Gora Garbitzaileak taldeak gauzatu du ekintza zuzena. ISS Facility Services garbiketa enpresak Bilbon dituen bulegoetan sartu dira hainbat pertsona, beren aldarriak helarazteko.
Martxoaren 8aren biharamunean, atsedenerako tarterik hartu gabe, beren eskubideen alde borrokan jarraitu du Gora Garbitzaileak izeneko taldeak. Asteazken goizean, ekintza zuzena gauzatu dute Bilbon. ISS Facility Services garbiketa enpresaren bulegoak okupatu dituzte, salatzeko enpresa horretan langileak esplotatzen direla eta hitzarmena blokatzen dela.
Ecuador Etxeak bideoan jaso du ekintza. Bertan ikus daiteke nola sartzen den bulegoetan hamar pertsonatik gorako taldea, korridoreetan barrena aldarriak aireratzeko.Martxoaren 8ko biharamuna izanik, "atzo ezinbestekoak, gaur ikusezinak" izatea leporatu diote enpresari. Horrez gain, bestelako mezuak ere entzun ahal izan dira, "negoziaketa da konponbidea" edota "jo ta ke, irabazi arte" kasu. Bozgorailutik adierazi dutenez, "ISS Facility Services Bizkaiko garbiketa enpresa handiena da".
Un día después del #8Marzo2022 el Grupo de Acción Directa #GORAGARBITZAILEAK ?? ocupó las oficinas de la empresa de limpieza ISS Facility Services #Bilbao para denunciar que “explotan” a sus trabajadoras y “bloquean” el convenio ? @LAB_Feminista @ESKsindikatua @LABsindikatua pic.twitter.com/eQ9yKzvunn
— Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) March 9, 2022
Gora Garbitzaileak taldearen sorreraren berri martxoaren 3an eman zuten. LAB Sindikatuak sare sozialetan argitaratutako mezuan azaldu zuenez, Bizkaiko hitzarmenaren alde eta ekintzara pasatzeko xedez langileek sortua.
"GORA GARBITZAILEAK" sortu da.
Bizkaiko hitzarmenaren alde, garbitzaileak ekintzara pasa dira.
Las limpiadoras pasan a la acción por el convenio de Bizkaia.
Hau hasi besterik ez da egin!! #HUELGAM31GREBA #GoraGarbitzaileak #GoraGarbitzaileak #Limpieza #bilbo pic.twitter.com/8A8y6M52pq
— LAB Bilbo (@LABbilbo) March 3, 2022
Taldeak, sortzearekin batera, hala adierazi zuen: "Gora Garbitzaileak formula berriak bilatzeko sortu da, ezkutuan egoteaz nazkatuta dagoen sektore baten borroka ikusarazteko formulak. Ia 30 urteren ostean Bizkaiko garbiketan greba deitu da berriro, eta deialdia berotzen duen bultzada izatea erabaki dugu, blokeoaren ardura duten enpresak seinalatzen dituen atzamarra". Adierazpen horiek eta beren lehen ekintza jaso zituen ESK Sindikatuak sareetan argitaratutako bideoak, eta bertan aurreratzen zenez atzetik etorriko ziren ekintza gehiago. Esan eta egin, asteazkenean ISS Facility Services enpresaren bulegoak okupatu dituzte.
#GoraGarbitzaileak Bizkaiko garbitzaileak ikustarazteko tresna.
-----
Gora Garbitzaileak! Una herramienta para visibilizar a las limpiadoras de #Bizkaia#GarbikuntzaBorrokan pic.twitter.com/hY7Y3xyWnp
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) March 3, 2022
Gora Garbitzaileaken hitzetan, hitzarmen duina lortzean desegingo da taldea.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Asteazken goizean goizetik Guardianeko dozenaka langile elkarretaratu dira Laudioko lantegiaren aurrean, eta inguruko enpresatako beharginak ere batu zaizkie elkartasunez. Guardianek asteazkenean labea itzaliko duela adierazi du eta hori oztopatzeko asmoz bildu dira. Enpresa... [+]
Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]
Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda da, eta lehenengo egunaren jarraipena %75etik gorakoa dela adierazi dute sindikatuek: "Grebak jarraipen zabala izan du". Eusko Jaurlaritzak berriz, jarraipena... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.