Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako” hitzaren atzean dauden osagai bakoitza azalduz. Bertan ere badaukagu-eta apar ederrik.
Bogako kideek azaldu digute zein den garagardo artisauaren merkatuan marka desberdinek hartu duten azken olatua, “posizionamendu bat lortzeko”: “Garagardo berezien edizioak egitea, garagardozale amorratuentzako, azken joerako lupuluak erabiliz, IPA motako bariante bat. Berrikuntzen zirkuitu horretan sartzen da jendea azken garagardoa probatu nahian, ea zein zapore eta usain dituen… goren mailako kalitatean zentratuta. Kultura honetan sartuta dagoen jendearentzat modan egotea da marka denek bilatzen dutena”.
Bogak beste olatu batzuetan igeri egiten duela diote: “Kultura berri honetan oraindik sartu gabe dagoen jendeari zubiak eskaintzen dizkiogu kultura hori ezagutzeko. Publiko orokorrago batetara zuzentzen gara. Gure katalogoan baditugu kultura berri horretan eskatuenak diren estiloak, eta nahiko oinarrizko estiloak ere bai, ikasten joateko. Baina horri balio erantsi bat ematen diogu: bertoko ekoizle eta hornitzaileak lehenestea”.
Garagardoa egiteko behar ditugu ura, zereal edo alea, lupulua eta legamia. “Elementu horiekin jolasten dugu zapore batzuk edo beste, usain batzuk edo beste, edo sentsazio batzuk edo beste sortzeko edalearengan”. Sareko ura erabiltzen dute, “Euskal Herrian oso ona delako. Gure lantegia Mungian dugu” esan dute, bertako ura darabiltela ulertzera emanaz.
Zereal edo laboreen artean batez ere garagar malta erabiltzen da eta bigarren maila batean gari malta. Baina beste labore batzuekin ere jolasten dute tarteka (oloa eta abar). “Garagar malta Nafarroan kokatutako Intermalta enpresa malteatzaileari erosten diogu. Modu horretan, inpaktu ekonomikoa Euskal Herrian geratzen da eta haiek zero kilometroko landetatik hartzen dute garia eta malteatu egiten dute: laborea germinatu, sikatu eta tostatzea da malteatzea. Horren arabera, xigortasun maila bat edo beste ematen du garagardoa egiteko”. Intermaltak Nafarroatik, Arabatik eta Burgostik ekartzen du laborea. Bogak erabiltzen duen maltaren %80 Intermaltari erosten dio: “Artisau garagardotan ohikoa da malta Ingalaterratik ekartzea, horrek halako matiz batzuk ematen dizkiolako kalitatean eta errendimendu hobea ere bai: malta kilo gutxiago behar dituzu garagardo litro bakoitzeko. Baina noski, haztarna ekologikoa handiagoa da. Guk jasangarritasun ikuspegitik ere, bertatik ekartzea lehenesten dugu”.
“Lupuluaren sektorea ez daukagu hain prestatuta”, azaldu dute. Horregatik, Euskal Garagardogileen Elkartean lanean ari dira lehen sektorea sustatzeko: “Adibidez, Araban Berantevillan lupulu landaketa bat jarri dugu martxan, barietate ezberdinak sortzeko, izan ere une honetan barietate oso gutxi dago Arabatik edo Nafarroatik ekarri dezakeguna”. Lupuluaren kasuan %20 soilik ekarri dezakete Euskal Herritik: “Hori da erronka, nekazal munduarekin batera proiektuak lantzea geroz eta gehiago sortu ahal izateko. Baina pisuan, lupuluak ez du hainbeste garrantziarik: malta tonelada bat erabiltzen dugu garagardo eginaldi bakoitzeko, eta lupulua 10 kilogramo (IPA estiloko garagardoetan 40 kilogramo)”.
Legamia da azken elementua. Garagardotan bere pisua oso txikia da, eginaldi bakoitzeko 1,5 kilogramo behar dira. “Baina garrantzitsua da bestalde, garagardoaren prozesurako, horrek eragiten duelako hartzidura, azukrea jaten du eta alkohola sortu”. Legamia laborategietatik ekartzen dutela aitortu dute: “Garagardoaren kultura oso hedatua dagoen herrialdeetan legamiak lantegian bertan mantentzen dituzte bizirik. Hori da onena produktuaren estandarizazioa eta kalitatea bermatzeko. Baina lantegian laborategi profesionalik ez daukagunok beste laborategietatik ekartzen ditugu”. Bogakoa Bartzelonako laborategi batetik ekartzen dute, “zaila da inguruan aurkitzea”.
