Argia Sariek emandako aukera aprobetxatu nahi izan dute apustu-etxeen aurkako mugimenduko eragileek, euren mezua zabaltzeko: "Borrokan jarraitzea da arazoa amaitzeko bidea".
"Argiak bazterrean gaudenoi ahotsa ematen diguzuelako, eskerrik asko" adierazi du Manu Martinez Judimendiko Gazte Asanbladako kideak, denen izenean.
Apustu-etxeen aurkako mugimenduak herritarrak sentsibilizatzeko eta joko-aretoak ixteko egiten ari diren lana nabarmendu nahi izan du aurtengo kanpaina onenaren sariak. Gasteizen, Azpeitian, Bilbon eta Iruñean ari diren mugimenduak ekarri ditugu lehen planora. Bereziki gazteak eta sozioekonomikoki zaurgarrienak diren auzoak kolpatzen dituen "droga" berriari auzoz auzo eta herriz herri aurre egiten diotelako saritu nahi izan ditugu.
Usurbilgo Atxega jatetxean bazkaldu ostean, 2019an ARGIAren mendeurrena ospatzeko egin ditugun ekitaldien bideoa ikusi dugu, eta jarraian ARGIAko lantaldearen izenean diskurtsoa irakurri du Mikel Garcia Idiakez lankideak. Ondoren banatu ditugu ARGIA Sariak.
“Gladys eta antinuklearrez hitz egitea Euskal Herriko konplexutasunaz hitz egitea da”
ARGIA 2020ko Internet Saria babesle guztiei eskaini die Maite Rementeriak CodeSintax enpresako lantaldearen izenean. "Aste bakoitzeko sariak ematen zenbait ekimen izan ditugu sustatzaile, batzuk komertzialak, eta besteak herri-ekimenak, eta uste dugu... [+]
Hankak Lurrin irratsaioa, irizpiderik gabe, prestakuntzarik gabe, seriotasunik gabe, lanketarik gabe, ordenarik eta txukuntasunik gabe, teknikoa kristal baten atzera kondenatu gabe, eta ia nahi gabe egiten dela HL, eta saririk gabe ere berdin-berdin egingo zela, eta egingo dela... [+]
"Kultura egin nahi genuen, baina instituzio eta abarretatik esan ziguten behin eta berriz ezetz, gu ez ginela kultura, gu feriante ginela; azkenean feriante izatea erabaki genuen, eta oso pozik gaude –adierazi du Iker Galartzak umoretsu, saria... [+]
Bazkaldu baino lehen familia argazkia Atxega jauregiaren atarian. Familia argazkiaz gain, Argia Sarien ospakizuneko argazki-erreportajea egin du Dani Blancok.