Bizkaiko 580 milioi euro publiko “XXI. mendeko obrarik garrantsitzuena” egiteko

  • Getxo eta Portugalete artean tunel bat eraiki eta Bilbo Hegoaldeko saihesbidea AP-68arekin lotuko du obrak.

Supersur-a eraikitzeko obrak

2018ko maiatzaren 11n - 15:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Tamaina eta kostu handiko bi obraren berri eman du ostegunean Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Batetik, Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea (Supersur) AP-68 autobidearekin lotzeko lanak: Leioako Artazako biribilgunetik Portugaleteko Ballontiko ardatzera. Eta bestetik, Bilboko ibarraren azpitik bi aldeak lotuko dituen ia 3 kilometroko tunela.

320 milioi euroko aurrekontua izango du tunelaren eraikuntza lanak eta 2027 urterako bukatzea aurreikusten dute. Tunelaren ibilbidea eta ezaugarriak datorren hilabetean adjudikatuko den obrak hasi aurretik egin beharreko txosten informatiboan zehaztuko badira ere, elkarren ondoan joango diren bi tunel egiteko ideia azaldu dute, norabide bakoitzean bat eta errail bikoitzarekin biak.

Tunelarekin batera, Supersur eta AP-68 autobidearekin lotzeko proiektua ere aurkeztu dute. Saihesbidetik AP-8ra zuzenean sartzea ahalbidetuko duen 4,2 kilometroko errepide bat egitea da asmoa, Bolintxuko naturgune babestuaren gainetik pilarerik gabeko zubi bat eta bi tunel eraiki nahi dituzte. 203 milioi euroko aurrekontua bideratuko da lanotara, eta 2023rako bukatzea aurreikusten dute.

Rementeriak “Bizkaiko Foru Aldundiak azken hamarkadetan hartutako erabakirik garrantzitsuena” bezala izendatu duenaren helburua, esandakoaren arabera, Bilbo inguruetako errepideetan gertatzen ohi diren trafiko arazoak arintzea da. Bereziki hiru puntutan ematen diren trafiko pilaketei konponbidea ematea bilatzen ei dute: Arrondegiko zubikoei, A-8 errepideko Barakaldoko Max Center saltoki ingurukoei eta Leioako Artaza errepidekoei. Obrek Bilbon inguruetan bakarrik ez, Bizkaia osoko mugikortasunean antzemango diren aldaketak eragingo dituztela adierazi du Renteriak.

Etorkizunerako “onena”

Zerga bilketan egon den gorakadak eta datozen urteei begiratuz gero egin daitezkeen aurreikuspen “baikorrek” Diputazioa horrelako gastuei aurre egiteko gai izango dela dio Bizkaiko ahaldun nagusiak.  Dena den, azpimarratu nahi izan du proiektu honi ekin izanak ez duela esan nahi etorkizunean dena libre izango denik obra kontuei dagokienez. “Lehentasunak finkatzen jarraitu behar dugu” azpimarratu du. Etorkizunerako onena zer den zehazteko eta lehentasunak finkatzeko zein irizpide erabiliko duten, hortxe gakoa.

Supersur-aren zulo beltza

Hainbat gizarte eragile eta talde ekologistak “Ampliación Supersur Ez!” plataforma aurkeztu zuten apirilaren 19an. Adierazi zutenez, ez dago obrak justifikatzerik  jendarte, ekonomia eta ingurugiro aldetik aztertuz gero. Plataformakideen iritziz, “ez dago bide azpiegituren gabeziarik, baizik eta mugikortasunaren nahiz lurralde eta hirigintza planifikazioaren kudeaketa arazo larria”.

Kudeaketa arazo larri horren barruan kokatzen dute Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea, Supersur bezala ere ezaguna. Egun Espainiako autobiderik garestiena izatearen domina daukan autobidea A-8ko auto-ilaren konponbide gisa aurkeztu zuten 2001ean. 465 milioi euroko aurrekontua bazuen ere, 2011an, proiektuaren lehenengo fasea inauguratu zenerako, gastatutakoa 821 milioi euro izan zen. 2016ko datuen arabera, hasiera batean aurreikusten zuten ibilgailu kopuruaren %50 ere ez da igarotzen bertatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Supersur
2020-06-30 | ARGIA
Supersurreko obren leherketek XVII. mendeko jauregia kaltetu dute Bilbon

Autobidea igarotzeko tunel batean izaten ari diren etengabeko leherketek etxebizitzei eta ondare arkitektonikoari eragin diete. Bilboko Bolintxu haraneko herritarrak kexu dira eta Supersur handitzearen kontrako plataformak publiko egin du salaketa.


