Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko, bisitariak erakartzeko eta gure ondare material eta inmateriala balioan jartzeko pentsatuta daude”. Horretarako, hiru eguneko egitarau zabala prestatu dute eta, iragarri, EiTBko irrati eta telebistek ere iragarri dute ekimena. Larunbateko kontzertura karpa azpian bildu garen askok, halere, ez dakigu oso ongi zertara datorren bat-batean sortua dirudien jaialdi hau. Eta, esango nuke, giroan ere eragina izan duela horrek, euri zaparradez harago. Ez dakit nola deskribatu, baina ez du su eztian prestatua izan denaren trazarik.
Kontuak kontu, afal aurreko tartea betetzeko aukera paregabea da. Aramu entzutera ez da jende asko bertaratu, aurrealdean taldetxoa eta atzealdean guraso tropa. Taldea ez zait ezaguna. Duela bi urte Maruri-Jataben sortua dela irakurri dut, eta iaz GAZ saria irabazi zuela Gaztearen Maketa Lehiaketan, hark jaso zituelako internetez bozka gehien. Ba, aizue, boskoteak ondo mereziak zituen boto horiek. Punk rock ukituak dituen “indie rocka” omen da egiten dutena. “Post-punk eta popa dela idatz dezakezu”, esan dit alboan dudan musika-adituak. “Tatxers-eta. 1980ko hamarkadako pop ingelesa-edo, Zarama eta horiek, zuk uler dezazun”. Azken hori ez dit ahoz adierazi, begiradarekin baizik, azalpena laburbiltzen duen Aramuko abeslari Gorkaren bibotetxoaz iruzkin boomer bi egiten ditugun bitartean.
Abesti ederrak iruditu zaizkit bizkaitarrenak, gitarra-kolpe bizi eta hainbat ahotsetara kantatuak, ereserki bilaka daitezke batzuk. Soinua ez da perfektua karpa barruan, baina aho-zapore oso ona laga du Aramuk, gehiagoren gosez.
Giroa beroxeago dago AimarZ musikari gaztearen kontzerturako. 19 urte ditu Zumarragakoak, eta haren kantuak ezagutzen dituzten neska-mutikoak pilatu dira aurrealdean. Entzun dezatela da bere abestirik ezagunena, “biralena”, baina hura eskaini aurretik ere publikoa oihuka eta dantzan jarri dute soinu elektronikoek, Zea Mays-en Negua joan da ta kantaren bertsioa tartean. Iluntzea bere egin du Aimarrek, kanta batzuen pasarte intimoenetan publikoa txor, txor eta txor aritu izanagatik ere. Beste deskubrimendu polit bat.
Ostean, Tapia eta Leturia eta haien bandak jo dute. Bitxia da, Zumarraga eta Urretxuko eragileak biltzen dituen Kultur Aterkia kolektiboak kontzertu bera antolatu zuen duela urtebete baino gutxiago, gauden lekutik 200 metro eskasera. Denbora laburrean bi bider, beraz.
Abesti mitiko parea entzunda hartu dugu etxerako bidea. Karpa beteago dago, giroa oraindik hotz xamar baina ziur jendea dantzan hasiko dela aurki, nahiz eta musikari biak aulki banatan eserita dauden eszenatokian, eta atzealdetik ez diren ikusten. Auskalo, agian izango zuen eragin paralizanterik horrek. Horrek eta, inguruan ditudan lagunen ustez, eltzekada goxo batek behar duen bor-borra falta izan zaiolako kontzertuari. Bale, bai, gu ere ez gaude atzealdean ditugun food truck-etako "gourmet" hanburgesak bezain xamur, baina...
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]