“Birusen agerraldi berriak gutxitzeko, errotik aldatu behar da elikagaien ekoizpena”

  • Rob Wallace AEBetako biologo ebolutiboa da eta pandemiak ikertu ditu 25 urtez. Marx21 aldizkarian egin zioten elkarrizketa honetan azaltzen du koronabirusa bezalako pandemiak zerk sortzen dituzten: elikagaien ekoizpen industrialak. Etorkizunean horrelako gehiago nahi ez badugu, elikagaien ekoizpen eredua aldatu beharra seinalatu du.


2020ko martxoaren 31n - 07:45
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Rob Wallace biologo ebolutiboa da eta AEBetako osasun publikoarentzako egiten du lan. Pandemia berriak ikertu ditu 25 urtez eta Pello Zubiriaren Net Hurbileko artikulu honetan irakurria izango duzu koronabirusari buruzko bere tesien berri. Marx21 aldizkarian egin zioten elkarrizketa hau eta geroztik hainbat hedabidek itzuli dute (soberaniaalimentaria.info eta directa.cat). Elikaduraz diharduten pasarteak itzuli ditugu laburpen honetan:

Hainbat urtetan ikertu dituzu epidemiak eta hauen kausak. Big Farms Make Big Flu (Etxalde handiak, gripe handiak) liburuan nekazal praktika industrialen, nekazaritza ekologikoaren eta birusen epidemiologiaren arteko harremanak aztertu dituzu. Zein da zure ikuspegia?

"Birusen eragina handitu izana zuzenean dago lotua elikagaien ekoizpenarekin eta enpresa multinazionalen errentagarritasunarekin"

Agerraldi bakoitzaren benetako arriskua da ez ulertzea beste COVID19 bat ez dela kasu aislatu bat. Birusen eragina handitu izana zuzenean dago lotua elikagaien ekoizpenarekin eta enpresa multinazionalen errentagarritasunarekin. Birusak zergatik ari diren arriskutsuagoak bihurtzen ulertu nahi duen edonork ikertu behar du nekazaritzaren eredu industriala, eta zehatzago, abeltzaintza ekoizpena. Gaur egun, gobernu eta zientzialari gutxi daude prest hori egiteko. Alderantziz: agerraldi berriak sortzen direnean, gobernuek, komunikabideek eta erakunde mediku gehienak hain daude kontzentratuta emergentziak banaka erantzuten, ahazten dituztela zeintzuk diren egiturazko kausak, zeinak bihurtzen dituzten patogeno anitz eta bazterrekoak ustekabeko fenomeno global.

Zeintzuk dira erantzuleak?

Nekazaritza industriala aipatu dut, baina ikuspegia zabalagoa da. Kapitalak lurrak bereganatzen dizkie azken baso primarioei eta mundu osoko nekazal ekoizpen txikiei. Inbertsio hauek basogabetzea bultzatzen dute eta gaixotasunak sortzen dituen garapen mota bat ere bai. Lur eremu zabal horiek osatzen duten aniztasun funtzional eta konplexua berdindu egiten da eta patogenoak, lehenago itxita zeudenak, zabaldu egiten dira tokiko abeltzaintzara eta giza komunitateetara. Laburrean esateko, munduko kapitalaren zentroak, adibidez Londres, New York, Hong Kong, horiek hartu behar ditugu gaixotasun fokuen iturri nagusitzat.

"Munduko kapitalaren zentroak hartu behar ditugu gaixotasun fokuen iturri nagusitzat"

Zein gaixotasun zabaldu dira modu horretan?

Gaur egun, ez dago patogenorik kapitalaren eraginetik kanpo dagoenik. Leku urrunenek ere eragina jasotzen dute. Ebola, zika, koronabirusak, sukar horia berriz agertzea, hegazti gripe hainbat eta zerrien sukar afrikarra honen adibide dira: patogeno hauek barruko txoko batetik irteten dira herri-ertzetara, ondoren lurraldeko hirietara eta azkenik, munduko bidaien sarera. Aste batzuen aldea baino ez dago ebola transmititzen dutela uste den Kongoko saguzarretatik, birus horrek Miamin hiltzen dituen bainularietara.

Zein funtzio betetzen dute enpresa multinazionalek prozesu honetan?

