Martxoaren 14an urtea bete da Marielle Franco feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea Rio de Janeiron tiroz hil zutela. Hain justu, astelehenean atxilotu dituzte lehen bi susmagarriak, polizia militar ohiak biak, galdera ugari erantzuteke dituen ikerketaren barruan. Atxilotuetako batek Jair Bolsonaro presidente ultraeskuindarraren familiarekin lotura izateak gobernua ataka baten sartu du.
Brasilgo Rio de Jaineiroko erdigunetik auto batean zihoala tiroz hil zuten Marielle Franco, hiri hartako zinegotzia eta giza eskubideen aldeko ekintzailea. Francok, Partido Socialismo y Libertad alderdikoa, 38 urte zituen eta Brasilgo Gobernuak Rio de Janeiron izan duen esku hartze militarra gogor kritikatzeagatik nabarmendu zen; hain justu, hiri hartako Maré favela txiroan jaioa zen. 2016ko Olinpiar Jokoez geroztik sorturiko protesten ondorioz Poliziaren eta bestelako taldeen biolentzia etengabea jasan dute herritarrek Rio de Janeiroko toki askotan, eta Franco esku hartze militarra fiskalizatzeko komisioko errelatorea zen.
Ustezko hiltzaileak, polizia militar ohiak
Martxoaren 12an Río de Janeiroko Polizia Militarreko bi kide ohi atxilotu zituzten Marielle Franco hiltzeaz akusatuta. Francoren eta bere auto gidaria zen Anderson Gomesen hilketaren egile izatea leporatu diote Ronnie Lessari, eta Vieira de Queirozi kotxea gidatzea, Lessak 13 tiro egiten zituen bitartean. Autoa eta armak oraindik ez dituzte aurkitu.
Ikerketari jarraiki, Lessaren lagun baten etxean Poliziak 117 M-16 gerra-fusil aurkitu ditu, denak berriak eta egoera onean.
Bolsonaro presidentearekin loturak
Ikerketaren buruak jakinarazi duenez, Franco eta Gomesen hiltzailetzat jotzen duten Ronnie Lessa polizia ohiaren alaba Jair Bolsonaroren semerik gazteenaren neskalaguna izan da orain gutxira arte. Horrek alarmak piztu ditu eta politikari eta ustezko hiltzaileen arteko harremanari tiraka, argazki bat ere zabaldu da. Ustez autoa gidatzen zuen Elcio Veira de Queirozen Facebookera igotakoa da, eta han agertzen dira bera eta Jair Bolsonaro presidentea, irribarrez.
Paraguayra egindako bidaia ofizialetik bueltan, Jair Bolsonarok ondorengoa adierazi du: “Ikerketa hilketaren egileak harrapatzeko baliagarria izatea espero dut". Gaineratu du bera ere izan zela atentatu baten biktima pasa den urtean, eta interes handia duela "ni hiltzea nork agindu zuen" jakiteko.
Gaur urtebete Marielle Franco hil zutenean, Bolsonaro izan zen presidente izateko hautagaien arten hilketa gaitzetsi ez zuen bakarra. Areago, Bolsonaroren semeetako batek gogor kritikatu zituen hilketaren atzean poliziak egon litezkeela adierazi zutenak.
Leticia Emile fiskalak jakinarazi du, Ronnie Lessak onartu duela bera atxilotzeko eta espetxeratzeko operazioaren berri eman ziotela gertatu aurretik.
Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]
Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.
Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.
Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.
Hemen erreproduzitzen dugu Brasilgo MABek (Urtegiek Kaltetuakoen Mugimendua) Yanomami herriaren egoera dramatikoaren inguruan egindako salaketa, besteak beste, bere lurraldean legez kanpoko meatzaritzak eragindakoa: 2016tik 2020ra %3.350ko hazkundea. Beste erantzule nagusia... [+]
Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo... [+]
Kolpea sustatu duten eskuin muturreko jarraitzaileak atxilotzen ari da Polizia, eta Auzitegi Gorenak exijitu die Bolsonaro zaleen kanpamentuak desegiteko 24 orduan. Gutxienez 1.200 lagun atxilotu dituzte. Bolsonaroren jarraitzaileak armadaren kuartel aurrean daude kanpatuta... [+]