2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak eta 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuen astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta maiatzaren 14an egitekoa zen epaiketa. Ordea, kidea identifikatu eta atestatua idatzi zuten ertzainak ez dira epaiketara joan eta astebete atzeratu da.
Bizitza Da Handiena ekimenak, 63 herri mugimendu eta sindikaturen arteko elkarlanean, borroka sozialen astea egin zuen Donostian iazko maiatzean. Idiakez kaleko 6 zenbakiko eraikin publikoa okupatu zuten, eta okupatu zuen momentuan adierazi zuten bezala, astebetera okupazioa bukatutzat eman zuten. Astearte goizerako zegoen deituta epaiketa, eta dinamikatik bertatik kalean elkartasuna adieraztera eta epaiketa salatzera deitua zuten.
Okupazioak zirauen bitartean, goiz batez ertzainak joan ziren egoitzara eta pertsona bat identifikatu zuten arduradun gisa. Baina pertsona hau identifikatu eta atestatua egin zuten ertzainak ez dira orain epaiketan deklaratzera agertu, ez direlako deituak izan. Hau dela eta, María José Rúa Portu epaileak epaiketa astebete atzeratu du.
Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren Probintziako zuzendariak jarri zuen okupazioaren aurkako salaketa. Aldiz, epaiketan deklaratzera idazkaria etorri da. Aitortu du eraikina desokupatua zegoela eta ez zuela erabilerarik. Egoera hori justifikatzeko eman duen argudioa izan da subasta prozesuan zegoela, eta saltzea zaildu egiten zutela bertako administrazioekin solairu batzuek zuten lagapen baimenek.
Epaitua izaten ari den Bizitza Da Handiena ekimeneko kidearen abokatuak adierazi du okupazio hura kolektiboa izan zela, astebeteko ekimenen barruan, eta goiz batez bertan zen kide bakarrari okupazioa egotzita indibidualizatu egin nahi dutela ardura kolektiboa. "Okupazio tenporala" izan zela azpimarratu du, eta epaiketa hau "zentzugabea" dela. Abokatuak salatzaile gisa deklaratu duen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren Probintziako idazkariari galdetu dio zergatik ez zuten kasu hauetarako dagoen prozedura administratiboa abiatu, eta zergatik jo zuten bide penaletik.
Epaiketa euskaraz egiteko eskaera egin dute epaitutakoek, eta itzultzailearekin aritu dira.
2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak. 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuten astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta epaitu... [+]
Iazko maiatzean antolaturiko Borroka Sozialen Astean okupatu zuten eraikina, protesta gisa eta soilik zazpi egunetarako. Okupazioa ez dela delituaa eta "publikoa dena herritarrena dela" aldarrikatuz, Bizitza Da Handiena dinamika osatu zuten eragileek elkarretaratzea... [+]
Munduko Turismo Erakundeak Donostian egin zuen bilkuraren atarian, herri mugimendu eta hainbat sindikatuko kideek Ertzaintzak erabilitako bortizkeria salatu zuten prentsaurre bidez. Bada, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Mozal Legea aplikatu die hizlariei. Zigortuek... [+]
Donostiako Ertzain-etxeko burutzak onartu du herritarren hizkuntza eskubideak ez zituztela errespetatu maiatzean Donostiako Bizitza Da Handiena astean izandako identifikazio batean. Barkamena eskatu du ertzainen izenean eta agenteei jardunbide egokia zein den azaldu zaiela... [+]
Bi epaiketa izango zirela jakinarazi zuten Bizitza Da Handienako eragileek asteazkenean. Ostegunean epaitegietako mugimenduak jakinarazi dituzte: irailaren 25erako deituta zegoena bertan behera utzi dute oraingo. 15 urtez hutsik egon zen eraikin publikoaren okupazioa egotzita bi... [+]
Prentsara bidalitako ohar baten bidez jakinarazi dute joan den maiatzean Bizitza Da Handiena dinamikan parte hartzeagatik atxilotu eta identifikatutakoen aurkako epaiketak datorren astean hasiko direla. Kontzentrazioak deitu dituzte Egiako epaitegiaren aurrean, Donostian. Gogor... [+]
Nola borrokatu abiadura izugarrian eta inongo konplexurik gabe, Bruselatik hasi eta gure herrietaraino ezartzen ari diren politika neoliberalak? Nola geratu herritarren txirotzea, eskubideen etengabeko murrizketak, gure bizitzen espektakularizazioa?
Maiatzaren 19tik 27ra Bizitza Da Handiena kanpaina gauzatu dute Donostian. 63 herri mugimenduk eta sindikatuk “borroka sozialen astearekin” bat egin dute, eta “herritarron kapitala” aldarrikatu dute. Lubaki desberdinek fronte bakarra osatu dute. Ozenen... [+]
The Bizitza da handiena ('Life is the Greatest Thing') campaign was held in Donostia from 19th to 27th May. 63 citizens' movements and trades unions joined in with the "social struggle week" and proclaimed the need for a "citizens' capital"... [+]
Donostiako Idiakez kaleko eraikin okupatuak, Bizitza Da Handiena kanpainako kideek "Herritarron Etxea" izenpetu dutena, zutik dirau, borroka sozialen astearen sinboloak tinko mantendu ditu zimenduak. Zutik dirau Bizitza Da Handiena kanpainak berak, ez baitu imintzio... [+]
Galderak, herritarrei hitza ukatzen dieten agintarientzat
#BizitzaDaHandiena kanpainaren barruan, Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, errefusaren edukiontziotan hondakinak uzten dituzten auzotarrak informatzeko oharrak ipiniz.
Maiatzaren 19tik 26ra Donostiako kaleetara ateratzeko dei egin du Bizitza da Handiena kanpainak. "Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka" eta "herritarron kapitalaren alde" egitea du helburu, eta hainbat sindikatu eta herri... [+]