Lurra planeta gaur egun nekazal fabrika industrial handi bat da, hein handi batean, bai biomasa aldetik eta baita lurraren erabilera aldetik ere. Agroindustriaren helburua elikagaien merkatua akaparatzea da. Proiektu neoliberala diseinatuta dago industrializatutako herrialde garatuenei laguntzeko herrialde ahulenei beren lurrak eta baliabideak lapurtzen. Ondorioa da lehenago baso ekosistemei lotuak zeuden eta denbora tarte luzeetan garatu ziren patogeno berri hauetako asko askatzen ari direla eta mundu osoaren mehatxu direla.

Zeintzuk dira agroindustriaren ekoizpen moduen ondorioak?

Nekazaritzak, kapitalismoaren beharren arabera antolatuta dagoenak, eta ekologia naturala ordezkatzen duenak, eskaintzen ditu patogeno batek behar dituen baldintza zehatzak fenotiporik erasokor eta kutsakorrenak garatzeko. Ezingo litzateke sistema hoberik diseinatu gaixotasun hilkorrak sortzeko.

Nola gertatzen da hori?

"Etxaldeko animalien monolaborantza genetikoak zabaltzeak deuseztatzen du edozein hesi immunologiko"

Etxaldeko animalien monolaborantza genetikoak zabaltzeak deuseztatzen du edozein hesi immunologiko, transmisioa gelditzeko edo mantsotzeko gai izango dena. Dimentsio handiek eta herritarren dentsitate altuek errazten dute kutsatze tasa handiagoak izatea. Pilaketa hauek animalien erantzun immunologikoa deprimitzen dute. Animalien errendimendu handia da edozein ekoizpen industrialen oinarri mugiezina, eta horrek ematen die birusei etengabe animali berrietan hazteko aukera, eta horrek eragiten du birusen indarra. Beste hitz batzuetan esanda, agroindustria bideratuta dago irabazietara eta badirudi mila milioi pertsona hil ditzakeen birus bat erabiltzeak arriskua konpentsatzen duela.

Nola?!

Enpresa hauek arrisku epidemikoa duten beren operazioen kosteak beste guztioi bideratzen dizkigute: animaliak eurak, kontsumitzaileak, nekazariak, tokiko komunitateak eta alde guztietako gobernuak. Kalteak hain dira handiak agroindustria egun ezagutzen dugun bezala bukatua legokeela betiko kostu horiek enpresen kontuari gehituko bagenizkio. Inongo enpresak ezingo luke jasan eragindako kalte hauen kostua.

Zeintzuk lirateke gaixotasun infekziosoen aurka egiteko irtenbide jasangarriak?

"Birusen agerraldi berriak gutxitzeko, errotik aldatu behar da elikagaien ekoizpena"

Birusen agerraldi berriak gutxitzeko, errotik aldatu behar da elikagaien ekoizpena. Nekazarien autonomiak eta sektore publiko indartsu batek gutxitu ditzake infekzio deskontrolatuak eta aldebakarreko kutsadura kateak. Honek eskatzen du abeltzaintzan eta laboreetan bioaniztasuna sustatzea, eta estrategikoki basoberritzea, bai nekazal ustiaketa bakoitzean eta baita lurralde mailan ere. Utzi behar da elikadurarako animaliak tokian ugaltzea immunitate mekanismoak transmititu daitezen. Ekoizpen justu bat bateratu behar da ondasunen zirkulazio berdinzale batekin. Honek eskatzen ditu nekazaritza ekologikoari diru-laguntzak ematea, baita salmenta prezioei ere, eta kontsumitzaileentzako programak jartzea. Proiektu hauek babestu egin behar dira ekonomia liberalak bai norbanakoei eta bai komunitateei inposatzen dizkien mugen aurrean, eta proiektu hauek defendatu egin behar dira kapitalak zuzendutako Estatuaren zapalkuntzaren aurrean.

Zer eskatu beharko luke ezkerrak gaixotasunen agerraldiak handitzen ari diren honetan?

"Agroindustria abolitu egin behar da betiko, besterik ez bada osasun publikoagatik"

Agroindustria, gizartearen erreprodukzio modu gisa, abolitu egin behar da betiko, besterik ez bada osasun publikoagatik. Elikagaien ekoizpen oso industrializatua gizateria osoa arriskuan jartzen duen praktiken menpekoa da, eta kasu honetan, beste pandemia hilkor bat askatzen laguntzen du.

