ESK sindikatuak salatu du Bizkaiko Osakidetzaren Koordinazio Zentroan medikurik gabe egon zirela asteazkenean, eta ez dela lehen aldia. Azkar hartu beharreko erabakiak erizainek hartu behar izan zituztela salatu dute eta Osakidetzako Zuzendari Kudeatzaile Oscar Allerren eta Langileen Buru María Jesús Estefaníaren berehalako dimisioa eskatu, “herritarren osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen jarrai ez dezaten”.
ESK sindikatuak salatu duenez, abuztuaren 3ko gauean ez da mediku fakultatiborik egon Osakidetzaren Bilboko Koordinazio Zentroan. Horren ondorioz erizainek kudeatu behar izan dituzte deiak eta beraiek erabakiak hartu. Ez da egoera ematen den lehen aldia sindikatuaren arabera eta horregatik Zuzendari Kudeatzailearen eta Langileen Buruaren “berehalako dimisioa” eskatu du ESK-k.
Sindikatuak haien web orrian salatu du “behin eta berriro errepikatzen den egoera horrekin” haserre dagoela, eta behin eta berriz salatu dutela Zentro Koordinatzaileek duten saturazioa eta zentro horietan lan egiten duten langileen lan-karga handia. Osakidetza-Emergentzietako egungo kudeatzaileek “ageriko gaitasunik eza” erakusten dutelako eskatu du ESK-k Oscar Aller zuzendari gerentearen eta María Jesús Estefanía Langileen Buruaren berehalako dimisioa, “herritarren segurtasuna arriskuan jar ez dezaten”.
Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.
ESK sindikatuak salatu du Araban bi aldiz gertatu dela hauteskunde sindikaletan langileen genero-identitatea errespetatu ez izana. Hauteskunde prozesuetako araudia aldatzea proposatu du, halako diskriminazioak gertatu ez daitezen.
Lan gatazka piztu da Gasteizko La Vitoriana enpresa ezagunean. Enpresak dozenaka langile ditu, eta 54 dendatan saltzen ditu lantegian egiten dituen ogi eta opilak, nagusiki Gasteizen baina baita Araba osoan eta Bizkaian ere. Lantegiko langileen asanbladak, ESK eta ELA... [+]
Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]
ESK sindikatuak lanuztera deitu du uztailaren 20an, 7:00etatik 9:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Euskotreneko Zuzendaritzak "prekarizazio-dinamikak zuzentzeko" antolaketa-neurriak hartu behar dituela salatu dute.
Bost urte baino gehiagoz luzatu da borroka, eta 50 bilera baino gehiago egin dituzte. Enpresa esleipendunen eta Osakidetzaren blokeoa eta Poliziaren jarrera salatu dituzte, besteak beste.
Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]
Milaka lagun batu dira Bilbon igandean, Osakidetzaren pribatizazioaren aurka. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek egin zuten deialdia, eta ibilbidean zehar ozen entzun dira Gotzone Sagarduy osasun sailburuaren dimisioa eskatzen zuten oihuak.
ELAk, LABek eta ESK-k EAJri eta Podemosi eskatu diete kaleratzeak bultzatzen dituen eta lan-harremanen esparrua errespetatzen ez duen lan-erreformaren aurka bozkatzea. Hala jakinarazi diete bi alderdi politikoei, gaur, urtarrilak 31, egindako bileretan. Bilera horiek EH... [+]
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan milaka lagun atera dira, Espainiako Kongresuan otsailaren 3an bozkatuko den "lan erreforma horri" ezetz esateko. ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitutako manifestazioetan salatu dute "Espainiako Gobernuak... [+]
ESK-ko Koordinakunde Nazionaleko kideak ezkerrak gobernuan dagoenean dituen konplexuak salatzen ditu, eta kaleak berreskuratzeko jarrera irmoa azaldu du.
Osakidetzako 2018ko oposizioetan atzeman dituzten irregulartasunen sokari tiraka, azterketara aurkeztu ziren beste 30 mediku eta epaimahaikide jardun zuten bi bokal inputatzeko eskatu du ESK sindikatuak. Hainbat froga aurkeztu dituzte eta leporatu diete erantzunak aurrez eskatu... [+]
Dagoeneko EHUn ematen diren gradu berdinak emango dituen European University Gasteiz unibertsitate pribatuari Jaurlaritzak “alfonbra gorria” jarri diola-eta, “batzuen poltsikoaren mesederako eta EAEn daukagun unibertsitate publiko bakarraren ahultzea”... [+]
Martxoaren 3an Gasteizen izandako gertaerak gogoratzeko deitutako mobilizazioek honako leloa izango dute: "Zaindu gintuztelako, zainduko ditugu". "Aurten, 1976ko Martxoaren 3ko protagonista guztiak gogoratzeaz gain, zaintza sistema publiko baten aldeko borroka... [+]