Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
2022ko abenduan epaitu zuten Black Marfil raperoa Iruñean (Nafarroa), bere kantuetako letrak zirela-eta. Udaltzainei eta beren senideei "mehatxu kolektiboak" egitea egotzi zioten eta, horri lotuta, "gorrotoa eta indarkeria" sustatzeagatik seinalatu dute. 25 hilabeteko espetxe-zigorra jarri zion Nafarroako Auzitegiak, eta, orain, zigor hori berretsi du: atzera bota du Black Marfilen defentsak aurkeztutako helegitea.
Bi urtetik gorako kartzela-zigorraz gain, debeku argi bat jarri zion auzitegiak iaz igorritako ebazpenean: Black Marfilek Youtuben daukan kanala ixteko agindua eman zuen, eta debekatu egin zion artistari, hurrengo hiru urteetan, Youtube bera edo antzeko zabalpen-bideak erabiltzea. 2017an jarri zituen martxan Youtubeko eta Instagrameko kontuak raperoak, eta 2018an jarri zuen jo puntuan Iruñeko Udaltzaingoak: "talde kriminal" baten parte izatea leporatu zion. Erantzun modura, udaltzainak seinalatzen zituzten letrak eta bideo bat argitaratu zituen Black Marfilek.
Fuck a Cripa eta Atraco abestiengatik jaso zuten bere kontrako salaketa Nafarroako Auzitegian. Epaileek ebatzi dute mehatxuak entzun daitezkeela kantu horietan, eta rap-abeslaria zigortuko du horregatik: "Argi dago frogatutako egitateetan abestiek delitua den gaitz baten iragarpena dakartela, eta arrisku-delituaren izaera dela-eta, ez da beharrezkoa emaitzarik gertatzea epaitzeko".
Iaz azaldu zutenez, auzitegiak kontuan izan du Zigor Kodeko 170. artikulua. Horren arabera, pertsona bat zigor daiteke "delitu den gaitz baten mehatxuak herri, talde etniko edo kultural, kolektibo sozial edo profesional bateko biztanleak beldurtzeko badira, eta hori lortzeko behar den larritasuna badute".
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.
Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]