Exigitu beharko genuke elikadura sistemak sozializatzea, patogeno arriskutsu hauek garatzerik izan ez dezaten. Hori lortzeko, elikagaien ekoizpena berriz txertatu behar da nekazal komunitateen beharren artean. Honek eskatuko ditu, lehenik, ingurumena eta nekazariak babesten dituzten praktika agroekologikoak martxan jartzea. Panorama orokorra hau da: gure ekologia gure ekonomiatik bereizten duen arrakala metabolikoa sendatu behar dugu. Laburtzeko, mundu bat dugu irabazteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


2021-10-15 | ARGIA
Lehen Hezkuntzako haurrek maskara erabili beharraren aurka protesta egingo dute astelehenean EAEko ikastetxeetan

EAEko Lehen Hezkuntzako haurrei gainontzeko pertsona guztiei onartzen zaizkien eskubideak onartzea, horixe da Haurrak Ere Bai sarearen eskaria.


2021-10-13 | ARGIA
Ibai Aginaga euskal preso politikoak gose greba hasi du Basauriko kartzelan

Aurrez aurreko bisita baten ostean konfinatu dutela eta konfinamenduaren baldintzak salatzeko hasi du protesta. Joan den larunbatetik daukate konfinatuta, ostiralera arte. Jakinarazi dutenez, ordura arte egongo da gose greban.


2021-10-12 | Unai Brea
Iñigo Urrutia. Pandemiaren kudeaketa legediaren ispiluan
“Gizarteak egiteke du eskubideen mugaketari buruzko eztabaida”

EAEko LABI ospetsuaren azken saioaren bezperan hartu gaitu, EHUn dituen bulegoetako batean. Legelaria eta Administrazio Zuzenbideko irakaslea da Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, Bizkaia, 1966). Gaur egun unibertsitateko Aldezlea ere bada, hots, bertako kideen babeslea... [+]


2021-10-06 | ARGIA
Neguko jaiak prestatzen hasi dira Donostian

Normaltasuna berreskuratzen hasteko eta unean uneko osasun egoerari erreparatuz neguko jaiak antolatzeko prestaketa lanetan ari direla aurreratu du Eneko Goia Donostiako alkateak.


Zer gertatuko da Nafarroan urriaren batetik aurrera?

Maria Txibite lehendakariak koronabirusaren aurkako neurri murriztaileen amaiera iragarri zuen asteartean. Horrek hainbat galdera, zalantza sortu ditu herritarren artean. Horiei erantzuten ahalegindu gara. 


Hainbat taberna itxiko dituzte Iruñeko Alde Zaharrean iragan asteko istiluen protesta gisa

Iruñeko Alde Zaharreko istiluak ez dira oraingoak, baina azken asteetan ostegun gauetan biziki gogorrak izan dira, bereziki San Nicolas eta San Gregorio kaleetan eta Sarasate Pasealekuan. Horren harira, hainbat tabernek itxi egingo dute hilaren 9an, 18:30etatik aurrera.


2021-07-07 | ARGIA
Jaurlaritzak festetan jende pilaketak espreski debekatu ditu eta gainontzeko neurriak mantendu

Asteazken goizean bildu da ostera ere Labiren Aholku Batzordea, eta bileraren ostean mintzatu da Iñigo Urkullu EAEko Lehendakaria. Asteartean Gobernu kontseiluan onartutako Bizi Berri IV Plana ere aurkeztu du, eta gizarteari babeserako oinarrizko neurriak berriro ere... [+]


2021-06-24 | Sustatu
EAEn Covid ziurtagiria nola lortu izenpe elektronikorik gabe

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek lor dezakete jada Europako Covid ziurtagiria, telematikoki baina izenpe digitalaren prozedurarik gabe. Izenpe digitalarekin nola egin zitekeen (Nafarroan ere) hemen kontatu genuen; orain azalpen gehigarri bat.


2021-06-18 | ARGIA
Elkarte gastronomikoak berriz zabaltzea baimendu du Jaurlaritzak

LABIren azken bileraren ostean eman du berria Iñigo Urkullu lehendakariak. Joan den urteko urritik daude itxita EAEko elkarte gastronomikoak, eta larunbatetik aurrera berriz ere zabaldu ahal izango dira. Nafarroan maiatzean eman zuten zabaltzeko baimena. Horrez gain,... [+]


Uda, bidaiak eta mugazainak

Hortxetan dugu uda, eta harekin, urtaro honi lotu ohi ditugun oporrak, urte osoan eman guztiaren ordaina balira bezala. Eta berriro ere jendeak joan nahi du… urrun. Munduaren beste puntako itsas-bazter, naturako mirari edota diskoteka ospetsuan egon nahi du, 2020-2021... [+]


Eguneraketa berriak daude