Osagaiak ahalik gertukoenak erabiltzeaz gain, botilatxoen etiketetan darabilten papera ere berezia da: "Jatorri mineraleko materiala da eta bere ekoizpenean ez da zuhaitzik, ez urik, ez klororik erabiltzen", azaldu dutenez.
Une honetan 17 enpresa elkartzen ditu Basque Beer elkarteak. “Lehiakideak bagara nolabait, baina elkarlana interesatzen zaigu guztioi. Burubelarri sartuta gaude hasieratik elkartean”. Zigilu kolektiboa atera dutela azaldu dute, “EAEn ekoiztua dagoela bermatzen duena. Zeren ‘basque’, ‘euskal’ eta ‘artisau’ hitzak komunikazioan asko erabiltzen dituzte multinazionalek edo multinazionalen azpian dauden enpresek, eta hori arautzeko eta edalea orientatzeko sortu dugu marka kolektibo hau. Horrez gain, aztertzen ari gara Euskolabelen sartzea HAZI erakundearekin batera”.
Hainbat zentro teknologikoekin batera ari dira lantzen lehen sektoreari lotutako proiektuak, lehen azaldutako Berantevillako lupulu landaketa, adibidez. Antzeko beste proiektu bat da Uribegar: Uribe eskualdean antzinako laboreak berreskuratzen ari dira proiektu honen bidez: “Bogan kaleratu berri dugu gari garagardo bat martzela deitutako gari barietatearekin: barietate hau galdu egin zen eta Neikerrek berreskuratu zuen hazi banku batetik, bere ingurune naturalean landatu da berriz ere eta orain hortik garia ateratzen hasi da. Gari hori malteatu ostean, guk baliatu dugu garagardoa sortzeko, eta garagardo honi ere Martzela izena jarri diogu”.
FITXA
Zer egiten du: Artisau garagardoak.
Langile edo bazkideak: 7.
Noiz sortua: 2014an.
Egoitza: Mungian.
Harremanetarako: 944 06 28 48 edo info@boga.eus
Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer... [+]
Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte... [+]
Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan eredu hau baloratzeko eta kontzientzia hartzeko hiru... [+]
Burlatan duten sukaldean hamabi jaki prestatzen dituzte astero eta bost jasotze puntutan uzten dute. Ondalaneko bazkideek leku horietako giltza badute eta nahi dutenean pasatu daitezke janari ontzien bila. Etxekoak dira bazkideak: ez da kuotarik ez permanentziarik ordaindu... [+]
Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian... [+]
Pertsonaren ongizatean lagungarri izatea bilatzen du IDo photography-k lantzen duen argazkigintza terapeutiko eta pedagogikoak: “Ez da psikologo edo terapeuta batek eman dezakeen laguntza, nik irudia erabiltzen dut pertsonen ongizatea bilatzeko, bai arlo profesionalean edo... [+]
Izarkomeko webgunean mezu hau irakurri dugu larrialdi telefono zenbakiaren ondoan: “Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan... [+]
Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria... [+]
Hilekoaren erregistroa eginez hasi ziren, eta taldean kudeatutako ginekologia bizipen horietatik abiatuta sortu zuten 2018an Ara!Gorputz elkartea. Emakumeek* beren ziklo hormonalak behatuz jakintza kolektiboa lantzea eta zabaltzea dute helburu, gorputzen burujabetza... [+]
Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste zerbitzu batzuk ere, adibidez, zerbitzaria. "Zerbitzu horiek guk ere egin... [+]
"Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen". Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, naturala egin zitzaien konfiantzan oinarritutako funtzionamendua,... [+]
Bira produkzioko kideak "bizigarritasunaz" eta "bizitza zentroan jartzeaz" mintzo dira, baina asebetetzea lan barruan bilatzen dute, ez lanetik kanpoko zereginetan. Lana eta hobbya uztartzea da horretarako gakoa: "Gustatzen zaiguna egiten dugu, eta hori... [+]
Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta "kontabilitate fiskala" moduko hitzek beldurra ere ematen dute... Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran... [+]
Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. "Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea" azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak garrantzia... [+]
Lakari kooperatiba elikagai denda bat baino gehiago da: elikadura-arloan zein ekintzailetza sozialean aholkularitza zerbitzua eta ekitaldietarako mokaduak ere eskaintzen ditu. Elikadura burujabetza du helburu, baina lantokian beste burujabetzak ere lantzen ari dira hasieratik:... [+]