Bolo-bolo, gezur-zulo

  • Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta zehazki EAJk erabili zituen argudio berberei hautsa kentzeko, 1981ean Lemoizko zentral nuklearraren alde agertu zenean, baldintza gisa jarrita zentralarekiko kontrol publikoa ezartzea edo iragartzen zuenean Lemoizik gabe Euskadi azak landatzera itzuliko zela. Funtsean, “anaia handiak”, Sabin Etxetik, diskurtso nagusia ezarri du berriz.


2025eko martxoaren 17an - 08:43
Azken eguneraketa: 2025-03-19 08:19

Otero parlamentari berri dotoreak azkar ikasi du datu eta estatistika batzuk erabilita gorputza eman ahal zaiola argudio bati. Baina badirudi oharkabean utzi duela datu eta estatistikekin gertatzen dela zita literarioekin bezala, beti bada erreferentzia edo estatistika egoki bat sustengatu nahi duzun argumentuarentzat. Horrela bada, Oterok, diskurtso ofizialetik amiñi bat ere mugitu gabe, ikertzen du ze estatistika komeni zaizkion eta bilatu egiten ditu lobby energetikoek garaiko bozeramaileen esku jartzen dituzten azterlanen artean, bozeramaile horiek komertzial lehiakorren lana egin dezaten.

Oterok inolako zorroztasunik gabe dio ez badugu “garapen maila” galdu nahi lurraldearen zati bat sakrifikatu behar dugula. Sinesteko moduko argumentua dirudi, hain sinplea izanda. Aitzitik, egungo errealitatea askoz konplexuagoa da. Euskal Herrian oraindik geratzen diren eta kalitate zerbait duten natur gune gutxi horiek amortizatzeagatik, eta baserritar zein laborarien bizitza are zailago egiteagatik, ez dugu Otero jauna hain harro dagoen “garapen maila”rik bermatuko.

Duela hamarkada batzuk, agian ez hainbeste, ezkerreko alderdi politiko batek bestelako argumentuak erabiliko zituen didaktika politikoa egiteko. Agian ez zuen hainbesteko erreparorik izango kontzientzia kolektiboaren alde egingo zuen diskurtso bati eusteko, bizitzeko modu batzuk kuestionatzeko, jasangaitzak eta insolidarioak direlako. Erresilienteagoa den ekonomia eskala indartuko zuen eta ez zuen esperoko multinazionalak etorriko zirenik jendearen arazoak konpontzera. Errealitatea tematia da eta beti ezartzen du bere legea, eta garai txarrak datozenean argi dago mega enpresa hauek ez direla hemen egongo eltzetik babak ateratzeko, nahiz eta lurralde osoa eskaini diegun hemen ezarri daitezen.

Baina esanda bezala, hori esperoko genuen orain dela urte batzuk. Egun badirudi diskurtso bakarra dagoela eta horri batu zaizkio gobernuan dauden alderdiak bezala oposizioko alderdi nagusiak, eta horien artean dago Mikel Otero jauna bera. Edo hori gertatzen da behintzat ofizialki, zeren kosta egiten da pentsatzea EH Bildun ez dagoenik debaterik, oposiziorik eta politika egiteko beste modurik, ez dena lurraldearen arpilatze honen aurrean belaunikatzea.

“Trantsizio energetikorako” planteatu duten estrategia batez ere espekulatiboa da, ez ditu kontuan hartzen ez gertuko kontsumoak ez banaketa dependentziak eta hori guztia sakrifizio zonaldeak ezartzeak dakartzan peajeekin, batez ere Arabako lurraldean. Alegia, politika energetikoa, zentral eolikoak eta fotovoltaikoak buru izanda, “gezur-zulo” handi bat dela, eta hori zulatzen denean litekeena da erremediorik gabe eragingo diola Mikel Otero hainbeste kezkatzen duen “garapen maila”ri.

Eraso honekin ados ez gaudenoi insolidario deitzen digute, kaiku edo baita negazionista ere, baina guk argi dugu pasaeran gaudela, lurralde honen “usufruktudunak” gara eta betebehar moral eta bitala dugu gure ondorengoei ahalik egoerarik onenean uztekoa, eta hori ez da desarrollismo suizida sustatuta lortuko, zeina egungo krisi ekosozialaren kausetako bat den.

Ordea, arrazoi eman behar diot Mikel Oterori, bete betean asmatu baitu gauza batean. Hipokrisia neurtzeko beharrean, hori erabat beharrezko ikusten dut, baina ez du zertan kanpora eraman, aski du bere baitan aplikatuta.

Valen Arteaga, Araba Bizirik-eko kidea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude