Bizikleta martxa egingo dute Donostian, hiriko ondare historikoa babesteko

  • Ondarretatik Uliara bitartean arriskuan dauden lekuak bisitatuko dituzte larunbat goizean. Hiru orduko ibilaldia egingo dute, goizeko 11:00etan hasita.


2016ko irailaren 16an - 11:14
Donostian larunbatean egingo duten bizikleta martxa iragartzeko kartela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Donostiako hiri ondarea babestea xede duten zenbait elkartek bizikleta martxa bat antolatu dute larunbaterako. “Donostiako ondarea arriskuan” lelopean, hiriko leku ezberdinak bisitatuko dituzte, ibilbide ludiko bat osatuz herritarrek haien berri izan dezaten. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Europako ondarearen eguna dela aprobetxatuz.

Ancora elkarteko Alberto Fernandez, SOS Mirakruz 19 elkarteko Josean Arrieta eta Uliako bizilagunen elkarteko Leire Rodriguezek aurkeztu dute egitasmoa, eta zehaztu dute ondarearekiko sentsibilizazioa eta aldarrikapena bateratu nahi dituztela bizikleta martxan.

Ondarretan ekingo diote hiru orduko ibilbideari. Villa Kanimar (Infanta Cristina, 18) bisitatuko dute lehendabizi, handik San Bartolome komentura joateko. Handik Villa Zerutxo eta Villa Argialdera igaroko dira (Aldapeta 1 eta 5),eta Urbieta kaleko Arte Ederren eraikina bisitatuko dute gero. Mirakruzeko Flamenkoenea eta Uliako Mintegiak bisitatuta amaituko dute txangoa, piknik batekin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ondare arkitektonikoa
2024ko urriaren 10
Eneko Tuduri Zubillaga, doktorea Artearen Historian
"Donostiako ondarearen suntsiketa sistematikoa da"

2023ko abenduaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Baserriak

2023ko maiatzaren 3
Lurraldea eta arkitektura
Hondarribiko baserria

Eguneraketa berriak daude