Evo Morales Boliviako presidenteak atzo adierazi zuen herrialdeko aireportu sarea nazionalizatuko dutela. Hala, Espainiako Abertis eta Aena enpresen esku zeuden hiru aireportuak administrazio publikoak hartuko ditu bere gain. Langileak pozik agertu dira erabakiarekin, lehendik enpresa pribatuaren inbertsio falta eta enpresaburuen soldata gehiegizkoak salatu zituztelako, besteak beste.
"Boliviari zor zaiona aitortu zaio, urte askoan ikusi dugulako enpresa hau boliviarrei iruzur egiten ari ziela, beraz presidenteak erabaki ona hartu du, Boliviar Aireportuen Zerbitzuko irregulartasun guztiak jakinarazi genizkiolako. Gure Gobernuarekin aurrera jarraitzeko eta enpresaren funtzionamendua bermatzeko gaitasuna daukagu", adierazi du aireportu zerbitzuko langileen ordezkari Alfredo Chávezek.
Etekin ekonomikoa lortu arren kontratuan finkatuta zeuden inbertsioak egin ez izana egotzi die Moralesek enpresa espainiarrei, nazionalizatzeko argudio gisa. Langileak kexu ziren terminalak luzatzeko edo berrikuntzak egiteko inbertsioak ez zirelako egin, langileekin zorrak zituztelako eta enpresaburuek gehiegi kobratzen zutelako. 2012ko martxoan Anthony Alicastro gerenteak Evo Moralesek baino zortzi aldiz gehiago kobratu zuela (12.700 euro inguru) adierazten zuen agiria erakutsi zuten langileek.
Ekonomia boliviarrerako estrategikoak diren arloak Estatuak bere gain hartzeko politikari erantzuten dio erabakiak, gasarekin, mineralekin eta zerbitzu publikoekin egin moduan. Enpresa handien eta bankuen eraginik gabe, herrialdearen garapena Estatutik planifikatzea da asmoa.
Espainia, deseroso
Espainiako Gobernuak adierazi du Boliviarekin dituen harremanak berrikusiko dituela, "indar publikoz egindako okupazio" hauen aurrean. Hamar hilabetetan, espainiar enpresen esku zeuden zerbitzuen hirugarren nazionalizazioa da hau.
Boliviako aireportu zerbitzua Londresko multinazional batek hartu zuen 1999an. 2004an, Abertisek eta Aenak erosi zuten eta ordutik Espainiako enpresen esku zegoen.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Luis Arce Boliviako presidenteak armadaren "mugimendu irregularrak" salatu ditu. Komandante ohi bat La Paz hiriburuan dagoen Quemado jauregia hartzen saiatu da hainbat ibilgailurekin, baina inork ez dio babesik eman eta azkenean atxilotu egin dute.
Maiatzean Elena Quispe Tincuta (El Alto, La Paz, Bolivia, 1998) eta Cecilia Llusco Alaña (El Alto, La Paz, Bolivia, 1985) txolita eskalatzaileak Hego Euskal Herriko hiriburuetan izan ziren Cholitas dokumentala aurkezten Alboan, Entreculturas eta Oxfam GKEen ekimenez... [+]
Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]
Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]
Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.
Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.
Igandean eman du epaia Boliviako Regina Santa Cruz epaileak. Sei hilabetez prebentziozko espetxealdia bete beharko du presidente ohiak 2019ko estatu kolpean sedizio, terrorismo eta konspirazio delituak egotzita.
Astelehen arratsaldean Argentina eta Bolivia arteko muga oinez zeharkatu du, estatu kolpearen ondorioz herrialdetik ihes egin zuenetik lehenbiziko aldiz. Bolivian sartu aurretik ekitaldia egin dute Moralesek eta Argentinako presidente Alberto Fernándezek elkarrekin... [+]
Boliviako Estatu Plurinazionalean urriaren 18ko hauteskundeetan sektore herrikoiek egin zuten indar, antolaketa eta mobilizazio erakustaldiak eskuinaren balizko iruzurra eginezin bilakatu zuen. Izan ere, hori zen eskuinaren aukera bakarra: bigarren bueltara joatea MASen kontrako... [+]
Boliviako Unitel telebistak egindako kontaketa azkarraren arabera, Evo Moralesen MAS alderdiko Luis Arcek irabazi izango lituzke hauteskundeak, botoen %52,4rekin. Bigarren geratutako Carlos Mesak %31,5 aterako lituzke. Datu hauek ez dira ofizialak, baina urtebetez presidente... [+]
Animoak pil-pilean daude Bolivian, Evo Moralesen aurkako kolpetik urtebetera. Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte igandean, urriak 18. Inkesten arabera, Moralesen MAS alderdiko Luis Arce Catacora hautagaia da faboritoa.