Europan arrakasta izugarria lortu du, eta gero eta saltoki gehiago batzen dira AEBetan asmatu zuten kontzeptu honetara. Kontsumoa piztea du helburu eta askotan saltokiek %50eko beherapenak eskaintzen dituzte. Beherapenak, ordea, tranpatiak izan daitezke.
AEBetan Esker emate egunaren ostean egiten da Black Friday. Europan ordea, saltokiek gabonetako erosketei hasiera emateko baliatzen dute. Egun horretan beherapen handiak egiten dizkiete produktu guztiei. Kontsumitzaile askok begi onez ikusten dute, baina azken egunotan saltoki batzuek egindako iruzurren berri eman dute sare sozialetan. Saltokiek prezioak igotzen dituzte aurreko egunetan, gero Black Fridayn beherapen handiak ezarri ahal izateko. Horrela, ohiko salmenta prezioa mantentzea lortzen dute.
Oihartzun handia izan du Media Markten kasuak. Zenbait erabiltzailek saltokiaren webgunean zeuden prezioen argazkiak igo zituzten Twitterrera: bertan ikusi zitekeen egun batzuk lehenago prezioak igo zituztela Black Fridayra begira jaisteko. Espainiako Erabiltzaile eta Kontsumitzaileen Elkartetik (OCU) adierazi dute ez dela kasu bakarra, eta oso ohikoa dela Black Fridayn saltokiak trikimailu horretaz baliatzea.
Hola @MediaMarkt_es esta repentina subida de precio no tendrá que ver con la cercanía del #BlackFriday verdad? pic.twitter.com/PUNbVWDhnc
— Enric Fuentes (@ilynhenke) November 17, 2015
Askok ordea zalantzan jarri dute Black Friday eguna bera. OCUk azaldu duenez, beherapenetatik etekina atera daiteke, baina erosketak planifikatu ezean “oldarraldia” izan dezakegu eta “gehiegi zorpetu”.
Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi "eguzki parke" edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos... [+]
Etxeko garbigailua hautsi eta konponarazten saiatu ginelarik, beste baten erostea hobe genuela erran zigun konpontzaileak. Merkeago genukeela, ez, aise merkeago genukeela berriaren erostea. Lehen batean ez bazen begi bistakoa, argudiatu zitzaigun, baietz, epe ertainean hala... [+]
Hezkuntzan erabilera oso zabala duten Chromebookak gutxi irauteko diseinatuta daudela ondorioztatu du AEBetako Public Interest Research Group erakundeak (PIRG, Interes publikorako ikerketa taldea). Zaharkitze programatua onartezintzat jo dute, eta ikasle bakoitzak gailu bat... [+]
Abendua igaro zaigu, urtarrilean sartu gara eta, beraz, ipar hemisferioan negua hasi zenetik aste batzuk igaro dira dagoeneko, tenperatura epel bezain kezkagarriekin. Gure arbasoek, neguko solstizioan, eguna eta gauaren txandakatzea gurtzen zuten, baita urtearen zikloa edo... [+]
Eguberriak ospatzeko beste modu bat bilatu guran, euskal herritarrek antzina zuten ohituretako bat berreskuratu du Jon Etxebarria Txontxe gorliztarrak. Dioenez, neguko solstizioan, "neguburuan", enborrak erretzen zituzten Eguzkiari indarra emateko, eta kiskalitako zur... [+]
Eraikin bat gorputz bat bezala irudikatzea datsegit. Instalakuntza-hoditeriak zainak bailiran, zutabeak eta habeak hezurdura gisa, fatxada, azal-zuntza bat. Eta eraikinaren arima eta bizi-taupadak pertsonek eragiten dute, espazioa erabiltzen eta zaintzen duten... [+]
OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak online enpresa handien 16.000 produktu ikertu ditu azken hilabetean, gehienbat gailu elektronikoak eta etxetresnak. Prezioak puztu egiten dituzte eta gero beherapena egin, baina ez igo bezainbeste: batez beste %3 garestitu dituzte... [+]
Hondakin Elektronikoen Ekoizleen Erantzukizuneko Erakundeen Nazioarteko Elkartearen (WEEE Forum) arabera 2022an 5.300 milioi mugikor erabiltzeari utziko diogu. Gailu horiek, elkarren gainean jarrita, 50.000 kilometroko altuera hartuko lukete. Lau Lur planetek halako luzera da... [+]
Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak sindikatu eta gizarte eragileak elkartzen ditu eta azaroaren 23an elkarretaratzeak egin ditu Bilboko Primark eta Zara saltokien aurrean. Plataforma honek salatu du 5.000 denda txikik baino gehiagok itxi dituztela ateak EAEn 2008 eta... [+]
Egingo ez nituen bidaiak aipatuz joan nintzen zutabe hauetatik oporretara. Baina uste baino gehiago bidaiatu gara azkenean, uste gabeko lekuetara: hipermerkatu, merkataritza-gune, saltoki handi deitu horietara; auskalo seme-alabak jada koskortu xamar daudelako, adoleszentzia... [+]
Los Angeles, 1984ko uda. XXIII. Olinpiar Jokoak AEBetako hirian egin ziren eta McDonald's frankiziak marketin kanpaina berezia prestatu zuen horiei lotuta: "Urratu eta irabazi" moduko txartelen bidez, bezeroek Big Mac bat jasoko zuten doan AEBek urrezko domina... [+]
Mediterraneoko eta Ozeano Bareko Itsas faunak dira munduan plastiko gehien irensten dutenak, Andaluziako unibertsitate batek egin duen ikerketaren arabera.
Pandemiaren ondorioz, familia asko aurrezten ari dira, baina era berean, prekarietate handia dago bereziki gazteen eta kontratu prekarioak dituzten emakumeen artean. Momentu honetan gizartean dagoen aurrezpen mailak egungo desberdintasuna erretratatzen du, batez ere kontsumoaren... [+]