2020-06-02 | ARGIA
Bilboko ‘Supersur’ saihesbideko obretan aurrera egiteko, instituzioak COVID-19 izurriteaz baliatu izana salatu dute

Autobideko lanak areagotzeko eta Bolintxu haranaren barrenean lanak hasteko gisan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19 izurriteaz eta alarma egoeraz baliatu direla salatu du Supersur Handitzeari Ez plataformak. Gaur egungo egoera sozio ekonomiko zein... [+]


2020-05-25 | ARGIA
Sabotajea egin dute Supersur saihesbidea handitzeko lanetan

Larunbatetik iganderako gauez hondeamakina bati sua eman diote. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du ez dela lehen sabotaje ekintza.


2020-03-02 | ARGIA
Supersur saihesbidea handitzeko obrak gelditzea eskatu dute Bilbon

Supersur Handitzeari Ez plataformak deitutako manifestazioak ehundaka pertsona bildu ditu larunbatean Bilbon. Oraindik garaiz delakoan, obrak gelditzeko eskatu dute.


2020-02-20 | ARGIA
Bolintxuren aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon otsailaren 29an

Supersur Handitzeari Ez! plataformak iragarri du manifestazioa. Proiektua geldiaraztea oraindik posible dela sinetsirik, kautelazko neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute.


2019-05-08 | Uriola.eus
Errepide batek arriskuan jarri du Bilboko Bolintxu bailara: hau antolatu dute horri aurre egiteko

"Egun bat Bolintxu salbatzeko" izeneko jardunaldia antolatu dute maiatzaren 11n, larunbata. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo dituzte: informatiboak, jolaskoak eta aldarrikatzaileak, Bilboko bailara horren egoeraz kontzientziatzeko.


2019-01-17 | Uriola.eus
‘Supersur’aren anpliazioaren aurkako manifestazioa antolatu dute

Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.


2019-01-16 | Uriola.eus
Bilboko ‘Supersur’ handitzearen aurkako manifestazioa deitu dute urtarrilaren 26rako

Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.


2018-06-04 | ARGIA
Supersur handitzearen kontrako giza-katea egingo dute Bilbon asteartean

‘Ampliación Supersur Ez!’ plataformak egin du deialdia, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna baliatuz Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen handitzearen aurka protesta egiteko.


200 milioi Supersur autopista 4 kilometroz handitzeko eta 5 minutu arinago heltzeko

Peñascaleko bidesaria eta Betelu artean Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea handitzea proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. “Ampliación Supersur Ez!” plataformak proiektuaren aurkako argudioak eta mobilizaziok zabaldu ditu.


2018-05-15 | Uriola.eus
Bilbo inguruko Supersur errepidearen luzapenaren aurkako martxa antolatu dute igandean

Joan den astean iragarri zuen Unai Rementeria ahaldun nagusiak "Bizkaian XXI. mendean egingo den jarduketarik garrantzitsuena". Bi obra handi dira. Batetik, Ibaizabal aspitik pasako den tunela eta, bestetik, Supersur gisa ezagutzen den errepidearen luzapena. Azken lan... [+]


2015-10-02 | Axier Lopez
“AHTren aurkako mugimendua kikiltzeko egin diren astakerien beste adibide bat da zigor eskaera”

AHTren aurkako protestarengatik auzipetutako bederatzi lagunen artean den Xabi Jimenezekin solastatu gara protesta ekimenaz, prozesu judizialaz eta tren lasterraren aurkako borrokaren egungo egoeraz.


Bolintxu (Bilbo)
Supersurrek mehatxatutako arnasgune naturala

Gezurra dirudi porlana nagusi den hain inguru handian Bolintxu moduko berdegune natural batek bizirauteak. Zoritxarrez, laburrerako izan daiteke Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur errepidea luzatzeari ekiten badio. Momentuz ez da eperik zehaztu, baina proiektua onartuta dago... [+]


Eguneraketa berriak daude