Bizitzaren garestitzearen aurka Kontseilu Sozialistek mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herriko bost hiriburutan

  • Abenduaren 30ean Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Irun?ean mobilizazioak antolatuko dituzte “Proletalgoaren aurkako ofentsiba gelditu! Autodefentsa sozialista antolatu” lelopean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 27an - 11:40
Kontseilu Sozialistak Donostian maiatzean egindako manifestazioa. Argazkia: Donostiako Kontseilu Sozialista
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bizitzaren garestitzea salatzeko antolatu dituzte mobilizazio hauek. Bizitzaren garestitzearen zenbait adibide jarri dituzte: oinarrizko elikagaien prezioaren igoera edota langabezia eta etxebizitza lortzeko ezintasuna, besteak beste.

Salaketa ez ezik, beharrezkoa ikusi dute Kontseiluek "garestitzearen eta langile- klasearen pobretzearen arduradunak" seinalatzea. Adierazi dutenez "bizi dugun egoera ez delako kasualitatea eta erantzuleak dituelako". Horrela, “enpresariek beraien irabaziak handitzeko harturiko erabakien ondorio” dela mahai-gaineratu dute. Gaineratu dute "politikari profesionalak eta instituzioak pairatzen ari garen erasoaldiaren parte direla eta ardura dutela horrekiko".

Haien hitzetan "langile-klasearen bizi- eta lan-baldintzen aurkako ofentsibak lotura zuzena dauka langileriaren antolakuntzarako baldintza faltekin. Erasoaldiari aurre egiteko erreminten faltan, autodefentsa eraginkorra sustatzea urgentziazkoa" dela adierazi dute. "Izan ere, langile borrokaz irabazitako eskubideak babesteaz gain guztiontzat kalitatezkoak izango diren bizi-baldintzen alde jardun behar gara". Euren esanetan, "egungo gizartearen baitan ez dago horrelakorik bermatzerik, horretarako gaitasunak existitzen diren arren. Kontrara, guztion ongizatea erdigunean jarriko duen gizarte antolaketa arrazionalaren eskutik besterik ez da egikaritu. Hori da Estatu Sozialista eraikitzearen proposamena".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugimendu Sozialista
2025-02-26 | Leire Artola Arin
Irene Ruiz, Itaiako kidea
“Instituzioak beraiek ere badira oldarraldi matxistaren erantzule”

Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]


Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2024-12-13 | Leire Ibar
Gerraren eta faxismoaren aurkako mobilizazioak antolatu ditu GKSk urtarrilaren 25erako

Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.


2024-11-04 | ARGIA
Nazioartean “botere sozialista gaurkotu bat” antolatzeko deia egin dute Gazte Topagune Sozialistan

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


2024-10-28 | Julene Flamarique
Gizartea eraso matxistak “normalizatzen” ari dela salatu du Itaiak

“Kezkagarria” den egoera baten aurrean erantzuna “urgenztziakoa” dela dio Itaiak Bilbon egindako prentsaurrekoan. Eskuineko sektoreek matxismoa “neurri baztertzaileak” galdegiteko baliatzea salatu eta gizartean “kontzientziazioa... [+]


2024-10-17 | ARGIA
GKSko lau kide Espainiako Gobernuaren egoitzetan kateatu dira Bilbon eta Iruñean, Israelekin “harreman oro etetea” eskatzeko

Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


“Elkarrizketarako dei zintzoa” egin die Mugimendu Sozialistak Gasteizko Txosna Batzordeari eta Bilboko Konpartsei

Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]


NATOri eta EBri palestinarren genozidioaren konplize izatea leporatu diete Donostiako kanpalditik

GKSk kanpaldia abiatu du asteazkenean Artzain Onaren katedralean, eta mobilizazioa egingo dute ostegun arratsaldean. Ohartarazi dute Palestinako Estatua formalki aitortzeak ez duela palestinar herriaren egoera aldatuko. Kanpaldia ostiral arratsaldean amaituko dutela jakinarazi... [+]


Eguneraketa berriak daude