“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

  • Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 07an - 07:00
Etxebarrieta Memoria Elkarteko kideak. Eskuinekoa da Iker Egiraun. Foku

Etxebarrieta Memoria Elkartea Bilboko Alde Zaharreko ezkerra abertzalearen iniziatibaz sortu zen, izenak dioen bezala, Txabi Etxebarrietaren ibilbide militantearen eta Alde Zaharreko militanteen memoriari oso lotuta. Ondoren, bestelako lanketa kultural ezberdinekin zabalduz joan da, eta aurten Alde Zaharretik Bilborako saltoa egin dute Txabiren erreferentzia, pertsonaia politiko-historiko gisa,  Bilbo osoak hartzen duen figura delako.

Urtearekin batera Bilbo Hari Gorria dinamika abian jarri duzue sare sozialetan. Zertan datza?

Bilboko Hari Gorria Bilboko efemeride politikoak lantzen dituen dinamika bat da (Instagram, Facebook eta X-n) o, azken 150 urtetako tartean kokatuta. Etxebarrieta Memoria Elkartearen bilakaera jarraituz, memoriaren ikuspegia zabaldu nahi dugu dinamika honekin, Gatazka armatuari, edo Estatuaren eta ezkerra abertzalearen arteko talkari lotutako efemerideak landu ez ezik, Bilbon eragina izan duten gertakizun guztien dibulgazio bat landu dugu ikuspuntu abertzale eta sozialista batetik.

Horregatik saiatzen ari gara hainbat gai lantzen ikastolen sorrerak, lehendabiziko euskara aldizkari edo egunkariak, gai ezberdinetako borrokak, borroka ekologista, langile borroka… efemerideen barruan era zabalago batean memoriatik kokatzen.

Zein da helburua?

Dibulgazio- helburua dugu, hau da, ahaztuta ditugun gertakari asko berriro ere gaur egunera ekartzea. Askotan pentsatzen dugu Bilbo ez dela hiri euskaldun bat, erdalduna dela, eta hein handi batean hala da, baina euskaraz egin ziren lehenengo argitalpen, aldizkariak, egunkariak, ikastolak… Bilbon izan ziren. Bilbo jada ez da hiri industrial bat, baina hemen meategiak, meatzarien grebak eta langile borrokak izan genituen, eta gaur egun gure Bilboko iruditegitik kanpo ditugu. Horregatik, Bilbok izan duen bilakaera ekarri nahi dugu.

Beraz, 1875ean hasi zarete. Zergatik data hori?

Hasieran zalantzatan egon ginen XX. mendea hartzearekin (1900-2000) baina aurreko 25 urtetan gertatutako hainbat gertaera kanpoan geratzen zirela uste genuen, batez ere,  gatazka politikoari lotutakoak. Horregatik, ondoren erabaki genuen 1900-2025 urte bitartea hartzea.

Baina, efemerideak bilatzen hasi ginenean, konturatu ginen nazionalismoaren sorrera, industrializazioaren sorrera, eta lehen langile mugimendua ere kanpoan geratzen zitzaizkigula. Beraz, azkenean, 1875-2025 urte bitartea erabaki genuen: 150 urte guztira.   Azken finean, uste dugu urte horiek direla Bilbo garaikidea konfiguratu dituztenak.

Dinamikaren izena: Bilbo Hari Gorria. Zergatik izen hori?

Orain dela bizpahiru urte Bizkaia Hari Gorria deitu zen dinamika bat burutu zen 1936ko gerrari lotuta, Bizkaiko herri ezberdinetako memoria elkarteek  eginda. Oso lotuta egon zen bando nazionaleko tropak Bizkaian sartu eta Bilboren erorketarekin. Orduan, guk izena kopiatu dugu: Bizkaia Hari Gorritik Bilbo Hari Gorrira.

