Bokale hiritik bi irakaspen: konfinamenduaren garrantzia eta bai, herrietako bozketen mantentzeak izurritea areagotu du

  • Francis Gonzalez Bokaleko (Lapurdi) auzapeza Baionako ospitalean dago, erreanimazioan, koronabirusagatik. Herriko hauteskundeetarako hautagai anitz daude kutsaturik, tartean, Gonzalezen zerrendako hamaika. Bozketen lehen itzulia mantendu izanaren auzia mahaigaineratzen du bokalesei gertatzen zaienak. Hauteskundeak burutu izanaren eta izurritearen hedapenaren arteko lotura ezin frogatua baldin bada ere, asko dira biak juntatzen dabiltzanak. Tartean, "estatu gezurra" leporaturik, Frantziako Gobernuaren kontrako salaketa jarri duten 600 mediku eta erizain.


2020ko apirilaren 03an - 11:49
Francis Gonzalez Bokaleko auzapeza erreanimazioan dago, koronabirusagatik

Nekez atxiki daiteke isilean Bokalen (Lapurdi) koronabirusak daukan hedapena. Bistan da, probabilitate handiak izan arren, lotura zuzena ezin frogatua dela. Bai, egia da sekulan ez dela baieztatzen ahalko ondokoa: martxoaren 15ean herrietako hauteskundeen lehen itzulia antolatu izanak areagotu zuela koronabirusaren izurritearen hedapena. Baina bozketaren ondoko egunetan eri kausitu direnen lekukotasunak biderkatuz doaz, horien artean, bozka bulegoak atxikitzeko mandatua ukandakoenak zein hautagaienak. Lekukotasun batzuk ikusita, zaila da lotura ez egitea. Hauetariko bat dugu Bokaleko hautagaiena: koronabirusagatik, Francis Gonzalez auzapeza erreanimazioan dago martxoaren 28az geroztik eta ez da bakarra: zerrendako beste batzuk ere daude erreanimazioan, gaizki eta orotara, bere aldeko hamaika hautagai dira koronabirusarekin, hauetarik asko positiboki testatuak izandakoak. Aurkako zerrendan ere egon dira batzuk kutsaturik. Tartean Marie-Ange Thebaud, hautetsi ekologista, martxoaren 22an ospitaleratu zutena. Geroztik atera da Baionako ospitaletik. Juntatzen saiatu gara baina ez ditu elkarrizketak onartzen, gorputza ahul duelako eta azkartzeko bidean, egunak lo pasatzea duelako erremedio hoberena. Elkarrizketa bakarra onartu zuen, Sud Ouest egunkariari egindakoa izan zen, non zehazten zuen “zikinkeria galanta” dela birus hori, oroitaraziz etxean geratzeko garrantzia.

Halakorik ez zen erran martxoaren 15 hartan, herrietako hauteskundeetako lehen itzulia egin zenean, –Frantziako Estatuan emandako konfinamendu behartuaren erabakiaren bezperan–. Thebaudek dioenez, babes-neurriak ez ziren behar bezala hartu: “Eskuak garbitu nituen, distantzia mantendu nuen. Seguraski bozka bulegoetan maskarak eta eskularruak beharko genituen eta egia da ez genituela”. Lehen itzulia burutzerakoan, ez zen gaixorik edo behintzat sintomarik ez zuen oraindik. Argi dena da ondokoa: “Hautetsi asko lehen itzulia aitzin kutsatuak izan dira. Biztanleriarekin kontaktuan egon gara eta ez baginen guztiak aski babestu, kontaminazioak gertatu izana posible da”, dio kutsaturik egon den Gilles Lassabe hautetsi eta medikuak.

Kasurik hoberenean, bozka ematerakoan babes-neurriak errespetatu ziren –metro bateko distantzia, soluzio hidroalkoholikoa mahai gainean, boto-kabinako erridaua ez hunkitzeko neurriak, ahalaz etxetik ekarritako estiloarekin izenpetu izana zein etxetik ekarritako boto papera erabili izana–. Baina hamarnaka lekukotasunei fidatuz, hori ere ez zen beti errespetatu herri askotan. Dena dela, botoen kontaketaren unean neurri guztiak zangopilatu ziren. Kontaketaren berri ematen duten argazkiei begiratzea aski da ondorio hori ateratzeko. Herri handi zein herri ttipi, denetan irudi bera dugu: hamarnaka jende metaturik, eskularrurik eta maskararik gabe boto paperak manipulatzen eta elkarri hurbil emaitzak komentatzen. Botoen kontaketaren gauean 50-80 lagun ziren Bokaleko bozka-bulegoan metaturik, birusari batetik bestera ibiltzeko aukera ederra emanez.

