Donostia: Borrokarako eta antolaketarako deia entzun da

  • “Antolatu indarrak, batu borroka feministara”, dio leloak. Euskal Herriko txoko guztietan lehen lerroan izan dira mugimenduak azpimarratu nahi izan dituen bi mezuak: gizarte indibidualista eta likidoan kolektiboki antolatzeko premia dago; eta M8 ez da festa eguna, feminismo erradikala aldarrikatzeko borroka eguna baizik. Donostiako antolatzaileen begietatik kontatu dugu M8a.


2020ko martxoaren 09an - 01:49
Argazkia: Dani Blanco.

Donostian gaude, Gros auzoan. 10:50ean geratu gara ARGIAko bi kazetari Carmen Altuna Azpeitiarekin. Berandu dator. Halako batean agertu da, eta ez dator bakarrik. Erosketa-gurditxoan musika ekipoa sartu dute eta hamar bat lagun etorri dira bandera moreak eskuetan dituztela. Eman beharreko pausoak errepasatzen ari dira: Gros auzoan bueltaxka zaratatsua, ondoren Kursaal aurrean pentsionistekin elkartu, eta 12:00etarako Alderdi Ederrera.

Aurtengo M8an, antolatzeko beharrari garrantzi handia eman diote. Hala adierazi dute arratsaldeko manifestazioaren bukaerako hitz-hartzean: “Auto-antolaketaren beharra azpimarratzen jarraituko dugu. Neoliberalismoak dena zipriztintzen duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua eraiki behar dugu, sare sozialek eragiten duten pasibotasuna gaindituz”.

Carmen Altunak 26 urte ditu eta badaki zer den antolaketa lanetan aritzea. Gros auzoan, M8ko lantaldean aritu da lanean eta Donostiako Asanblada Orokorrean ere parte hartu du. M8a prestatzen noiz hasi ziren galdetu eta kazetaria harritu egin da erantzunarekin: urtarrilaren 30eko greba igaro ondoren. Hain denbora gutxi? Donostiarraren erantzuna azkarra izan da: “M8 ez da urteko hitzordu bakarra, U30 greba orokorrean parte hartu genuen eta hartarako ere lanean aritu ginen. Azaroan Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak izan ziren eta han atera ziren gaiak jorratzen aritu gara. Azaroaren 25a ere lantzen dugu. Urteak hainbat hitzordu izaten ditu, batzuk jakinekoak, eta beste batzuk, inprobisatu beharrekoak. M8 egunero da guretzat”.

Urteko hitzordu nagusiak gerturatzen diren heinean, astero egiten dituzte bilerak. Altunak ez du ukatu nekatuta ez daudenik, baina pozik dago antolaketarako dagoen jendearekin. Gutxi gorabehera 17 urtetik hasi eta 35 urtera bitarteko emakumeak elkartu ohi dira urteko hitzordu garrantzitsuak prestatzeko. Laguntza eskatutakoan pentsionistak beti daude prest. Gehien huts egiten dutenak tarteko adinekoak dira: “Denbora dugunok gabiltza antolaketa lanetan, eta nork du bada denbora horrelakoetan aritzeko?”. Aurtengo leloaren lehen zatia gogorarazi diogu Altunari: “Antolatu indarrak”. Azken bi greba feministak eta gero, mugimendu feministak kalera ateratako emakume andana balioan jartzeaz gain, egunero militatzeko jendea behar dela azpimarratu duela esan diogu. Altunak sarea jarri du fokuan. Hiriburuetako eta hirietako auzoetan taldeak daude, era berean hiri mailako talde orokorrek funtzionatzen dute, eta azken urteetan herrietan ere indartsu dabiltza. Euskal Herriko sarea nahi baino solteago dagoela uste du Altunak eta horrexen falta sumatzen du: “Bateren batek edo bestek esango dizu: ‘Leloa pentsatu duzue? Manifestazio amaierako mezua prestatu duzue?’. Prestatzeaz gain adostu behar da, Donostian, Bilbon, Gasteizen...”.

Poz-pozik hartu du parte Altunak M8aren antolaketan, feminismoan kontzientzia osoz militatzen duelako eta bere bizitza ez duelako ulertzen mugimendu horretatik kanpo. Lanerako beldurrik ez du, mugimenduko beste askok bezala, baina onartzen du ardura lanak hartzea kosta egiten dela. Izan ere, aurten beste bi emakumerekin batera, bozeramaile lanak egin ditu eta aitortu du jendeak nekez nahi izaten duela jendaurrean kolektibo osoaren izenean hitz egitea.

Alderdi Ederretik abiatu eta Askatasunaren Hiribidetik barrena Bulebarrean bukatu dugu eguerdiko juntadizoa. Elkarrizketaren zati handiena lurrean eserita egin dugu, bozgorailua eta gure inguruko emakumeak bero-bero oihuka ari diren bitartean.

