Aieteko ekimenak sekulako esperantza piztu zuen Euskal Herrian. Bost puntutan bildua zen bide-orria: 1.- ETAk borroka armatua bazterrera utzi. 2.- Bi gobernamenduak prozesuan sartu ETAk lehen puntua betetzen badu. 3.- Elkarbizitza erraztuko luketen urratsak ematea bi aldeetako biktimak ezagutuz eta lagunduz. 4.- Arduradun politikoek aterabide politikoei bidea zabaltzea. 5.- Batzorde bat sortzea bide-orri horren obratzeko.
Baina hamar urte hauetan urtetik urtera aldebakarreko urrats bakoitzean, gero eta jende gehiago hasi da etsitzen. Zer bilakatu da nazioarteko pertsonalitate ezagunek babestu beharra zuten bake prozesu delako hori? Bake bideak egiazki hiru egun iraun du. Aietekoa 2011ko urriaren 17an egin zen eta ETAren adierazpena agertu zen hiru egun berantago, 2011ko urriaren 20an. Geroztik, deus ez. Bigarren puntua? Sekula ez! Bake bidea ETAren adierazpenarekin hilaurtu zen.
Hamar urtez, Frantzia eta Espainia prozesu horretarat hurbilarazteko esperantzan aldebakarreko urratsak egin dira, eta ez edozein: ETAk eragindako biktimak onartuz, presoei barkamenak galdeginaraziz, borroka armatuari bururatzea emanez eta, beste nehork armak har ez ditzan, armak etsaiei eskainiz, erakundea deseginez eta barkamena galdeginez egin kalteagatik. Urrats horiek guziak deusezaren truk, dohainik!
"2011n abiatu den prozesu horrek ez du emaitza politikorik ekarri, ez Erkidegoan, ez Nafarroa Garaian, ez eta Iparraldean ere!"
Bakea adosten da elkarren kontra borrokan ari izan direnen artean. Noiz sartu dira jokoan Frantzia eta Espainia? Sekula ez. Frantzia malgutu omen da, urrats bat egin duelako Iparraldeko delegazio bat ministerioko bulego batean onartuz. Frantziak, egiazki, egiten ahal zuen gutien-gutienekoa egin du, preso batzuk hurbilduz Mont de Marsan-erat, gisa horretan bere legeak betez eta kito. Hamar urtez zer-nolako aitzinamendua! Eta Espainia, berriz, hamar urteren buruan hasten da doi-doi presoak Euskal Herrira hurbiltzen. Presondegietako eskumena Eusko Jaurlaritzari utziko omen dio, Erkidegoan preso atxikiak izanen direnentzat. Eta Nafarroa Garaiko presoentzat zer? Dena den, presoak beti preso, eta ateratzen diren bakarrak beren kondena osoki eta sobera beterik ateratzen direla. Hori da dena, eta besterik ez!
Hamar urteren buruan, gelditzen diren 200 euskal presoek beren kondena bururaino bete gabe ateratzeko itxaropen gutti. Presoak maite ditugula, eta presoak direla gure arrangura lehena? 2021eko urriaren 18an, Aieteren hamar urteak ospatzean erraten delarik: “Gure egiten dugu haien mina”, presoak direa gogoan? Ez, “ETAren indarkeriak eragindako biktimez” ari dira. Aldarrikapen horretan erraten delarik “baieztatzen dugu hura ez zela inoiz gertatu behar, inork ezin gogoko ukan hura guztia gertatu izana”, euskal presoak dira gogoan? Ez! Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntza eta ukapena aipatzen da? Ez, beti “ETAren indarkeriak eragindako biktimez”. 50 urteko borrokaren zilegitasuna gisa horretan ukatuz eta zangopilatuz euskal presoak direa gogoan?
Iduri du presoak zama bat bilakatu direla, traba bat Madrilekin eraman nahi den proiektuarentzat. Horregatik galdegiten zaie presoei beren izaera politikoa ukatzea eta eragindako kalteentzat barkamenak galdegitea, denbora berean Espainiako aurrekontuak onartzen direlarik Madrileko agintarien aldetik ongi ikusia izateko, kaleko errealitateari bizkarra emanez.
