Pasa den martxoaren 12an aurkeztu zuten Goierriko kooperatiba eraldatzailea eta, orain, herriz herri aurkezpenak egingo dituzte, proiektua aurrera ateratzeko beharrezkoak dituzten 500 bazkide lortu asmoz. Eskualde “burujabeago, iraunkorrago eta orekatuagoa” bermatuko duen beste eredu ekonomiko bat bultzatu nahi du Biziolak.
Lazkaoko Arruabarrena gozogintza enpresaren eraikin zaharrean, tren fabrika handitik ez oso urrun, fabrika txikiago bat sortu asmo du goierritar talde batek, ekonomia eraldatzailearen balioak bultzatu eta Goierri “bizigarriago” bat egiteko bidean: pasaden martxoaren 12an aurkeztu zuten Biziola fabrikaren proiektua dozenaka lagunen aurrean.
Badira bi urte Goierrin ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko halako ekimen baten inguruan hausnartzen hasi zela herritar talde bat, eta joan den urtean Beasaingo Igartza jauregian eman zuten lehen urratsa. Hortik ateratako galdera eta beharretatik abiatuta ekin diote Lazkaoko proiektuari. “Herritarrei entzun eta herritarrak inplikatuz” sorturiko proiektua da, azaldu zuen Mikel Alvarez Biziolako kideak aurkezpenean, eta “autoeraketan oinarritutako antolakuntza lantzea” da bere egitekoetako bat.
Elikadura logistika gunea, eta gehiago
Besteak beste, agroekologiaren inguruan “hazi eta hezteko” espazio bat izango da bertan, baita bertako jakiak banatzeko plataforma gune bat ere. Biziolak sustaturiko Bizigaia elikadura kooperatibak, adibidez, hortik egingo du lan: denda fisiko bat izango du Lazkaon, baina herriz herriko banaketa sistema bat antolatuko dute: “Guzti hau egi nahi dugu helburu batekin, eskaera bat sortzea, jende gehiago animatu dadin ekoizpenera”, azaldu zuten aurkezpenean.
Eraikin zaharrean ekonomia sozialeko proiektuentzako bulegoak eta hitzaldiak nahiz bestelako ekitaldiak antolatzeko aretoa ere atonduko dituzte. Gainera, gozogintza obradore bat martxan jartzeko asmoa dute: “Eskualdeko azoketan saltzeko asmoa dugu eta tailerrak eskainiko dizkiegu heldu zein haurrei”, zioten Astigoxo proiektuko kideek.
Biziolak, azken batean, logistika gune edo espazio huts bat baino gehiago izan nahi du; horrela azaldu dio Andoni Mikelarena kooperatibako kideak Euskadi Irratiari: “Ikusten dugu gaur egungo eredu ekonomikoak zelako mugak dituen eta trantsizio bat egin beharra daukagula eredu bizigarriago baterantz. Iruditzen zaigu trantsizio horretan herritarrak izan behar dugula protagonista eta horregatik herritarrak, eragileak, ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuak batuko dituen sare edo kooperatiba zabal bat sortu dugu”
Maiatzaren 14an batzar eratzailea
Baina hori guztia nola egingo dute? Biziolak gizarte ekimeneko kooperatiba “integral” bat sortuko du, irabazi asmorik gabekoa. Hala, Biziolako Naroa Elorzaren hitzetan horrek esan nahi du, “irabazi indibiduala baino, onura kolektiboa bilatu beharko duela”.
Hiru bazkide mota izango ditu kooperatibak: erabiltzaileak, laguntzaileak, eta lan bazkideak –proiektuaren eguneroko jarraipenaz arduratuko direnak–. Helburua maiatzaren 14rako 500 bazkide egitea da, ekarpenak bildu, kooperatiba abian jarri eta obrak egiteko beharrezko dituzten 100.000 euroak lortzeko.
"Asmoa da Biziola autonomoa izatea, diru-laguntzen menpe ez egotea, herritarren muskulua behar dugu”
“Herritarrek egingo dutena da 50 euroko ekarpen bat gero kuota bilakatuko dena, eta horrek aukera emango luke Biziolatik sortzen diren zerbitzu guztietan parte hartzeko –adierazi zuen aurkezpenean Alvarezek, Goierri Telebistaren galderei erantzunez–. Asmoa da Biziola autonomoa izatea, diru-laguntzen menpe ez egotea, herritarren muskulua behar dugu”.
Herriz herriko aurkezpenak
Alvarezek aipatutako “muskulua” lortzeko, herriz herri proiektua aurkeztuko dute orain Goierrin, bazkideak egin asmoz. Hala, asteburu honetan, ostiralean Gabirian izango dira Kultur Etxean, 18:00etan; Itsason Ganbara aretoan 18:30ean; eta Zaldibian datorren asteartean jarri dute zita Herri Aretoan 19:00etan.
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]
80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.
Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]
Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.
Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]
Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]
Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]