Ekainaren 11, 12 eta 13an Hernanin ospatuko dira “Bizi elkartasun internazionalista” izeneko jardunaldiak Askapena, Euskal Herriko erakunde internazionalistaren eskutik.
Euskal Herriko erakunde internazionalistak, garai zailak direla azpimarratu du, bereziki zapalkuntzarik gabeko mundu berri bat eraiki eta jendearen arteko harremanak gidatuko dituen oinarrizko printzipio etikoa elkartasuna izatea nahi dutenentzat. Euskal Herri sozialista eta feminista baten eraikuntzarako internazionalismoa giltzarri dela adierazi du Askapenak. Momentu honetan bizi dugun COVID-19ari aurre egiteko aplikatutako politikek kapitalismo heteropatriarkalaren sintomak biderkatu eta bizkortzen dituela zehaztu dute. Jardunaldiak egoera honetaz hausnartzeko leku aproposa izango dira.
“Askapenatik argi daukagu internazionalismotik gure herria eta munduko gainerako herriak askatzeko borrokatzen jarraitu behar dugula”, adierazi du taldeak. Plataformetan parte hartzea, kalera ateratzea eta prozesu subiranistei buruz eztabadiatzeko guneak irekitzea ezinbesteko ekintza moduan jo dituzte. Elkartasunaren eta elkarrekiko ikaskuntzaren bidez, askapen sozial eta nazionaleko prozesuak indartzea eta amaitzea bilatzen du praktika internazionalistak.
Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.
Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.
Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.
Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.
Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]
Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.
Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]
Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.
Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.
10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]
Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]
“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]