"Malawin bertan, geure herrian, jendeak sekula ez du geurea bezalako musikarik entzun, baina egiten dugun lana esperimentatu eta entzun duten gutxiek geure musika gozatu eta aintzat hartu dute. Europan bestalde, entzuleen erantzuna orain arte oso ona izan da, geure lana eta esfortzua asko baloratzen dituzte (...) Malawin entzuleek ez dute taldearekin horrenbeste kooperatzen, hemen aldiz bai. Europan ikusleak oso animatuta egon ohi dira hasieratik, ekitaldiko parte izateak poza emango balie bezala jokatzen dute".
Afrika hegoaldeko herrialdean ugaritzen ari dira sorginkeria egotzita erasotzen dituzten emakume nagusien kasuak. Legeak dio fenomeno hori ez dela existitzen, baina sinesmena oso zabalduta dago herrialdean: horrek dakar herritarrek “justizia” beren kontura egitea.
Joyce Hilda Banda Malawiko Errepublikako presidentea da 2012ko apirilaz geroztik. Afrikan estatu buru kargua lortzen duen bigarren emakumea da, eta lehen eskutik ezagutzen du kontinenteko emakumeen egoera. Genero berdintasunera bidean, hainbat neurri bultzatu ditu Bandak... [+]