eta feminitatearen kontzeptuak zuk zeuk definitu. Ez utzi estereotipoek gida zaitzaten".
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.