“Birusa gurekin dago; onartu eta ahulenak babestu behar ditugu”

  • Kezkatuta dago Mati Iturralde medikua koronabirusa ez harrapatzeko zabaltzen ari den "histeria kolektiboa" dela eta. Beldurraren aurrean, uste du onartu behar dela birusa gure artean dagoela eta luze egongo dela; lehentasuna adineko pertsonak eta ahulenak babestea izan behar dela azpimarratu du Arabako Alea-k ostegun honetan, Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera dekretatu aurretik, argitaratu den elkarrizketa honetan. 


2020ko martxoaren 13an - 12:06
Mati Iturralde medikua (argazkia: Arabako Alea).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zuian bizi eta bertan medikua da Mati Iturralde Martinez de Lizardui (Gasteiz, 1958). Aste honetan hitzaldia eman du herrian, koronabirusaren inguruan informazioa emateko eta zabaltzen ari den "histeria kolektiboari" aurre egiteko. Birusari aurre egiteko politikak huts egiten ari direla esan du: "Kutsatuko garela onartu behar dugu, eta indar berezia eta bitartekoak jarri ahulenak babesteko eta zaintzeko". Kezka handia agertu du, bestalde, kolektibo batzuen kontra zabaltzen ari diren mezu xenofoboak direla eta.

Zer dakigu epidemiari buruz?   

Gero eta gehiago; eta gehien bat Txinaren ekarpenagatik. Hasieran, batez ere Europan eta AEBetan, Txinako gobernuak ezarritako neurriak kolokan jarri nahi izan zituzten, manu militari egiten omen zirelako, faxismoaren erakusketa zirelako... Eta egia esateko, denborak frogatu du eraginkorrak izan direla, eta sekulako epidemia zegoen herrialde batean kontrolatuta dago. Hori da dakiguna.

Hemen estrategia horrek ez du funtzionatu?

Txinako estrategia hemen ezarri nahi izan dute baina modu light batean. Italian eta hemen ere neurri batean, birusa gelditzeko estrategia bat martxan jartzen saiatu dira, baina egia da hemengo kultura soziala eta politikoa ez direla berdinak, indibidualismoak pisu handia duelako, eta da funtzionatzen ari. Gizarte oso desberdinak gara, eta gure gizartean guztion ongizatea ez da Txinan bezain inportantea; hemen bakoitzak bere burua salbatu nahi du, bere inguru txikia babestu, eta ez dira neurriak jartzen denon onerako. Estrategia horiek hemen martxan jartzen dituztenean ez dute funtzionatzen.

Gai da gure osasun sistema birusa kontrolatzeko?

Osasun krisiaren hasieratik gobernuek planteatu dute sistema publikoa gai dela egoera kontrolatzeko, eta egunez egun demostratzen ari da ez dela gai. Sistema ez da malgua eta ez dago antolatuta egoera honi erantzuteko; beraz, momentu honetan, ospitaleak kolapsatzear daude, eta lehen arretan, berriz, Gasteizko osasun zentro gehienetan ez dago pazienterik. Ikusten da zer desoreka sortu den beldurragatik. Prozesua zein izango den eta zer egingo duzun ondo azaltzen ez baduzu, jendearen erreakzioa negatiboa izango da, zerbitzuak kolapsatzera iritsi arte.

Zer neurri hartu behar dira?

Zaila da esatea, baina orain arte ikusi duguna da birusak eragin handia duela batez ere adineko jendearekin eta ahulekin. Horiek zaindu eta babestu behar dira beste jendearengandik; eta beste guztiok onartu behar dugu aukera dugula kutsatzeko, ez dela gauza larria izango baina ekidin behar dugu pertsona ahul horietara iristea gaixotasunarekin. Bizitza kolektiboa antolatu behar da horren inguruan.

Egokia da ikastetxeak ixteko neurria?

Ez da eraginkorra; izan daiteke oso zati txiki batean, umeak ez izateko transmisio bidea, baina hartu den neurria kostu ekonomiko gutxien duena da. Umeekin gertatzen dena pertsona helduekin gertatzen da, baita ere, eta ez da planteatzen Mercedes edo Michelin ixtea hamabostaldirako, eta agian eraginkorragoa izango zen, inguruan mugitzen delako jende asko. Neurri light bat hartu du, beste neurri batzuk hartzea oso oso garestia izango litzatekeelako.

Balorazio ekonomiko bat egon da, beraz.

Hasieratik. Adibidez, Italian isolamenduaren erabakia hartu zutenean izan zen osasun sistema gaindituta zegoelako eta ezin zutelako jende gehiago jaso. Hemen ere bide horretatik goaz. Eusko Jaurlaritzak agerraldia egin zuen egunean nik espero nuen neurri zorrotzagoak hartuko zituztela, Gasteiz ixtea, eta ez dute egin baina ez dakit mantendu ahal izango duten. Denbora irabaztera eta birusari aurre egitera bideratuta dago guztia. Agian, momentu hori amaitu zaigu eta pentsatu behar dugu nola babestu jende ahula eta jende zaharra; eta beste guztiak onartu behar dugu gure bizitzan egongo dela birus hori, orain eta hurrengo urteetan.

Kezkagarria da zabaltzen ari den beldurra? Supermerkatuetan gertatzen ari dena, adibidez?

Horrek ez nau horrenbeste kezkatzen, kontsumoa kontsumoa delako. Gehiago kezkatzen nau histeria kolektibo hori noraino irits daiteken. Beldurrak jendearen bestearekiko jarrera aldatzen du eta indibidualismoaren eskema batean jartzen du erabat. Bakoitzak bere burua salbatu nahi du, eta hori da kezkatzen nauena une honetan. Egun hauetan, osasungintzan lan egiten dugunok mezu arrazista asko jaso ditugu, etnia ijitoaren kontra, komentario lotsagarriak; eta jarrera hori areagotzen ari da. Indibidualismoak beldurraren zama handi bat ekartzen du eta hori gurea bezalako gizarte desegituratu batean oso arriskutsua da. Jendea nekatuta dago eta egoerak gaindituta; eta birusa ez harrapatzeko histeria kolektibo horretan sartuta dagoenean etsaiak bilatzen ditu, eta horiek beti izaten dira ahulenak.

Nola aurre egin beldurrari?

Batetik, informazioa exijitzea eta telebistan esaten duten guztia ez sinestea dagokigu. Helduak gara eta jakin behar dugu bereizten, eta halaber jakin ezin dugula izan informazio zehatza uneoro. Bestetik, ulertu behar dugu ziur aski birusa gurekin egongo dela, kutsatuko garela, eta aldameneko ahulenak zaindu behar ditugu.

Gobernuaren aldetik, zer urrats egin beharko lirateke?

Ondo markatu behar dira lehentasunak eta ahulenak zaindu behar dituzte. Eta bigarrenik, ikusten bada sistemak gainezka egiten duela, ezin bada jaso jende guztia, neurriak hartu beharko dira eta osasun enpresak sozializatu. Adibidez, Gasteizen badago ospitale pribatu bat: zergatik ezin dira momentu batean ohe horiek erabili? Ospitaleetako arreta unitateek dituzten oheak dituzte, eta ezin dira handitu. Beraz, estrategia eraginkorrak antolatu behar dira panorama hori ekiditeko, ohe gehiagorekin, profesional gehiagorekin. Halaber, jendarteari ardura eskatu behar zaio, haien artean zaintzeko, pertsona asko etxean zaindu daitezkeelako. Ospitaleetan protokoloa dago, eta hori jarraitu behar da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude