Sektoreko lan hitzarmena berritzeko garaia da. ELA sindikatuak dio patronalak hitzarmenean murrizketak aurreikusi dituela eta kaleratzeak izango direla mehatxu egin duela. Bizkaiko zahar egoitzetako langileek badakite zer den hitzarmen duin baten alde borroka egitea. Azkenekoan, 378 eguneko greba egin zuten, langileentzako lan baldintza duinak eta egoiliarrentzako zaintza duina eskatzeko.
Berriz negoziatzeko ordua iritsi da. Ordezkaritza sindikalaren gehiengoa duen ELA sindikatua sei aldiz eseri da negoziazio mahaian, azken aldiz maiatzaren 17an. Sindikatuak enplegua defendatu nahi du, eta harago, egoitzetako zerbitzuok publifikatu eta oro har zaintza eredua errotik aldatu nahi du. Langileek mobilizaziok iragarri dituzte, negoziazio mahaiek ez dutelako aurrera egiten eta sindikatuak adierazi duenez, hitzarmenaren edukietan murrizketak proposatu dituztelako eta langileen kaleratzeak egingo dituztela mehatxu egin dutelako. Lehenengo protesta ekainaren 25ean egin zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Sindikatuak dio Bizkaiko Foru Aldundia dela zerbitzuaren ardura duena eta haren jarrera kritikatu du: “Negoziazioek aurrera egiten ez dutela ikusita kezkatuta egon beharrean eta ardura agertu beharrean okultismora ari dira jolasean eta lehentasun ‘soziala’ eman diote Guggenheim berri batean inbertitzeari”.
378 eguneko greba
Azken hitzarmena sinatzeko 378 greba egun egin behar izan zituzten Bizkaiko egoitzetako langileek, ia erabat emakumeak. Borroka laboral eta feminista oso indartsua izan zen, batez ere Bilboko kaleetan eta Bizkaiko herrietan oihartzuna izan zuena. Emakume langileen borroka eta zaintzaren gaia agenda mediatikoaren erdigunera ekartzea lortu zuen greba hark. Greba gidatu zuen ELA sindikatuaren Manu Robles Arangiz Institutuak eta ARGIAk elkarlanean argitaratu zuten 2019an borroka luze haren kontakizuna Berdea da more berria liburuan.
Ia bi urtez 68 greba egun egin dituzte Bizkaiko zahar egoitzetako gerokultoreek. ELA eta UGT sindikatuek hitzarmena sinatu dute. 2025ean 1.800 euroko soldata jaso ahal izango dute langileek. Gerokultoreena sektore feminizatu eta prekarizatua da. Bizkaiko langileek 2016 eta 2018... [+]
Bizkaiko erresidentzietako ELAko langileek salatu dute patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak "bere horretan" jarraitzen dutela. "Zaintzarekin negozioa" egiten ari direla salatu du sindikatuak.
Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]
LAB eta ELAk greba deialdia egin dute abenduaren 14rako eta Bizkaiko zahar egoitzetako 5.000 langile deitu dituzte. Ez dute hitzarmenik adostu urtebete luzeko negoziazio mahaietan.
“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu dugu 2019ko otsailean Bilbon aurkeztu genuenetik. Martxoaren 14an Altzon aurkeztuko dute liburua Onintza Irureta Azkune egileak eta Aitziber... [+]
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen dekretu berriak egoitzetan lanean ari diren pertsonentzat egoera okertu duela salatu du Txomin Lasa ELAko arduradunak. Sindikatuek patronalekin hitzartutako planak instituzioek zaildu dituztela dio.
Bizitza da lehena; jar dezagun bizitza erdigunean... Denon ahotan dabiltzan leloak dira hauek, baina bizitzari lehentasuna eman nahi badiogu, ezinbestean zaintza duina bermatu beharra dago, ez baitago bizitzarik zaintzarik gabe. Egin ditzagun ikusgai bizitza posible egiten duten... [+]
Apirilaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, Donostiako Kaxilda liburu-dendan, hiru grebari buruzko azalpenak emango dituzte orain greba betean dauden bi emakume langilek eta “Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburuaren egile Onintza... [+]
Etxe honetako kazetari Onintza Irureta Azkunek (Zestoa, 1974) Berdea da more berria liburua kaleratu berri du. ELA sindikatuaren Manu Robles-Arangiz Institutuak eta ARGIAk elkarlanean argitaratutako lanak 2016ko martxoan hasi eta 378 egunez luzatutako Bizkaiko zaharren... [+]