Bitartekari txinatarra Errusia eta Ukrainaren artean

  • Publikoki bederen hori izan da Txinako lehendakari Xi Jinping eta Volodimir Zelenski Ukrainako lehendakariaren artean izandako telefono elkarrizketatik ateratako ondorio nagusietako.


2023ko apirilaren 27an - 13:10
Azken eguneraketa: 22:42
Zelenski eta Jinping telefonoz aritu dira luze.

Txinak iragan martxoan aurkeztu zuen Moskun bere bake plana, eta orduan argi samar adierazi zuen ez zela epe motzerako, luzerako baizik. Orain beste urrats bat eman du, Zelenskik aspaldi desio zuen elkarrizketa luzearen ondoren, Txinak jakinarazi du gerran dauden bi herrialdeen artean aritzeko bitartekari bat izendatuko duela.

Errusiaren arabera Li Hui litzateke, Errusian Txinako enbaxadorea izandakoa, baina Txinak oraindik ez du izendapenik baieztatu. Bere lana litzateke atzera-aurrera aritzea bi aurkariak eta haiek sostengatzen dituztenen artean, epe luzera egoera bideratzeko. AEBek ere ongi ikusi dute bai telefono elkarrizketa baita bitartekari honen lana ere.

Azken asteetan Txina aritu da Brasil, Frantzia, Alemania eta, besteak beste, Europar Batasuneko ordezkariekin, eta Iran eta Saudi Arabiaren arteko adiskidetzean izandako arrakastaren ondoren, Ukraina-Errusiara sendoago jarri da begira. Denak adierazten du, hala ere, azken bi herrialde horiekin bitartekari lanak egitea errazagoa litzatekeela, besteak beste, txinatar iturriek aipatzen dutenez, herrialde horiek euren kabuz erabakitzen dutelako, eta Ukrainiak bereziki AEBetara begiratu behar duelako erabakiren bat hartu aurretik.

Txinaren bake planean hiru oinarri nagusi daude: Moskuren aurkako zigorrak erretiratzea, Errusiaren segurtasun kezkak kontuan hartzea, eta lurraldeak iazko inbasioaren aurreko egoeratara itzultzea.

Txinarentzat indar erakustaldia izan da Iran eta Saudi Arabiarren arteko harreman diplomatikoak berriz abian jartzeko egindako lana, eta Ukrainan ere emaitza onak izan dezaketela ikusten dute. 2014an abiarazi zuen Txinak Segurtasun Globalerako Ekimena izeneko programa, “segurtasuna denontzat, globala, kooperatiboa eta jasangarria” goiburuekin landutakoa. Horretan oinarritu da Ukrainarako proposatu duen bake plana.

Esaten da Xi Jinpingen bigarren agintaldian (2017-2022) nazioarte mailako politika erasokorra eraman izan duela eta datorren agintaldi honetarako negoziazioak indar handiagoa hartuko duela, eta zeregin horren bueltan bildu nahi dituela baita ere AEBek eta Europar Batasunak munduan zehar baztertzen dituzten beste herrialde asko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-06 | Rafael Poch | CTXT
Oreshnik bisitan izan da Yuzhmash-en

Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


2024-11-18 | Jon Torner Zabala
Errusiaren kontra irismen handiko misilak erabiltzeko baimena eman dio Bidenek Ukrainari

Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]


2024-11-05 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Iparkorearrak ote dabiltza behe-laino artean Errusian?

Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.


2024-10-17 | Julene Flamarique
Zenbat jende hil da Errusia eta Ukrainaren arteko gudan? Zer dio batak eta besteak?

Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik. 


Gerra galtzen ari den Ukrainan, negoziazioaren bideak indarra hartu du

Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]


2024-10-07 | Joan Mari Beloki
Euskal europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde

Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


2024-09-11 | Gedar
Ukrainako Azov Batailoi faxistak errekrutatze-bira bati ekin dio Europan

Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.


2024-09-10 | Axier Lopez
Ikasturte berrian ere, gerra ate joka

Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.


Eguneraketa berriak daude