Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak deitu du greba, eta udako murrizketek eragindako lan karga arintzeko neurririk ez hartzea leporatu dio Osakidetzari.
Udan jasaten duten langile falta "larria" salatzeko kalera ateratzen ari dira Bizkaiko emaginak. Ordezkapenik gabeko emaginak, arretarik gabeko emakumeak lelopean, greba deitu dute uztailaren 1eko astelehenean. Horrez gain, egun berean, manifestazioa egingo dute Bilbon, 11:00etan, Jesusen Bihotzetik abiatuta. Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuaren arabera, emaginak "oso kezkatuta" daude lanbidearen etorkizunarengatik eta emakumeen eta familien osasunagatik.
Udako murrizketek sexu eta ugalketa osasunerako oinarrizko eskubideak mugatzen dizkiete zerbitzura jotzen dutenei, sindikatuaren arabera, eta emakumeen arreta "mespretxatzea" dakarte: "Urte osoan eskaintzen diren zerbitzuak ukatzen zaizkie eta epe laburrera arreta eragozten zaie. Horrek atzerapena, ondoeza eta segurtasunik eza sortzen ditu emakumeen bizitzako une erabakigarrietan". Horregatik, emakumeen osasunean eragin negatiboak dituzten neurririk ez hartzeko, eta falta diren langileen hutsuneak betetzeko kontratazio politiko "eraginkor" eta "iraunkor" bat ezartzea eskatu diote Osakidetzari.
Sindikatuaren esanetan, ez dago belaunaldi erreleborik eta prestakuntza espezializatuko plaza-kopuru eskasak dituzte. Hori dela eta, emaginen eta erabiltzaileen arteko ratio desegokia "kronifikatzen" ari da. Udan dauden murrizketen ondorioz egoera areagotzen ari dela ere salatu dute.
Plangintza estrategiko baten beharra
OME Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioen arabera, emaginen eskasiari aurre egiteko epe luzeko plangintza behar da. Xedea da azpiegiturak hobetzea, bideratzeko bide zehatzak ezartzea eta kalitatezko zerbitzuak indartzeko baliabideak eta aurrekontu esleipen nahikoa sortzea. Sindikatua argia izan da Osakidetzaren jarrerarekin: "Helburu horiek lehentasun handieneko helburuak izan beharko lukete Osakidetzarentzat, baina plangintza estrategikorik gabe eta konponbiderik gabe jarraitzen dugu".
Emaginen lanaren garrantziaz ere mintzatu da sindikatua, eta nabarmendu du lana ez dela erditze zaintzara mugatzen: "Bizitza osoan emakumearen arreta bere gain hartzeko prestatutako profesionalak dira". Azaldu dute nerabeentzako sexu-heziketaz, nahi gabeko haurdunaldien eta sexu-transmisiozko gaixotasunak saihesteko arretaz, kontrazepzioaren gaineko arretaz, haurdunaldiaz, erditzeaz eta erdiberriaroaz, minbizi ginekologikoaren prebentzioaz eta beste kontu askotaz arduratzen direla.
Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.
Hamar zentrok uda osoan itxiko dute eta 72 zentrok ixteko ordua aurreratuko dute. Sindikatuek salatu dute langileen lan karga "handituko" dela.
Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.
Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.
Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]
Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.
Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]
Minbiziaren aurka egiteko CAR-T terapia abian jarriko du Osakidetzak urte eta erdi barru; non eta Donostia Ospitalean soilik eskainiko da zerbitzua. Horregatik, zentroak erreferentzia galdu baino, irabazi egingo duela jakinarazi du Sagarduik. Dena den, oposizioko... [+]
Eguerdian iragarri dute erabakia, “elkarrizketan aurrera pausoak” ematen ari direla argudiatuta.
Politika egin eta Jaurlaritza edota EAJri min egitea ez dela osasun langileen asmoa, eta gatazka hau ez dela zentroen arteko lehia ere adierazi du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUetako buruak Euskadi Irratian.
Onkologikoa Osakidetzan saretu nahiak zeresana du kargugabetze, dimisio eta protesta olde honetan. Osakidetzaren jarrera "zentralizatu eta bertikala" salatu dute Donostia Ospitaleko profesionalek, uste baitute ez dela entzuten beraien iritzia zerbitzua kudeatzeko... [+]
Azken egunotan larriagotu egin da Osasun sistemako profesionalen eta zuzendaritzaren arteko talka. Donostiako Ospitaleko 28 zerbitzuburuk gutun ireki bat sinatu dute eta salatu zuzendaritza taldeak funtzionatzeko modu inposatzailea darabilkila luzaroan. Gainera, komunikazio... [+]
2018ko Lan Eskaintza Publikorako deialdian iruzurrak salatu zituen langiletako bati, egoera "jasanezina" egin zion orduan ESI Debagoienan zuzendari zen Agustin Agirrek. Orain, ESI Donostiako zuzendaritza kargua hartu du, eta Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du... [+]
"Zentzuzko" kargugabetzeak eta "antolakuntza-aldaketak" egin dira Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren iritziz, "Osakidetzaren eta herritarren mesedetan". Organigramako eskala bakoitzak betebehar jakin batzuk dituela defendatu du sailburuak, eta ESI... [+]