Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

  • Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio ugariren arabera, baita jostailu-bonba bidez ere.

Argazkia: AFP / Mahmoud Zayyat

2024ko irailaren 20an - 12:38

Libanok Israelgo Armadaren eraso ugari jasan ditu azken hamarkadetan, bereziki herrialdearen hegoaldean. Libanoko Orient-Le Jour egunkariak 1997an kaleratutako hainbat informazioren arabera, Israelek bonba-jostailuak bota zituen hegazkin eta helikopteroetatik.

Horren hainbat adibide ere eman zituen, besteak beste plastikozko jeep berde txiki bat hartu eta eskuetan lehertu zitzaion 9 urteko neskatilarena. Linterna-tranpa bat aurkitu zuen ume batek ere erredura larriak jasan zituen; eta panpin-lehergailu batek neskato bat hil zuen.

Baina ez zen Libanoko hedabideetako kontua bakarrik, Unifil NBEko Libanorako misio iraunkorreko ofizial baten esanetan, jostailu horiek eta bestelako objektuak batez ere helikopteroetatik botatzen zituen Israelgo Armadak. NBEko idazkari nagusiari 1998an bake misio berak idatzitako gutunean ere akusazio bera egiten zen, Israelgo hegazkinetatik milaka jostailu-bonba jaurti zirela Libanoko herrietara, eta aipatzen zen Nabatiyah herriaren kasu zehatza, non hainbat haur hil zituzten eta beste batzuk zauritu.

Hezbollah-k orduan salatu zuenez, bilatutako objektuen artean baziren urrezko arrautza bat, Snoopy txakur bat, panpina hiztun bat eta kono hori fluoreszenteak. Israelek salaketa guztiak ukatu eta mespretxagarritzat jo zituen.

Baina Mendebaldeko iturrietatik ere egin ziren gisako salaketak, horien artean zegoen 2000. urtean Erresuma Batuko Atzerri Arazoetarako Ministerioko txosten bat. Aipatzen zuen Libanoko lurretan lehertu gabeko mota askotako lehergailuak zeudela, horien artean jostailu-tranpa horiek.

Pertsona-bilagailuen eta walkie-talkieen erasoen ondoren, NBEko idazkari nagusi Antoni Guterresek asteazken honetan batzar nagusiaren aurrean egindako hitzaldian, argi azpimarratu zuen “objektu zibilak” ez direla gerraren parte bihurtu behar. Lehergailu horiek, gaur egun ere dozenaka pertsona hiltzen dituzte Libanon.

2000. urtean Israel Libanotik erretiratu zenean, pentsatzen da 37.000 mina zeudela eztanda egin gabe, bai Israelek, bai Libanoko gerra zibilean aritutako taldeek utzitakoak. 2023ra arte egindako mina eta lehergailu garbiketaren ondorioz, azalera arriskutsuen %80 garbitu zuten, baina oraingo gatazkarekin garbiketa lanak geldi daude eta uste da ezingo direla amaitu 2030era arte. Lan horien artean ez daude bakarrik lehergailu-adituena, eta Middle East Eye hedabideak egindako albistean irakur daitekeenez, pailazoak ere erabili izan dituzte haurrak ohartarazteko hainbat objektu motak izan dezakeen arriskuaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekialde Hurbila
Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


Libanon lur erasoa hasi du Israelek, herrialde gehiago bonbardatu bitartean

“Gerraren hurrengo fasea” hasi duela iragarri du Israelgo Armadak. Beirut hiriburuan, Gazan eta Sirian ere egin ditu bonbardaketak, eta Iran mehatxatu du berriz ere. AEBek jakinarazi dute soldadu gehiago bidaliko dituztela Ekialde Hurbilean dituen baseetara, Israeli... [+]


Israelek Libano bonbardatuta gutxienez 492 hildako eta 1.645 zauritu eragin ditu astelehenean

Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 492 pertsona hil dituzte eta 1.645 zauritu, Libanoko osasun ministerioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek... [+]


Israelek Libano gogor kolpa dezake hurrengo egunetan, eskualde mailako gerra arriskua areagotuta

Israelek Hezbollahri egotzi dio larunbatean Golango gainetan gutxienez hamabi pertsona hil dituen bonbardaketa, baina milizia xiitak ez du bere gain hartu. Israelek Libanoko gune ugari bonbardatu ditu jasotako azken erasoaren ondoren.


Holokausto, apartheid, ‘nakba’

Estatu palestinar bat, bi estatu edo batere ez. Horiek dira Palestinako gatazkaz aritzean irudikatzen diren irtenbideetakoak. Egungo Gazak eta Zisjordaniak osa dezakete Palestinako Estatua; edo izan daiteke Zisjordaniako A eremua bakarrik –Palestinako Agintaritzako... [+]


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Iran, Hezbola, Itsaso Gorria… Gerra Gazatik Ekialde Hurbilera zabaltzeko arriskua erreala da

Azken asteetan zabalduz zihoan mehatxua geroz eta errealagoa da: Gaza erabat suntsitzen dabilen gerra Ekialde Hurbilera hedatu daiteke. Hiru lurralde dira tentsio gorenean –Hezbolaren bidez Libano, Iran eta Itsaso Gorria– eta beste batzuk ere sartu daitezke dantza... [+]


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Gerra Hotza eta Erromatar Inperio baketsua

Ekialde Hurbila, K.o. II.-III. mendeak. Erromatar Inperioak 1.000 kilometro inguruko defentsa lerro bat osatu zuen ekialdeko limes edo muga zaindu eta persiar armadaren nahiz tribu nomaden erasoei aurre egiteko. Lerro hura iparraldetik hegoaldera luzatzen zen, Palmiratik egungo... [+]


Indarkeriaren gailurra duela 6.400 urte

Nature aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, duela 14.000 eta 2.400 urte arteko 3.500 indibiduoren hezurrak aztertu dituzte, indarkeria seinaleen bila, egitura politikoen garapenak gizakien arteko indarkerian nolako eragina izan zuen aztertzeko.


2023-10-13 | ARGIA
Macron: “Israelek Hamas suntsitzeko eskubidea du, baina herri zibila babestuta”

Frantziako Barne ministroak Palestinaren aldeko protesta oro debekatu du, ordena publikoa aztoratu daitekeelakoan. Macron presidenteak adierazi du, “Palestinako kausa eta terrorismoaren justifikazioa nahasten dituztenak akats moral, politiko eta estrategikoa egiten... [+]


Israelek dio blokeoak jarraituko duela Hamasek bahituak askatu arte

Israelgo Energia ministroak txiokatutako mezua da hori. Milaka hildako dira dagoeneko Palestina eta Israelen arteko oraingo gerra honetan. Lurreko erasoaren prestaketan, Israelgo Armadak aire erasoekin jarraitzen du oraindik, lege eta araurik gabeko gerra geratzeko NBEren eta... [+]


Arrain egosia, hominido erara

Jordan ibaiaren harana, duela 780.000 urte. Hominido talde batek arrain egosia jan zuen Hula lakuaren ertzean. Israelgo Gesher Benot Ya’aqov aztarnategian arkeologoek aurkitutako arrain arrastoei esker iritsi dira ondorio harrigarri horretara.


Eguneraketa berriak daude