Bakeari bidea zabaltzeko, ez dira bakarrik ondorioak kontuan hartu behar baina baita ere borrokaren arrazoiak, arazo politikoa bere muinean, bere oinarrietan mahaigaineratu, azaldu, barneratu eta aterabideak jorratu, oinarrizko urratsak emanez. Holakorik ez prozesu honetan, ez Erkidegoan, ez Nafarroa Garaian ez eta Iparraldean. Baina hamar urteren buruan, aldebakarreko prozesu maingu horri merezimendu zerbait atera behar eta, zer ez da entzuten? Prozesu horri esker erdietsi dela Iparraldean Hiri Elkargoa!? Oroimen laburra daukagu eta historia hurbila desbideratzeko gaitasuna. Iparraldeko Hiri Elkargoa erdietsi izan da prozesu hori baino lehen eramana izan den borroka luzeari esker, Iparraldean euskal kontzientziaren indartzeari esker, eta Iparraldean 2000. urte inguruko estrategia aldaketaren ondotik eramaten ahal izan den euskal gizarte osoaren mobilizazioari esker. Eta, gainera, zer erdietsi da? Eskatzen genuena? Ez, bakarrik Frantziak ematen ahal zuen instituzio ttipien-ttipiena, eskumen gutien-gutienekoa, Hiri Elkargoa, departamendu bat ere ez dena, eta eskualde eta departamenduaren pean kokatzen den instituzioa. 2011n abiatu den prozesu horrek ez du emaitza politikorik ekarri, ez Erkidegoan, ez Nafarroa Garaian, ez eta Iparraldean ere!
Haatik, prozesu horren aitzakian Euskal Herria kontrolpean atxikia izan da, kalapitak itoz, borrokak ezeztatuz edo kondenatuz, negoziaketak bazirela sinetsarazi nahiz. Baina borrokak ezeztatuz, hamar urtez gizarte arazoak larritu dira. Zer gertatzen ari da Iparraldean hamar urteko belaunikatze prozesu horren ondorioz? Etxebizitza arazoa sekula baino larriagoa (promotoreen goseak ez du mugarik, eta ahalkerik gabe euskal herriaz baliatzen ari dira sekula ez bezala), euskara ukatua eta euskarazko irakaskuntza sekula ez bezala debekatua, AHTa berriz ere sakatu nahi digute (ez dira gehiago beldur!). Horra nolako aitzinamenduak izan diren azken hamar urte hauetan Iparraldean, eta Hegoaldeko egoera ez da hobetuz joan.
"Parisetik ala Madriletik ez zaigu fitsik etorriko. Beraz, guk gurea egin dezagun. Borrokari esker gara aitzinatu orain arte, eta borrokaren bidez gara askatuko"
Estrategia aldaketa erabakia izan zelarik, borroka mota guziak baztertu behar zirela erabaki genuen? Ez! Beste estrategia bat asmatu behar genuen, beste borroka molde batzuen gainean oinarrituz, estrategia berri bat eraikiz. Ez ote dugu deus ikasi 50 urteko borrokaren ondotik? Gauza bat baizik ez bada ere, hau da: burua makurtuz ez dela deus erdiesten. Indar harremanik gabe ez da deus lortzen. Burua apaldu, eta ez da sekula aski apala izanen etsaiarentzat.
Beharrik, borroka guziak ez direla isilduak izan. Iragan hilabete hauetan, okupazioak obratu dira Baztan Aroztegian ala Arbonan edo Hazparnen, eta hori da bideetarik bat, beste borroka bide batzuen artean. Desobedientzia dugu hedatu behar gure estrategia askatzailearen zutabe bezala. Parisetik ala Madriletik ez zaigu fitsik etorriko. Beraz, guk gurea egin dezagun. Borrokari esker gara aitzinatu orain arte, eta borrokaren bidez gara askatuko. Jorra ditzagun desobedientziarako bideak askatasunari buruz, alderdikeria guzien gainetik. Nahiz eta jakin bide horrek Paris eta Madrilen bortizkeria ekarriko duela, Katalunian bezala. Desobedientziarako bideak ainitzak dira, herrialde bakoitzean egoera bereziak ainitzak diren bezala. Kontuan har ditzagun Euskal Herri osoaren askatasunaren bidean.
Bai, maite ditugu preso diren euskal militanteak, eta etxean nahi ditugu, orain, eta ez bost edo sei urteren buruan. Presondegitik aterako direlarik ongietorriak eginen dizkiegu, sekula ez bezala, batzuek nahi ala ez! Bai, maite dugu gure herria eta borrokan jarraikiko dugu bizi dadin, aska dadin, aska dezagun! Askatasunaren aldeko militante guziak, elkar gaitezen! Borroka da bidea!
* Filipe Bidarte eta Oskar Bizkai, euskal militanteak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]