Lotura egin nahi ez duenak ez du eginen, baina argi dena da geroztik izurritea abiadura handian hedatuz doala 8.300 biztanle dituen Bokale herrian. Sud Ouest-en irakurri daitekeenaz, bataz beste eguneroko hiru koronabirusa kasu ditu diagnostikatzen Lassabe hiriko medikuak. Asko da, oraingoz izurriteaz “gutxi” hunkia den Ipar Euskal Herriarentzat. Apirilaren 2an jakin zuen Lassabek Pirineo Atlantikoetako prefetak salaketa jarri duela bere kontra, koronabirusa ukanda ere lanean segitu izana leporaturik. “Harritua”, “gaitzitua” eta haserre dago medikua. Fermuki gezurtatzen du leporatutakoa: “Testa egin zidaten martxoaren 11n, emaitza positiboa 13an ukan nuen eta orduz geroztik bakarturik egon naiz 14 egunez. Bozka bulegoa ez nuen atxiki eta ez nintzen bozkatzera joan”.

Koronabirusari buruzko Kontseilu Zientifikoak martxoaren 12an emandako gomendioan oinarritu zen Emmanuel Macronen gobernua bozketa mantentzeko: “Baldintza sanitarioak errespetatuz” egin zitekeela lehen itzulia eta “ez dagoela argudio zientifikorik seinalatzeko eguneroko beste aktibitateetan baino arrisku gehiago egongo dela (botoa ematerakoan)”. Bigarren itzulia haatik ezeztatu zuen biharamunean berean. Errudunak ez dira beraz bozka lekuak mantendu zituztenak, arduraduna hauteskundeak mantentzeko erabakia hartu zuen Frantziako Gobernua da.

Edouard Philippe lehen ministroaren kontrako salaketa jarri du Chafia Zehmoul Saint-Fonseko hautagaiak, hor ere bere zerrendan koronabirusaz kutsatutako anitz egonik.

600 erizain eta medikuk salaketa jarririk

“Estatu gezurra” leporaturik, 600 mediku eta erizainek dute lehen ministroaren eta Agnès Buzyn osasun ministro ohiaren kontrako salaketa jarri. Martxoaren 19an eman zuten urratsa. “Arriskuaren berri bazuten eta ekiditeko ahalmenak esku artean ukan arren, hauen ez bideratzeko erabakia hartu zuten”. Besteak beste, martxoaren 17an Le Monde egunkariari Buzynek eskaini elkarrizketan oinarritzen dute haien salaketa: elkarrizketan aitortzen du izurriteraren larritasunaren berri bazutela urtarrilaz geroztik eta orduan jada jakinarazi ziola gobernuari hauteskundeak ezingo zirela egin. Mediku eta erizain horiek argi dute: bozketen ezeztatzeak “ duda gabe, epidemia mugatuko zuen, kutsaturiko pertsonen kopurua ttipituz eta beraz ondokoen kutsatzaile izango zirenen kopurua ere mugatuz”.

Gainera, baliteke emaitzak ezeztatzea

Bigarren itzulia atzeraturik, baliteke lehen itzuliko emaitzak ezeztatzea eta berriro dena hasi behar izatea. Lehen itzulitik osaturiko herriko kontseiluak mantenduko litezke baina beste herri guztietan berriz egin beharko litzateke lehen itzulia. Bigarren bozketaren egunaren araberakoa izanen da erabakia: ekainaren 28a bitartean egiten bada, lehen itzuliko emaitzak atxikiko dira, berantago egiten bada ordea, ezeztatuko dira, legeak hori beharturik. Bigarren bozketa egun gisa ekainaren 21a aipatu bazuen ere Macronek, badirudi apirilaren 1ean hainbat ministrori errandakoari fidatuz, urrira atzeratzeko logikan dagoela, konfinamenduaren bukaera “progresiboki” egin beharko delako.

Behintzat irakaspen segur bat dauka Bokaleko errealitateak: izurritearen hedapena mugatzeko bidean konfinamenduaren beharra frogatzen digu. Eta beste irakaspen bat ere atera daiteke: herrietako lehen itzulia mantendu izanak ez zuen izurritearen hedapena mugatzea lagundu. Dominique Lavigne Bokaleko auzapezaren zerrendan birusa atzeman ez duen hautagai bakarrak Sud Ouest-i aitortzen dionaz: “Azkenean, abstentzioak errekorra markatu izana gauza ona izan da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude