Benetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.
Espainiako Aireko Armadak 27 ordu baino gehiago egingo ditu aste honetan Errege Bardeako eremuan tiro eta bonbardaketa praktiketan. Bardeako web orrian eskegitako abisuaren arabera, praktikak joan den astelehenean hasi ziren, 09:00etatik 14:30era, eta denbora horretan zehar, ibilgailu eta oinezkoen joan-etorria kontrolatuko dituzte armadunek Bardeako Tiro Poligonoaren hegoaldeko adarra inguratzen duen perimetro-bidean, Kuartelaren sarrerako bidegurutzearen eta Zarrakazteluko bidegurutzearen artean.
Guardia Zibilaren Trafikoko Taldeak, zehaztutako tartean, Bardeako Aireko Kuarteleko soldaduek lagunduta, geldiaraziko du zirkulazioa. Bigarren aldia da 15 egunetan Aireko Armadak horrelako praktikak egiten dituela, eta, Tiro Poligonoaren Aurkako Batzarrak 39. martxaren aurkezpenean adierazi zuenez, azken urteetan areagotu egin dira.
Gogoratu behar da maiatzaren 3an, 4an eta 5ean egin zirela tiro eta bonbardaketa-praktika horiek, eta prentsa espezializatuak azaldu duenez, Defentsa Ministerioak ez zuen ariketen xehetasunik inongo eman, baina egun horietan benetako armamentua erabili zen. Praktikak egunez zein gauez egin ziren, baina erakunde armatuaren arabera 08:30etik 13:30era baino ez zituen egin.
Defentsa agerkari digitalak azaldu zuenez, apirilaren 24tik maiatzaren 5era bitartean, Armadako Bederatzigarren Eskuadrillak AV8B+ Harrier II borroka-hegazkinetako sei hedatu zituen Zaragozako aire-basean, "Errege Bardeako tiro-poligonoan aire-zorua erasotzen trebatzeko", bai egunez, bai gauez. Horrela, argitalpen honek azaltzen du "Harrier-ek instrukzio geldoaren munizioa erabili zutela", hala nola MK-76 bonbetak eta LGTR (Laser Guided Training Round) arma adimendunak, baita 25 mm-ko GAU12 kanoi automatikoa ere. Gainera, beste misio batzuetan Harrierek benetako armamentu-jaurtiketak egin zituzten, hala nola MK-82 ponpa konbentzionalak eta GBU (Guided Bomb Unit) -38 JDAM (Joint Direct Attack Munition) eraso zuzeneko munizioa, MK-82ak doitasun handiko arma bihurtzen dituen gidatze-kit bat.
Askotan, Erriberako turismo-enpresak haserre agertu dira Bardeako sarbidea ixteak eta hain denbora gutxiz abisatzeak eragiten dien galeragatik. Aste honetan helikoptero militar ugari ikusi dira Tuterako Sofia Erregina Ospitalearen inguruan hegan
EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek ekainean egin zuten eskakizuna, eta Espainiako Armadak ezetz erantzun berri du arrazoirik eman gabe, koalizio moreko Daniel Gómez bozeramaileak salatu duenez.
Zurekin Nafarroa taldeak EH Bildu eta Geroa Bairekin batera eskatu zuen Bardeako tiro poligonora bisita egitea. Armadak posta elektroniko bidez jakinarazi dio ez dela posible izanen bertaratze hori, arrazoi "operatiboak" tarteko.
Poligonoaren Aurkako Asanbladak deituta, igandean egin duten martxan 300 pertsona inguru izan dira. Tiro praktika eremua kentzeko eskaera izan da aldarri nagusia, baina beste bi gairi lekua egin nahi izan diete beren protestan. Batetik, Palestina eta munduan gerra jasaten ari... [+]
Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]
Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.
Tiro poligonoaren aurkako asanbladak salatu du Bardean maniobra militar berriak egiten ari direla, eta litekeena dela benetako suarekin egiten aritzea. Kritikatu du pandemia garaian zergak gerretarako maniobrak probatzera bideratzea.
Bihar, osteguna, eta hilaren 9an eta 10ean maniobra militarrak egingo dituzte Bardeetako tiro poligonoan. Hegaztien habia egiteko garaia dela-eta, maniobra hauek salatu ditu Bardeak Libre plataformak.
Otsailean entrenamendu militarrak egin dituzte bertan europako zazpi herrialde ezberdinetako armadak. Bardea Libre kolektiboak salatu duenez, martxoaren 5etik 9ra jarduera berriak eginen dituzte bertan militarrek, hain zuzen "ingurune natural horretan bizi diren hegaztiek... [+]
Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter... [+]
Bardeetako natur parkea gerrarako bonben entsegu toki bezala erabiltzearen kontrako jarrera agertzeko eskatuko die Tiro Eremuaren Aurkako Asanbladak Nafarroako udalei, mozio baten bidez.
Ameriketako Estatu Batuek 750 base eta misio militar dituzte munduko 128 herrialdetan. Ez gara obsesio militarista eta inperialista horrek sortutako gerrak zerrendatzen hasiko, baina tamalez horien guztien konplize bihurtu gintuzten duela 33 urte.
Urtarriletik eta 2028. urtera arte urtero 14 milioi euro bideratuko dizkio Defentsa Ministerioak Bardeako Batzordeari; orain arte urtero 7 milioi izaten ziren. Kontratu bidez blindatua du aireko armadak maniobretarako eremua.