Helmugan, Bulebarrean, Flo Rodríguez da Costa aurkeztu digu Altunak. Feminista honek ere 26 urte ditu eta Donostiako Asanblada Orokorrean aritu da lanean. Bera ere bozeramailea da. 10-15 laguneko taldea osatu dutela esan digu. Bi greben ondoren mugimendu feministak mahai gaineratu duen beste gai bat aipatu diogu, alegia, kalera ateratzen ari den emakume multzo handiak zenbateraino barneratu duen feminismoaren diskurtsoa. Ideologizazio maila kaskarreko gazteak ezagutu ditu Rodríguezek eta azpimarratu du, hain zuzen, bilerak baliatzen dituztela formaziorako, M8rako egindakoak eta urtean zehar egiten diren beste hainbat. Feminismo erradikalaren aldeko apustuan atzerapausorik emateko asmorik ez dute. “Anti-” guztiak zerrendatzen hasi da: feminismo antikapitalista, antikolonialista, antifaxista, antiarrazista, antikapazitista, eta antiespezista aldarrikatzen dute.

Bazkalondoren hitz egin dugu Rodríguezekin. Akordatzerako eguneko ekintza jendetsuenaren ordua iritsi da, manifestazioa. Donostiarrek eta inguruko herrietakoek bat egin dute, Altunak aipatutako sarea egiazko gorputzez osatu da.

Badakite zer den antolaketa eta borroka

Manifestazioaren amaieran, Bulebarreko oholtzan dira Altuna eta Rodríguez antolatzaileak. Haiek baino lehen, ordea, Aitziberrek eta Marijosek hitz egingo dute. Ez dira gure solaskideak bezain gazteak, eta ez dira antolaketa taldekoak ere. Alabaina, aurtengo leloaren bi zutabe garrantzitsuenak oso ondo ezagutzen dituzte: badakite zer den antolaketa, baita borroka ere.

Aitziberrek hartu du hitza. Azken urtebetean jendaurrean hitz egitera ohitu da. Gipuzkoako zahar egoitzetako langilea da eta 237 greba egun egin dituzte. M8 bezperatan, Donostiako Emakumeen Etxean itxialdia egin dute, erakunde publikoek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta patronalek propaganda feminista egiten duten bitartean, emakumeen lan eta bizi baldintzak sistematikoki prekarizatzen dituztela salatzeko. Badakite zergatik ez dieten jaramonik egiten: “Sistema irauli nahi dugulako”. Erresidentzietako grebalariek ez dute hotel berririk nahi, ezta erraustegirik eta futbol zelairik ere, zaintza eta duintasuna nahi dituzte.

Mari Jose garbitzailea da eta egunero 6:00etan ateratzen da etxetik. Lehenengo bulego bat garbituko du, ondoren banku bat, arraroa da norbaitek egun onak ematea lantoki horietan. Etxerako bidean duen ezkaratze bat ere garbituko du. Batzuetan denbora gehiago pasatzen du garbitu behar duen toki batetik bestera joaten, garbiketa lanetan baino. Bankuan, esate baterako, 45 minutuko lanaldia du. Eguerdian etxean egiten du lan, familiari bazkaria zerbitzatzen, ordain ekonomikorik gabe, jakina. Arratsaldean, lau orduz aritzen da eskola batean. 20:30ak jotzen dizkio etxean sartzerako. Dozena erdi bat lan kateatu behar izaten ditu zortzi orduko lanaldira iristeko. Dozena bat ordu etxetik kanpora egunero. Pribilegiatua dela dio, zortzi orduko lanaldira heltzen delako. Emakume garbitzaileen %80k lanaldi partzialak ditu.

Antolaketa eta borroka. Aitziberren eta Mari Joseren ondoren, Altuna eta Rodríguezen hitz-hartzeak. Azken txanpan, indarraldiaren erakusgarri: “Gero eta gehiago gara, eta gero eta antolatuagoak gaude”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-09-16 | ARGIA
Emakumeek gose greba hasi dute Irango espetxeetan, Aminiren hilketaren bigarren urteurrenean

Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi dute irailaren 15ean. Gaur, irailak 16, bi urte dira Mahsa Amini emakume kurdua Irango Poliziaren jipoiaren ondorioz hil zela. Buruko zapia gaizki jarrita eramateagatik atxilotu zuten.


Ugalkortasunarentzat sendabelarrik ez

"Kaixo Garbiñe! Asko gustatzen zait egiten duzuna. Ugalkortasunarentzat sendabelar baten bila ari naiz baina zure liburuan ez dut aurkitu. Bizi naizen lekuan inork ez daki horri buruz”. Mezu hori jaso nuen hilabete dela Instagrameko pribatutik eta eragin... [+]


Olatz Dañobeitia
“Deigarria egiten zait euskal gatazkarekiko ikerketa mailan dagoen isiltasuna eta baliabide falta”

Martxoan aurkeztu zuen Olatz Dañobeitiak azken zortzi urteotan garatu duen lana, Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat: 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua tesia. Horren aitzakian, horretan sakontzeko, bildu gara Lekeition berarekin... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


Zerbait mugitzen hasi da Hondarribian

Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]


PiztuPower Nafarroako afrikar jatorriko emakume gazteak aktibismoan trebatzeko proiektua

Munduko Medikuak PiztuPower proiektu "eraldatzailea" abiarazi du, Nafarroako emakume afro-ondorengo gazteei laguntzeko eta aktibismoan trebatzeko etengabeko formakuntzaren bitartez.


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Gorputz hotsak
“Desgaituontzat oso gertu eta oso urrun dago itsasoa”

Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]


2024-08-26 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Eguneraketa berriak daude