Bitcoin txanpon digitalaren kotizazioak gorantz jarraitzen du, haren aldeko eta kontrakoen kopurua bezalaxe, Raúl F. Millaresek Diagonal agerkarian plazaratutako artikuluan dioenez. Izenburu hori eman dio: Bitcoin txanponari buruz zer pentsatu jakin gabe jarraitzeko gida.
Azaroaren 27an bitcoin-aren (BTC) kotizazioak 1.000 dolarreko langa gainditu zuen aurrenekoz, hamar egun beranduago 576 dolarretara erori zen arren. Errusiar mendi horren goi eta behe muturrak, denbora pasa ahala geroz eta gorago/beherago heltzen dira. Aste hasieran 900 dolar ingurukoa zen moneta honen kotizazioa. Zer da, baina, bitcoin delakoa?
Motzean erantzuteko, bitcoin P2P moneta-sarea da, birtuala, enkriptatua, deszentralizatua eta kode irekikoa. Satoshi Nakamoto goitizeneko pertsona edo talde batek sortu zuen, merkataritza elektroniko bidezko transakzioen pastela elkarren artean banatzen duten ohiko entitateen alternatiba moduan. 2009ko urtarrilean jarri zen abian.
Beste ordainketa sistema batzuek ez bezala, bitcoinek ez du jaberik, Millaresek nabarmendu duenez. Ez du akzionista edo elkarte batek kudeatzen, txanponak ez ditu gobernu edo banku zentral batek emititzen, elkarlanean ari diren ordenagailu sare batek baizik. Zertarako, ordea? Meatzaritza deitutakoaren bitartez, enkriptaturiko bitcoinak azaleratzeko. Kodea deszifratzen duenak 25 BTC inguruko saria jasotzen du. Badirudi 10 minuturo arazo konputazional horietako bat konpontzen dela. Lurpetik atera beharreko bitcoin kopurua mugatua da, eta saria erdira murrizten da lau urtean behin. 2016tik aurrera, gainditutako froga bakoitzeko saria 12,5 BTCkoa izango da, eta mehatzari lanak bizkortu egiten ditu hori hala dela jakiteak.
Birtuala eta benetakoa
Gaur egun ia 12 milioi bitcoin daude zirkulazioan, eta bederatzi milioi azaleratzeke.
Behin azaleratuta, hainbat modu daude txanponak zirkulazioan jartzeko. Batetik, ohiko monetetan (eurotan, dolarretan...) duten balioagatik sal daitezke zuzenean. Bestetik, online –eta geroz eta gehiago offline– zerbitzuengatik alda daitezke. Esaterako, pertsonen heriotza egunaren inguruko apustuak jasotzen dituen Assassination Market webgunean, bitcoin bidez joka daiteke.
Geroz eta komertzio global eta lokal gehiagok onartzen dituzten bitcoin bidezko ordainketak, eta leku batzuetan kutxazain automatikoetan eskura daitezke –billeteak parkineko txartelen modukoak dira–. Gobernu eta finantza erakunde batzuen artean kezka eragin du horrek.
Bien bitartean, ez dago argi bitcoina burbuila espekulatibo hutsa ote den, ala indarrean dagoen sistema monetarioa irauli dezakeen egitasmoa.
Diagonalek Nicolás Mendoza ikertzailearen hitzak jaso ditu. Dioenez, hegazkin txartelak erosi ditu bitcoinak erabilita, bere lanagatik bitcoinak jaso ditu trukean, eta kopuru izugarri handiak irabazi eta galdu ditu bitcoinak denbora errealean erosi eta saltzen diren lekuetan. Besteak beste P2P Fundazioarentzat lan egiten duen ikertzailearen hitzetan, fenomenoa izendatzeko termino egokia ez da "burbuila", "talka-uhinak" baizik: "Kotizazioaren gora-behera horietan, balioa geroz eta altuago iristen da. Azpiegitura hobetuz doan neurrian, hedabideek geroz eta serioago hartzen dute bitcoina, eta txanponak herritar talde are handiagoa erakartzen du. Ziklo bakoitza geroz eta urrunago heltzen den talka-uhina bezalakoa da".
Ikertzaileak dio mundu modernoan erabilitako txanponek zorra dutela oinarri. "Zor publiko eta pribatua sortuta emititzen dira. Horrek izaki modernoa zordun bilakatu du definizioz. Bitcoinak meatzaritza prozesuaren bidez emititzen dira; zorrik ez da ezertarako behar. Aldaketa handiak eragin ditzake horrek". Bere ustetan, bitcoinak prezio geroz eta altuagoa izateak gehiago aurreztea ekar lezake, kontsumismoaren kontra. Aldiz, "diru-gosearen giza instintoa handitu lezake".
Iraultza, kalean edo/eta Interneten?
Artikuluari hiru lagunek erantzun diote. Hiru iruzkin, txanpon birtual honen inguruko zalantza eta iritzi kontrajarriak islatzen dituztenak. AAA izenez sinatzen duen erabiltzaileak dio bitcoina ez dela moneta soziala, eredu kapitalista jarraitzen duela baizik. Bere hitzetan iraultza ez dago Interneten, kalean baizik, aurrez aurreko harreman eta eztabaidetan. Luis izenekoak arrazoi ematen dio neurri batean AAAri: "(...) Indarrean dauden araudiei erantzuten ez dien sistema librea omen da. Ingeniaritza ekonomikoa informatika bilakatzen du, botere talde berriak elikatuz, zeintzuk Wall Streeteko gorbaten lekuan telebista serieetako kamisetak jantziko dituzten, eta etxetik lan egingo duten. Guztia oso Google. 'Baina' gehitxo panazea izateko".
Bestelako iritzia du F. izeneko internautak: "Bitcoin bidez pizza begetarianoak eros ditzakezu; bezeroa software librea da eta nola funtzionatzen duen ikus daiteke; protokolo honek adierazpen askatasuna eta anonimotasun eskubidea bermatzen ditu; moneta hauen bitartez autogestionatu egin gaitezke, banku zentralen beharrik gabe; bateragarria da kalean musu ematea eta bitcoinak erabiltzea;..."
Bitcoinari buruz gehiago:
Tokian-tokiko monetak eta txanpon birtualak (Palazio.org)
Wikipedia (ingelesez)
Zer da bitcoina? (YouTuben gaztelaniaz)
Datu eta estatistikak (ingelesez)
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]
Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]
80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.
Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]
Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.
Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]
Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]
Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]