Euskal Herriko hainbat txokotan mobilizazioak deitu dira ostiralean, LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira.
“Sistema cisexista eta heteroarautzaile honetatik kanpo egoteagatik jasaten dugun indarkeriaren kontra” altxatu eta faxismoaren aurkako erresistentziara batzeko dei eginez, Ekainak28 koordinadorak manifestazioa deitu du ostiral arratsaldean Bilbon. Mobilizazioa Plaza Eliptikotik abiatuko da 19:00etan, eta LGTBI kolektiboak pairatzen dituen indarkeria anitzak salatuko dituzte.
Koordinadorak adierazi duenez, “gure ingurunetik kanpo gertatzen diren aniztasun sexualaren kontrako gorroto erasoak” salatuko dituzte batetik. Alabaina, beren esparruan ematen diren erasoak ere jarriko dituzte jo-puntuan: “gure etxean, gure kaleetan, gure eskoletan, gure lanean, gure harreman sareetan” ematen direnak. Eraso guzti horiei konponbidea emateko exijituko diete ordezkari politiko eta instituzioei, “egoera hauen konplize eta ikusle pasibo izan beharrean”. Ildo horretan, “konponbide material eta errealak” exijituko dizkiete.
Manifestazioa beste hainbat salaketari bide emateko ere baliatuko dute: “hainbat indar politiko eta erlijiosoren gorroto diskurtsoak, LGTB+ kolektiboaren aurkako ‘trifatxitoaren’ diskurtsoak, Hazte Oir-en autobusaren ekintzak, eurek genero ideologia deritzotenaren aurkako eliza katolikoaren esanak, edota homosexualitatea sendatzeko terapien alde esandakoak”. Ez hori bakarrik, kapitalismoa arrosa eta pinkwashinga ere salatuko dituzte, instituzio eta alderdi politikoek kolektiboaren sufrimenduari etekinak ateratzeko erabiltzen dituztela azpimarratuz: “Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak euren indarra eta interesa gutxi batzuentzako Pride-a (LGTBI harrotasunaren eguna) antolatzera bideratzen dutela salatzen dugu, Foru Aldundiak LGTB+ politikei bere aurrekontuko zati oso txikia eskaintzen dien bitartean”. Bilboko Udalak, aldiz, kalearen erabilera arrazista, LGTBIfoboa eta faxista ahalbidetzen duen araudia mantentzen duela gehitu dute, kolektiboak udalak agindutako LGTBIfobiaren kontrako protokoloaren zain dirauen bitartean.
Guzti honetaz gain, “indar zapaltzailea den polizia” GayLesPol elkartearen bidez beren borrokan sartu nahirik dabilela ere salatuko dute.
Bilboko manifestazioaz gain, Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere mobilizazioak egingo dira LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira. Iruñean, “Beren indarkerien aurrean autodefentsa” lemapean, elkarretaratzea deitu du LuGaTiBeK, 19:00etan Udaletxe plazan. Donostian ere elkarretaratzea deitu du EHGAMek “LGTBIfobiarik gabe bizi nahi dugu” lemapean, 19:30etan Bulebarrean. Gasteizen Lumagorri, B.A.L.A, Errekaleorreko Marikak eta Gasteizko Bilgune Feminista kolektiboek osatzen duten Ekainak 28 Koordinadorak deitzen du mobilizazioa, "Zuen infernua gure paradisua" lemapean. Katedral berriaren parean deitu dute, 19:00etan.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]
Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).
Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.