Bizkaian jende gehien biltzen den herrietan ez da aldaketarik izango. EAJk eutsi die 2019an irabazitako plaza nagusi gehienei, baina abstentzioaren eta EH Bilduren igoerak zinegotzi banaketa aldatu dute, baita herri bakan batzuetako alkatetzak ere.
EAJ izan da abstentzioaren kaltetu nagusia eta EH Bilduk, boto emaile militanteagoa izanik, botoetan igoera izan duenez zinegotzi banaketa eta alkatetza bakan batzuen kolorea aldatu ditu. Bizkaiko udal hauteskundeetan EAJk 45.000 bozka eta 38 zinegotzi inguru galdu ditu, eta EH Bilduk aldiz 14.000 bozka 62 zinegotzi irabazi ditu. Orohar herrialdearen mendebaldeak jeltzale kolorea du eta ekialdea EH Bildurena, salbuespenak salbuespen.
Bilbon da joera nagusiaren erakusgarri. EAJ 1979tik ohi legez, oso nagusi da Euskal Herriko hiririk populatuenean. Bigarren indarraren bozkak bikoizten ditu, baina… 17.000 bozka galdu ditu eta bi zinegotzi (12). Bigarren indarra izatera pasa da EH Bildu 3.000 eta bi zinegotzi irabazita (6), PSEren gainetik. Sozialista espainiarrek 2.000 bozka galdu dituzte eta zinegotzi kopuru bera mantendu dute (5). PPk zinegotzi bat eta 2.500 bozka irabazi ditu (4). Elkarrekin Podemosen inguruko koalizioak zinegotzi bat eta 6.000 bozka galdu ditu. Bilboko joera hori beste herri askotan errepikatu da.
Bilbo, Barakaldo, Getxo, Santurtzi, Portugalete, Basauri, Leioa, Sestao eta Erandion 780.000 bat lagun bizi dira: Bizkaiaren bi herenak, eta Euskal Herriaren laurdena kilometro gutxi batzuetan. Horietan ez da aldaketarik alkatetzari begira. Bozkak eta zinegotziak galduta ere, EAJk aurreko legegintzaldian lortutakoari eutsi dio, eta denetan lehen indarra izaten jarraitzen du, Portugaleteko ohiko salbuespena izanezik. PSEk, Ermuarekin batera, Bizkaian duen gotorleku nagusian osasuntsu jarraitzen du. Horrez gain sozialistek, Meatzealdeko bi plaza berreskuratu dituzte: Trapagaran eta Muskiz, EAJren kaltetan. Zonalde oso populatu hauetan azpimarratzekoa da, abstentzioa handituta ere, EH Bilduk botoetan igoera lortu duela gainerako indar gehienen jaitsierarekin batera.
Zinegotzi eta boto kopuruaren igoera orokorraz gain, 2019an lehen indarra izandako ia herri guztiei eutsi die, baita EAJrekiko aldea handitu ere. Adibidez, Galdakaon EH Bilduko alkatea izango dute berriro, baina oraingoan lehen indarra izanik. Durangon ordea, egoera aldatu da. EH Bildu lehen indar bilakatu da, baina Podemos-Elkarrekin inguruko koalizioak izandako emaitza txarrek agintea EAJren esku utziko dute seguruenik. Bermeon, aldiz, bigarren geratu da EH Bildu, baina Guzan hautagaitzaren babesa lortuko balu EAJri alkatetza kentzeko aukera izango lukete. Lehen indarren zerrendara beste herri batzuk gehitu ditu koalizio independentistak: Lekeitio, Sopela edota Markina-Xemein esaterako. Gernikan ere EH Bildu lehena izan da, baina bigarren geratu den Jose Maria Gorroño alkate ohiaren zerrendak aukeratu beharko du nori eman alkatetza.
Blokeei begira, panorama ezkerreko indarrentzat lehen bezain iluna jarraitzen du. EH Bilduk koska bat kendu dio EAJ-PSE-PP kapitalisten multzo nagusiari, baina Elkarrekin Podemosen inguruko hautagaitzek atzera egin dute. Balantzak oso desorekatua izaten jarraitzen du. Gainera horri gehitu behar zaio PPk azken urtetako galera etengabea gelditu duela eta, abstentzioa handituta ere, botoetan gora egin du, 5.000 inguru, ia VOXek beste, bide batez.
Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.
EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]
Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.
Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.
Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu... [+]
Larunbat honetan Hego Euskal Herriko udalak osatuko dira, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. Udalerri batzuetan ez dago zalantzarik zeinek hartuko duen aginte makila, baina beste batzuetan indar orekak ez daude garbi eta alderdiek mugimenduak hasi dituzte hautagaiak... [+]
EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]
Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]
Hauteskundeetara deituak izan dira azken egunotan espainiar hiritarrak, juntetxe, parlamentu edota udaletxeetako partaideak hautatzera, erakunde horiek berriztatzera, eta hor ari dira orain guztiak, analisietan, kalkuluetan, noren esku eroriko boterea, norekin lortuko aliantzak,... [+]
EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]
Gobernagarritasunerako hainbat aukera utzi dute iragan igandeko hauteskundeek Nafarroan, baina haien osaketarako bidea korapilatsua da, eta Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratzeak are eta gehiago korapilatu du prozesua.
Hautesleen % 27 ordezkatzen dute eta “hiriko lehen indar aurrerakoia” izanik ordezkaritza printzipio demokratikoari helduko diotela adierazi du Iruñeko EH Bilduko alkategai Joseba Asironek.
Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".
Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]