Bizitzak salbatzea betebeharra dela salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Elcano ontziaren bisitan

  • Asteburuan Elcano Espainiako armadaren gerra ontzia Getarian izan da, eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak pertsonak salbatzen dituztenen kriminalizazioa salatu du.


2019ko uztailaren 08an - 10:09
Getarian egindako protesta. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia

Itsasoan bizitzak salbatzen dituztenen jazarpena eta munduan hainbeste sufrimendu eragiten duten ontzien zuritzea salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Getarian, Elcano ontziaren bisita dela eta. Igandean goizeko 9:30ean ekin zieten protestari, eta 11:00etan performancea egin zuten Malkorbe hondartzan, egunero itsasoan hiltzen diren pertsonak omentzeko.

Gaur egun Europako herrialdeak Giza Eskubideen Nazioarteko Lege eta Itunak urratzen ari direla eta Europara migratu nahi dutenen aurkako genozidioa gertatzen ari dela azpimarratu dute, instituzioetatik militarismoa eta arma-industria goraipatzen ari dela gogoratuz.

Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Estatuan arma gehien produzitu eta banatzen dituen komunitate autonomoa da, eta enpresa hauek eginiko armen zati handi bat gerran dauden Afrika eta Ekialde Hurbileko herrialdeetara doaz. Arma salmenta honekin, herrialde horietan egoera ezegonkorra sortu eta mendebaldeko potentziek multinazionalen bidez baliabideak espoliatzen dizkietela salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ongi Etorri Errefuxiatuak
Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Loiuko aireportuan ekintzaile saharar bat atxikita daukate duela 10 egunetik

Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Bilboko Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu dute, kale saltzaileen aurkako Poliziaren “esku-hartze neurrigabea” justifikatzeagatik

Duela gutxi Bilboko Alde Zaharrean kale salmentan ari zirenen aurka Poliziak izandako esku-hartze “neurrigabe eta biolentoa” ikertzeko eta esku-hartze hori “legitimatu eta justifikatu” duen Amaia Arregi Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu du... [+]


Euskal Herriko hainbat herritan kalean lo egingo dute harrera duina eskatzeko

Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.


2022-05-25 | ARGIA
Parlamentuei eskatu diete Greziako errefuxiatu esparruetako haurrei Ukrainakoei bezalako harrera egiteko

Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz elkarteek ekimen bat abiatuko dute Euskal Herrira ekartzeko “baldintza oso ahuletan” dauden Greziako errefuxiatu kanpamenduetako haurrak. Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu dira, exijitzeko ume horiei berme eta... [+]


Arantza Gutierrez, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea
“Pertsona guztiek libreki mugitzeko eskubidea izan beharko lukete; lekua dago denontzat”

Hilabete baino gehiago igaro da Ukraina eta Errusiaren arteko gerra hasi zenetik. Tarte horretan, milioika pertsonak ihes egin behar izan dute beren herrietatik biolentziatik ihesi. Hala, errefuxiatuen afera lehen lerroan jarri da berriro ere, eta horren inguruan gehiago... [+]


Zazpigarrenez, kalean lo egitera atera dira Donostian

Hiritarron Harrera Sareak kalean lo egitera deitu ditu herritarrak, beste behin ere. Ondarretako La Sirena aterpetxea neguko egun guztietan ireki dezatela eskatzeko protesta gisa, zazpigarren aldiz elkartu dira asteazkenean, hilaren 24an, Gipuzkoa plazan, aldundiaren arkupeetan,... [+]


300 bat lagun batu dira Ziburun hildako etorkinen oroimenez eta migraziorako “bide seguruak” galdetzeko

Urriaren 12an Ziburun trenak atzemandako lau lagunetatik bakarra atera da bizirik. Polizia judizialari zehaztu dio poliziaren kontrolak saihesteko zirela trenbidean.


Hendaiako atxikitze zentroaren hestea galdetzen du Cimade elkarteak

Hiru sute izan dira uda honetan Hendaiako etorkinen atxikitze zentroan. “Amorruaren politikaren bukaera” eskatzen du etorkinen eskubideen alde dabilen elkarteak. Bizkitartean, zentrotik ateratzea erabaki du Cimadek, hori horrela, ez du bertatik laguntzarik eskainiko.


Errefuxiatuen aldeko Marea Horia egingo dute zapatuan Gorlizen eta Plentzian

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako ekimenak helburu bikoitza dauka aurten: alde batetik, mundu osoan milioika pertsonek bizi duten errealitate gogorra agerian jartzea, eta, bestetik, gobernuei eta erakundeei nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak... [+]


Bidasoan itotako gaztea Abdoulaye Coulibaly zen, 18 urteko ginearra

Maiatzean, patera batean heldu zen Kanaria uharteetara. Frantziara gurutzatu nahi zuen familia kide batekin elkartzeko asmoz. Hiru hilabetetan, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugan hil den hirugarren pertsona da Coulibaly.


2021-08-11 | Euskal Irratiak
Malen Garmendia: “Politika migratorioak hiltzaileak eta oso arrazistak dira”

Malen Garmendiak bi urte daramatza Greziako Lesboseko migranteen errefuxiatu gunean lanean , ZAPOREAK gobernuz kanpoko elkartearekin.


Eguneraketa berriak daude