Bisitari gehiago erakartzeko azpiegitura berriak Nerbioiko ur-jauzian

  • Arabako Aldundiak ur-jauziaren behealdean begiratoki bat eta zubi tibetar bat eraikiko ditu; Gaztela eta Leongo Juntak, berriz, Monte Santiagoko begiratokian egitura "ikusgarria" jarri nahi du.


2019ko maiatzaren 07an - 09:31
Nerbioiko ur-jauzia Burgosko begiratokitik (Argazkia: PHOT.OK)

Orain baino bisitari gehiago erakartzeko bi egitasmo daude Nerbioiko ur-jauziaren gainean. Arabako Foru Aldundiak 6,5 kilometroko ibilbide berdea egokituko du, Delika herria eta Nerbioiko ur-jauzia lotzeko, eta gainera, behatoki berri bat eta egurrezko zubi tibetar bat eraikiko ditu. Gaztela eta Leongo Junta ere Monte Santiagoko begiratokia ordezkatzeko proiektua aztertzen ari da, turista gehiago jasotzeko amoz.

Juntaren zifra ofizialen arabera, urtero, 20.000tik gora pertsona sartzen dira Nerbioiko ur-jauzia bisitatzera Monte Santiago parketik, eta 100.000 auto inguru jasotzen dituzte egokitutako aparkalekuetan.

200.000 euroko aurrekontua

Nerbioiko ur-jauzia Araba eta Burgos artean dago, eta Amurriori dagokio, baina Nerbioiko Begiratokira daramaten bide gehienak Burgosen daude, Santiago Mendiko Monumentu Naturalaren barnean. Proiektu berriarekin, Arabako Aldundiak begiratoki propioa eraiki nahi du lurraldean, eta egun Delikatik ibaiaren bidea jarraitzen duen bidea egokitu nahi du, ur-jauzira behealdetik iristeko. "Lehenengo fase batean, Aldundiak ibilbidea egokituko du, eta, horretarako, lehendik dauden bideetan sarbideak hobetu, eremu batzuen landaredia lehengoratu, sastrakak kendu, zorua egokitu, seinaleak jarri eta ibaia zeharkatzeko pasabide berezi batzuk jarriko ditu".

Halaber, Zabarondo harrizko zubiaren inguruan atseden-gune bat egingo dute, eta ibaia zeharkatzeko 60 metro luze izango den zubi tibetar handi bat eraikiko da. Ibilbide hori Urduñarekin lotzeko aukera ere aurreikusi dute, Tertangatik zein Artomañatik. 

Proiektuak 202.505 euroko inbertsioa eskatuko du, eta horren %50 Europako funtsen bitartez finantzatuko dute.

 

Beiraz hornitutako begiratokia 

Halaber, Gaztela eta Leongo Juntak, bere aldetik, 2017. urtean iragarri zuen Nerbioiko ur-jauziaren begiratoki ezaguna ordezkatuko zuela, eta beiraz hornitutako begiratoki zintzilikatu handi bat jarriko zuela bertan, naturan azpiegitura turistikoak kokatzeko programaren barruan. Gaztela eta Leongo erakundeak egun dagoen begiratokiaren egoera txarra argudiatu zuen, eta "egitura deigarriagoa" eraikitzeko beharra nabarmendu zuen, "betiere irisgarritasuna bermatuz eta begiratoki berriaren diseinuak paisaiarekin bat egitea zainduz".

Obrak 2019an urtean martxan jartzeko asmoa agertu zuen Gaztela eta Leongo Juntak, baina oraindik proiektua aztertzen ari dira eta lurraren jabe diren inguruko udalerrirekin egitasmoa adosteko prozesua irekita dago. Gainera, plataforma berria amildegian barruratzen den metroen arabera, Arrastariako bailaran sartuko litzateke, eta horrenbestez Amurrioko Udalaren baimena beharko luke Gaztela eta Leongo Juntak, eta hasiera batean bederen ez zuten begi onez ikusi.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


Kexaako monumentu multzoan hotel-spa bat eraikitzea proposatu dute

Estela Roca Rom arkitekto katalanak irabazi du Arabako Foru Aldundiak abiatutako ideia lehiaketa. Foru erakundeak proiektua finantzatzeko bide publiko-pribatuak bilatzeari ekingo dio.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-11-27 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Elizegi, Aroztegiko auzipetua
“Mugimendua kriminalizatu eta aurrekari bat jarri nahi dute epaiketa honekin, hori oso larria da”

Lekarozko Aroztegia makroproiektu urbanistikoaren aurkako zazpi ekintzaile epaitegietara bidali ditu Palacio de Arozteguia S.L enpresak. 56.000 euroko isunak eta, guztira, 20 urteko kartzela zigorra eskatu dituzte haientzat. Azaroaren 26an prentsaurreko jendetsua egin dute... [+]


Pisu turistikoentzako baimenak urtebetez eten ditu Bilbok

Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


Donostia tentsio handiko eremu izenda dezala eskatu dio udalak Jaurlaritzari

Izendapenak ohiko etxebizitzarako alokairuaren prezioen arautzea ekarriko du. Nolanahi ere, udal ordezkariek argi utzi dute, legediaren bitartez soilik, ezin izango zaiola aurre egin etxebizitzaren aferari. Ondo bidean, 2025eko lehen hilabeteetan indarrean sartzea aurreikusten... [+]


2024-11-06 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Oinordetzan

Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]


Donostiako turistifikazioa agerian uzteko bost datu

Turistifikazioaren Aurkako Urria manifestazio jendetsu batekin borobildu zuen igandean desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak, baina turistifikazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du hirian. Hain zuzen ere, Donostiako azken urteko turismoaren... [+]


Mila lagunetik gora mobilizatu dira turistifikazioaren eraginen aurka

Bizilagunekin plataformak deituta, hiri eredua eraldatu eta herritarren bizi baldintzak erdigunean jar daitezen eskatu dute ehunka lagunek. Etxebizitzaren eskasia eta garestitzea salatu dute, bai eta egoera horren aurrean, Donostiako udalak izan duen jarrera ere.


Donostiako 50 eragilek “desazkunde turistikoa” aldarrikatuko dute igandean

Donostiako denetariko elkarte, talde eta antolakundeek bat egin dute Bizilagunekin plataformak datorren iganderako, urriak 27, deitutako manifestazioarekin. Alderdi Ederretik abiatuko da 12:00etan.


2024-10-22 | Leire Ibar
Milaka pertsona mobilizatu dira Kanarietako turismo masiboa salatzeko

Uharteetako 25.000 biztanle inguru mobilizatu ziren urriaren 20an turismoaren “gehiegikeriaren”, masifikazioaren eta etxebizitzaren merkatuaren aurka protesta egiteko. Turismoak euren hiri eta herrietatik kanporatzen dituztela salatu dute bertako biztanleek.


Eguneraketa berriak daude