OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak online enpresa handien 16.000 produktu ikertu ditu azken hilabetean, gehienbat gailu elektronikoak eta etxetresnak. Prezioak puztu egiten dituzte eta gero beherapena egin, baina ez igo bezainbeste: batez beste %3 garestitu dituzte salgaiak Black Friday egunera begira.
OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak jakinarazi du online denda nagusietako gehien saldutako produktuen prezioak %3 garestitzen direla Black Friday-aren bueltan. Enpresek prezioak puztu egiten dituzte egun seinalatu horren aurretik, eta gero beherapenen izenean saltzen dute. Elkarteak 16.000 produktu aztertu ditu azken hilabetean: gehienbat, gailu elektroniko eta etxeko tresnak.
Azken hilabetean egunero 6.000 prezio aldaketa jaso ditu OCUk, eta aztertutako beherapenen %99 iruzurra izan dira. Merkataritzaren araudiak iragarritako beherapenen alboan aurretiko prezioa ipintzera behartzen ditu saltokiak, eta erreferentziazko prezio hori azken 30 egunetan produktuak izan duen baxuena izan behar da. Baina enpresa handi horiek ez dute legea betetzen, eta beherapena euren intereseko prezioan egiten dute eta ez dute produktuaren ohiko prezioa islatzen.
Batez beste %25eko beherapenak iragarri dituzte aztertutako online enpresek Black Friday egunerari begira —ostiralean da—; baina egiazki, %3 garestitu dituzte, produktuen azken 30 egunetako prezio baxuenarekin alderatuz gero.
Iruzurren aurrean, Kontsumitzaileen Elkarteak gomendatu du ez fidatzeko eskaintzez Black Friday eta haren gisako "beherapen egunetan", eta aldez aurretik aurretiko prezioekin alderatzeko. Halaber, eskatu du sareetan salatzeko halako engainu kasuak #timofertasBF etiketarez bidez, eta hala informazioa zabaltzeaz gain, OCU salaketa jartzeaz arduratuko dela.
Espainiako Kontsumo Ministerioak zigortu ditu Ryanair, Vueling, Easyjet eta Volotea enpresak.
Besteak beste, kanpoan erositako janariak eta edariak barrura sartu eta kontsumitzeko debekua ezarri zuten. FACUAk dio jaialdiaren helburua musika dela, eta ez ostalaritza.
Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.
Herritarren txirotze orokortuaren testuinguruan, gutxiengo batek aberasten jarraitzen du, Oxfam gisako eragileek urtero egindako azterketa ekonomikoek erakusten dutenez. Enpresa askok aurten lehen sei hilabetean izandako emaitza ekonomikoen berri izaten ari gara asteotan, eta... [+]
Kostu apaleko edo low cost ekonomia indarrez hedatzen ari den errealitatea da, nahiz eta zaila den bere tamaina zehaztea. Ez da erraza neurtzea sarritan katramila edota merkataritza amua baino ez dena. Nolanahi ere, ekonomia krisiaren ondoren biztanleriaren zati handi baten... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak epai polemikoa eman du hipoteken zergen inguruan: hasieran zera hori bankuek ordaindu behar zutela ebatzi ondoren, atzera egin du eta astearte honetan erabaki du herritarrek ordaindu beharko dutela. Nola eragingo du neurriak Hego Euskal Herrian?
FACUA kontsumitzaile-elkarteak BBK Live festibala antolatzen duen Last Tour enpresa salatu du, ez duelako uzten kanpoko janaririk eta edaririk sartzen musika-jaialdia egiten den eremuan.