Bittor Kapanaga euskaltzalea atzo hil zen Gasteizen 85 urte zituela. Otxandion jaio zen 1925eko urriaren 15ean. Euskal kontzientzia hamahiru urterekin eskuratuta, Eibarrera joan zen industria-maisu ikasketak egitera, eta, bertan zela, 1952 inguruan, Eibarko gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen beste zenbait euskaltzalerekin batera. 1953an Euzko Gogoa aldizkarian idazten hasi zen, eta, gero, Zeruko Argian eta beste hainbat argitalpenetan. 1978an Euskera erro eta gara liburua argitaratu zuen, gure hizkuntzaren erroen bila joanda.
Bittor Kapanagak eta Gontzal Mendibilek elkarrekin burutu zuten gaur egun ezagunenetakoa den euskal abestia: Araban bagare. Irakurri Amatiñok bere blogean idatzitako artikulua kantari buruz.
- Irakurri Julen Gabiriak ARGIAn egindako elkarrizketa (2005-09-25, 2008. zenbakia) .
- Bibliografia eta beste Literaturaren Zubitegian.