Alde batetik, hariaren metafora erabili dugu hariak esan nahi duelako gaur egun bizi dugun testuinguru politikoa etengabe moldatzen delako, azken urtetan emandako gertakari guztien prozesu bezala ulertuta. Bestetik, gorria kolorea, garrantzi handia emanez urteetan zehar eman diren borroka sozial, langile borroka guztiei. Laburbilduz, gaur egun bizi dugun testuingurua urtetan zehar emandako borroka ezberdinen ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu.

Mobilizazio historikoak, errepresioak… Nolakoa izan da dokumentazio hori bilatzea?

Aitortu behar dugu dibulgatzen ari garen informazio gehiena gure aurretik jende askok egin duen lanari esker dela. Lan hori sakabanatuta dago: langile mugimenduaren inguruko liburuak, LABek sare sozialetan dituen efemerideak, Euskal Nazionalismoari eta EAJren sorrerari lotuta, Sabino Arana Fundazioak duen dokumentazioa, Egunkarietako hemerotekak, Naiz artefaktuak duela gutxi egin duen dinamika, Argia aldizkariko efemerideen dinamika… Honetaz aparte, liburuetatik ere informazioa landu dugu. Hau da, Internetetik beste batzuk egin dutena hartuz eta liburu batzuk irakurriz pilatu dugu informazioa.

Hala ere, oraindik jarraitzen dugu bilaketarekin. Sare sozialak programatzen dituen aplikazio batekin funtzionatzen dugu. Oraintxe bertan, hemendik eta maiatzera bitarteko efemerideak ditugu programatuta, baina gero egunean bertan egin beharreko lan bat dago gaiaren arabera efemeridea zabaltzeko.

Orduan, egunero igotzen duzue?

Bai, egunero daude efemerideak. Egia da batzuetan kostatzen duela eta egun batzuetan publikatzen ditugun efemeride batzuk agian ez dute efemeride kategoria. Horiek, gehiago dira anekdotikoak edo gertakari xumeak. Baina bai, informazio pila bat dago.

Horretaz aparte, norbaitek zeozer ezagutzen badu, asko eskertzen dugu laguntza hori; nahikoa da edozein ekarpen sare sozialetatik edo korreora idatzita (memoriaelkarteaetxebarrieta@gmail.com). Gertatu izan zaigu hainbeste data izanda, hanka sartzeak egitea eta kasu horietan ere idatzi digute. Irekita dago edozein parte hartzea. Pozik ikusiko genuke. Bururatu izan zaigu noizbait web orrialde bat egitea edota bestelako datu base bat zazpi-zortzi urte hauetan egin dugun guztia biltzeko.

Gutxi gorabehera, noiz arte egongo zarete hau egiten?

Hasieran adostu genuen urtebeteko dinamika izango zela; 12 hilabetez, egunero efemeride bat igotzea. Batzuetan egun berean hiru edo lau efemeride pilatu zaizkigu, orduan ez dakigu hurrengo urtean jarraituko dugun egun solteetan efemerideak publikatzen edo egin dugun artxibo lanarekin, beste era batean planteatu: euskarari lotutako Bilboko  efemerideen urteko lanketa, langilean mugimenduari lotutakoak…  Ez dakigu oso ondo zelan jarraitu, aurrerago pentsatu beharreko kontua da.

Amaitzeko, zeozer gehiago gehitu nahi duzu?

Etxebarrieta Memoria Elkarteak  bilakaera izan du urteetan zehar, kide ezberdinekin eta momentu honetan ere guztiz irekita gaude edozein motatako ekarpenei, laguntzari, parte hartzeari… Gainera,  Alde Zaharretik Bilborako jauzia eman nahi izan dugu, eta honetan parte hartu nahi duen edonork ateak zabalik ditu sartzeko, laguntzeko eta ekarpena egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Memoriaren herbarioak

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.


Mikel Gardoki omendu dute, haren erailketaren 50. urteurrenean: «Egia jakiteko garaia da»

50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Faxisten izenak hildako biktimen zerrendetan mantenduko ditu Gogorak

Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]


2025-03-17 | Ahotsa.info
Lore eskaintza Angel Berruetaren oroimenez

Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


Eguneraketa berriak daude