Oinezkoak, txirrindulariak eta garraio publikoa lehen lerroan jartzeko borrokan bost urte daramatzan Irun-Hondarribiko Balazta elkarteak urrats berri bat eman du: lokala lortu eta bizikleta zaharrak berritzeko eta norberak berea konpontzeko tailerra ireki du, bazkide sistema oinarri eta “mugikortasun jasangarrirako trantsizioan" aurrerapauso.
“Txirrindularien segurtasuna defendatuz eta bizikletaren erabilera sustatuz” 2016tik darama Balazta Bidasoako bizikletaren aldeko elkarteak. Hiri ereduek autoaren nagusitasuna alboratu eta bestelako mugikortasun bat bultzatu dezaten borrokatzen eta udalekin eztabaidatzen segitzen du, Hendaia, Irun eta Hondarribia Txingudi badiako hiru herrien arteko bizikletazko lotura egunen batean ikusteko esperantzaz.
Ehun bizikleta
Orain, Irungo Udalak utzitako egoitza baliatuz, bizikleta zaharrak berritzeko proiektua eta bizikletak konpontzeko tailerra jarri dute martxan, baita piezak merke eskuratzeko edota bigarren eskuko bizikletak lortzeko aukera ere. Ehun bizikleta zahar inguru dituzte jada, handik eta hemendik lortuak, birziklatzeko eta bizitza berri bat emateko.
Bazkidetza sistema du oinarri Balaztak, eta urtean 20 euro ordainduta baliatuko du txirrindulariak tailerra (urtean 10 euro langabea edo ikaslea izanez gero).
Ez da Irungoa mota honetako proiektu bakarra. Hainbat herritan abiatu dituzte bizikletak autonomoki edo beste bazkideen laguntzaz konpontzeko eta elkarren artean ikasteko tailerrak. Esaterako, bigarren eskuko bizikletak berreskuratzen esperientzia badu Hendaiako Recy’clarte elkarteak, eta harekin hartu-emana indartu nahi du Balaztak.
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
A-15 errepideko trafikoa N-I errepidearekin bat egiten duen tokian eraikiko litzateke lotune berria. Andoainen N-I errepidearen "afekzioak murriztu" eta ingurunean "modu hobean" integratuko dela adierazi du aldundiak. Udalak 2011ko eta aurtengo proiektuen... [+]
Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]
2022an baino 12 milioi ordainketa gehiago egin ziren, eta inoizko datu hoberenak lortu ditu 2023an. Gipuzkoan bizi diren emakumeak izan ziren Mugi sistema gehien erabili zutenak, eta gehienbat hiri-autobusen erabilera gailendu zen. Pasaiako txalupako eta Loiuko aireporturako... [+]
Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]