Etxebizitza eskubidea bermatu eta elkarbizitza proiektu bat garatu nahi dute Alde Zaharreko zenbait auzokidek, erabilera lagapenean oinarrituta. Bartzelonako La Borda edo Donostiako Abaraska bezalako esperientziak izan dituzte oinarritzat Bizikoopon kooperatiba martxan jartzeko.
Gasteizko Alde Zaharrean proiektu berri bat dago martxan: Bizikoopon, etxebizitza eskubidea bermatzeko eta elkarbizitza proiektu bat garatzeko auzokide ezberdinez osatutako kooperatiba. Modu honetan, erabilera lagapenaren eredua praktikan jarri nahi dute auzoan, kooperatiba izanik eraikuntzaren edo birgaitzearen kargu egiten dena. Hori gutxi balitz, kooperatiba ere izango da ondorenean etxebizitzen jabe izango dena.
Eraikinaren ideia ere buruan dute: unitate txikiak eta erabilera komuneko esparruak. Hau guztia posible egiteko, kooperatibako kide bakoitzak hasierako diru sarrera bat egingo du kooperatibaren parte izateko eta etxebizitzaren erabilerarengatik hilabeteko kuota bat ordainduko dute. Etxebizitza hauek, beraz, ezingo dira ez saldu ezta erosi ere egin: kooperatibaren jabetza izango dira. Hori da, modu laburrean azalduta, erabilera lagapenaren eredua.
Jabego kolektiboaren aldeko apustua
Bizitza komunitarioari bidea irekitzea izango da beste helburuetako bat, “egungo elkarbizitza unitatetik harago doazen esparru konpartituak izanik erakinak”. Aipatutako erabilera komunaleko esparruek “gure bizitzaren bestelako esparruak kolektibizatzeko aukera emango lukete, elkarren arteko zaintza nagusi”. Baina, zergatik Gasteizko Alde Zaharrean? “Gure bizitzak bertan sustraiturik ditugulako, bertan bizi garelako eta auzo komunitatearen eraikuntzan gure aletxoa eskaini nahi dugulako”.
Etxebizitzaren truke balioa beharrean, erabileraren balioa sustatu nahi dute, jabego kolektibo baten aldeko apustua eginez. Izan ere, etxebizitzaren kudeaketa eta esparru komunena kooperatibaren esku geratzen dira, irabazi asmorik gabeko entitatea izanik eta gizarte ekimenak oinarritzat hartuta.
Beste adibide batzuk eredu
Proiektu hau gurean nobedade bat izango den arren, Uruguai edo Danimarka bezalako herrialdetan ibilbide oparoa duen eredua da, eta bertako esperientziak hartu dituzte oinarritzat, baita Abaraska (Donostia) bezalako proiektuak ere.
Ezaguna den adibideetako bat Bartzelonako Santsen kokatuta dagoen La Borda da.Erabilera lagapenaren ereduan oinarrituta dagoen Bartzelonako lehen adibidea da hau, 2014.martxan jarri zena. Horretarako, auzoan kokatuta dauden beste kooperatiba batzuen laguntza izan zuten, tartean, Coop 57 kreditu kooperatibarena.
Prozesua bera publikoki konpartitzeari garrantzia eman nahi dioten heinean, Alde Zaharreko eragile ezberdinetatik pasa dira azken asteetan euren asmoak eta proiektua azaltzera. Izan ere, Bizikoopon osatzen duten lagunentzat, “beste kooperatiba batzuen ibilbidea ezagutzea oso baliagarria izan da” eta, haien ustez, “ereduaren zabalpenak espekulazioari nolabaiteko frenoa jartzeko balio dezake, bestelako balio batzuk sustatzen dituen ekonomia eredua bultzatzen duelako”.
Horretaz gain, datozen egunetan aurkezpen publiko bat egingo dute: azaroaren 7an, 19:00etan Errexala elkartean (Aiztogile kalea, 62).
<< Albiste hau Hala Bedi-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Abenduaren 14an etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. “Doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka” mobilizatzera dei egin dute. Ane Salvador... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
Horren nabarmenki izan ez bada ere, Gipuzkoako gainontzeko lurraldeetan ere gora egin du etxebizitzaren prezioak. Modu berean higiezinen salerosketa ere handiagotu egin da, antza inflazioaren eta interes tasen jaitsiera dela eta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo... [+]
Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Lanaren Ekonomiaren 8. denboraldia etxebizitzaren gatazkari helduz hasi da, Karla Pisano, Roser Espelt, Miguel Virizuela eta Argiako Jon Tornerrekin. Bi barikutan behin 11:00tan izango da irratsaioa.
Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]