Bortxaketa bat leporatua zaion Gerard Darmanin izendatu dute Frantziako Barne Ministro

  • Frantziako Gobernu berriaren osaketaren berri eman zuen uztailaren 6an Emmanuel Macron presidenteak. Gobernu "antifeminista" feministek salatu dutenez. Hain zuzen, jarrera sexistak eta antifeministak izandako gizonak izendatu ditu Justizia ministerioan zein Barne ministerioan.

Gerard Darmanin Frantziako Barne Ministro berriak emakume bat bortxatu zuela salatu zuten.

2020ko uztailaren 08an - 18:25

Frantziako Gobernu berriaren osaketa “zaflako” eta “irain” gisa hartu dute feministek. Sinesgaitza bada ere, horra hor, besteak beste nor diren karguetan: Bortxaketa eta eraso sexistak leporatuak zaizkion Gerard Darmanin izendatu du Frantziako Barne Ministro eta Justizia Ministro berriz Eric Dupond-Moretti abokatu ezaguna, hamaika adierazpen sexista eta misogino egindakoa.

Hautua "erabat asumitzen" duela zehaztu du Jean Castex Lehen Ministro berriak, gehituz "hobengabetasun presuntzioa" errespetatu behar zaiola Darmanini. 2009. urtean burutu bortxaketa bat leporaturik, inkesta bat bidean da Darmaninen aurka.

Hori aski ez balitz, gay eta lesbianen eskubideen aurkako adierazpenak egin zituen behin baino gehiagotan, batez ere 2014. urtean homosexualentzako ezkontza eta adopzio eskubidea Parlamentuan eztabaidagai zutelarik. Ondokoa zioen: "Oroitarazi behar da legeak ez dituela homosexualen ezkontzak bideratzera behartzen auzapezak. Tourcoingo auzapez baldin banaiz, pertsonalki ez dut bi gizonen ala bi emakumeen arteko ezkontzik eginen". Bi urte lehenago ondoko galdera txiokatu zuen: "Homosexualentzako ezkontza eta adopzioa… Guztia onartu behar ote dugu jendartea bestelakotzen denaren estakuruagatik?". Manif Pour Tous manifestazio homofoboetan ere parte hartu zuen. Adierazpen arrazistak ukandakoa ere da, besteak beste Christiane Taubira garaiko Justizia Ministroaren kontra.

Dupont-Moretti misoginoa

#MeToo mugimenduaren aurkari bat jarri dute ere Justizia Ministro. Bortxaketa eta indarkeria sexistei begira justizia "eraldatzeko" beharra geroz eta gehiago entzunarazten denean, esperantza gutxi uzten du Dupont-Morettiren izendapenak. Frantzian, bortxaketa salaketen %76ari ez zaio segidarik ematen eta soilik bortxaketaz akusaturikoen %10a dira zigortuak. Jakinik gainera, bortxaketa kasuen %10etan duela emakumeak salaketa jartzen... Hori horrela, eraso sexistak eta bortxaketak jasandako emakume guztientzako "zaflakoa" izan da Justizia ministro Dupont-Moretti izendatu izana.

Dupont-Moretti Justizia ministro berria.

Abokatua da lanbidez, tartean, Georges Tron politikari bortxatzailearen defendatzen ariturikoa, adierazpen bortitzak eginez gainera: "Nik gainera jautzi egingo nizuke" adierazi zion biktimari. AVFT emakumeen kontrako indarkeriaren aurka dabilen Europa mailako elkarteari ere ondokoa adierazi zion epaitegian: "Ongi da emakumeen hitza askatzea, baina bizimodu arraro bat preparatzen diezute ondoko belaunaldiei”. Eraso sexistak eta emakumeen hitzak gutxiesten aritutakoa ere da: “Epaimahaikideak, zuen semeak autoan bere lagunaren belauna hunkitzea eraso bat da litzateke?”.

Feministen haserrea

Gobernu berriaren osaketa jakin bezain manifestazio feministak burutu zituzten, tartean, Parisko Eliseo jauregiaren aitzinean, uztailaren 7an.

Pauline Baron #NousToutes kolektiboaren koordinatzaileak jasatoka "kolpearen" berri eman dio Liberation komunikabideari: “Cesar sari banaketaren bis repetita gisako bat dugu: bortxaketak leporatuak zaizkien gizonak omenduz edota ministro izendatuz, biktimak berun geruza baten pean mantentzen dira, indarkeria sexistak eta sexualak ukatzen dira. Bortxaketaren kultura iraunarazten du guzti horrek. Roman Polanski omentzeko unean Adèle Haenelek erran zuen gisara, emakume biktima guztien aurpegira tu egitea da”. Gobernu berriaren osaketa salatzeko eta ezeztatzeko petizio bat martxan da.

Uztailaren 6an jakinarazi zuten Frantziako Gobernu berriaren osaketa. Hiru egun lehenago gobernu osoaren dimisioa aurkeztu zuen Edouard Philippe Lehen Ministroak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Gobernua
Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Nestlé eta Sources Alma eskandalua: supermerkatuko ur natural botilak ez genituen uste bezain naturalak

Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


Frantziako Gobernua erori egin da, zentsura mozioaren alde eginik legebiltzarrak

331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.


Frantziako Gobernua erorita dagoela, greba eguna dute Ipar Euskal Herriko funtzio publikoan

Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-13 | Bea Salaberri
Moltsa mehe

Duela bi aste, Frantziako irratien finantziamendua zalantzan zen, Frantziako Kultur Ministerioak %35 apaldu nahi baitzituen elkarte irrati lokalei bideratu dirulaguntzak. Orduan, 200 bat elkarte ziren lanjerrean eta horien artean Iparraldeko Euskal Irratiak.
Azalpena... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Ipar Euskal Herriko irratien biziraupena “arriskuan” Frantziako Gobernuaren murrizketengatik

Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]


Eskuin kontserbadorea Frantziako Gobernura sartu du Barnier lehen ministroak

Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]


Botoen %34 lorturik, eskuin muturra da Frantziako Estatu mailako garaile handia

Eskuin muturreko RN alderdia da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzuliko garaile handia. RN alderdiak %33,15 jaso du, ezkerreko Fronte Herritar Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04.


Eguneraketa berriak daude