Birjintasun froga egingo diete soldadutzara joango diren emakume marokoarrei

  • Marokoko ministroen kontseiluak joan den astean jarri zuen indarrean soldadutzaren legea. Horren arabera, nahitaez egin beharko dute soldadutza hamabi hilabetez 19-25 urte bitarteko gazteek. Soldadutzara joan orduko birjintasun froga eginaraziko diete emakumeei.


2018ko abuztuaren 31n - 13:13
Marokoko armada
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Beste herrialde musulman batzuetan egiten duten gisan, soldadutzara joango diren emakumeei birjintasun froga egitea erabaki du Gobernuak. Gainera, emakumea birjina izan ezean bere familiari jakinaraziko diote, “ez dezan esaterik izan soldadutzan bortxatua izan dela”.

10.000 gazte marokoar baino gehiago bildu dira soldadutzaren aurkako facebookeko talde batera. Salatu dutenez, Rabateko Gobernuak eztabaida eta elkarrizketa gabe hartutako erabakia da. Abdelah Nizar soldadutzaren aurkako facebook taldearen sortzaileak EFE agentziari azaldu dionez, egoera sozial, politiko eta ekonomikoarekin kritiko diren gazteak menderatzeko asmoz ezarri dute legea. Gaineratu duenez, hartutako neurria “demokrazia faltaren ondorio” da.

1966an sartu zen indarrean lehenaldiz Marokon soldadutza egiteko legea, gazte ezkertiarrak Casablancan matxinatu ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soldadutzaren legea
2020-02-11 | Iván Giménez
2 urte, 4 hilabete eta egun bat

Pasa den astean, Iruñeko Intsumisioa parketik igarotzen ginela, semeek galdetu zidaten ea zer den hori: Intsumi... zer? 11 eta 9 urte dituztela kontuan hartuta, galdera logikoa da, baina hori bai, nire lehen erantzunaren ondorengo aurpegiak harritzekoak izan ziren:... [+]


2018-11-20 | Mikel Asurmendi
Derrigorrezko soldadutza indarrez berriz ere

Frantziak munduaren jendarme izan nahi du, NATOko beste estatuekin batera. Herrialde batzuetako baliabide naturalak ustiatuz, kolonizazioaren ondorioetan sakonduz, bere egiteko historikoa atxiki nahi du. Gerra inperialistak sekulako negozioak dira. Frantziak Zerbitzu Nazional... [+]


Lehen Mundu Gerraren amaiera
Menderatuak bai, asimilatuak ez

Ehun urte beteko dira azaroaren 11n Lehen Mundu Gerra amaitu zela Europan. Hark utzitako zauri eta arrakalak oraindik agerian ditugu gurean eta kontakizun historiko ofizialari aurre egiteko antolatu dute 1914-1918 euskal oroitzapena itzaletik argira ekitaldia Baionan.


Eguneraketa berriak daude