Laugarren edizioan, ohiko egitarau eta eskaintzaz gain ikusleentzako hainbat berrikuntza izango dira, baita jarduera paraleloen programa bat ere
Irungo Ficoban izango da Bioterraren laugarren edizioa, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka. Ficobako hiru pabilioiak beteko dituzte hainbat autonomia erkidegotako eta Iparraldeko 170 erakusketari baino gehiagok.
Bioterraren erakusketa hiru erabilera eremu handitan antolatu da. Bat produktu eta ekimen ekonologikoena da eta nekazaritza ekologikoko elikagaiak, kosmetika eta ehunak egoteaz gain, bertan emanen dute kudeaketa ekologikoko ekimenen berri ere, Bioterra Gunea izanen da.
Naturall Gunean osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektoreak bilduko dituzte. Ingurunearekiko ikuspegi arduratsua eta errespetuzkoa dutenak egonen dira bertan.
Eskaintza osatzeko, Geobat gunea ere jarriko dute Ficoban, bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien gunea; irtenbide profesionalak izanen dira, eraikuntza osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena lantzeko; kontsumoa murriztu eta energia naturalak aprobetxatzen dituzten instalazio energetikoak eta Ekonomia Berdean lana egiten duten profesionalak eta enpresak.
Ikusleentzako hainbat berrikuntza
Aurtengo proposamenean hitzaldien programa nabarmentzen da, aditu ugari izanen baita hiru egunetan; Biobeauty Gunea kosmetika ekologikoaren txokoa da, hitzaldiak eta erakustaldiak izanen dira bertan; Sukaldean sukaldaritzako erakusketak eginen dira; antzerki eta askari Eko osasungarriak txikienentzat; terapien erakusketak; Bioterrako erakusketariek beren produktuak eta zerbitzuak aurkezteko gunea; geobiologiako erakusketak edo haurrak sentsibilizatzeko jarduerak. Jarduera horiek guztiak eta gehiago Bioterrako web orrialdean (http://bioterra.ficoba.org) daude zehaztuta.
Aurten jarduera paraleloen programa bat ere izanen da: Bioterra Yoga Day. Bioterrazan eskainiko den master class bat. Gune gastronomiko hau iaz inauguratu zen kanpoaldean eta aurten handitu egin da, iaz hagitz harrera ona izan zuelako. Bioterrazan bisitariek sukaldaritzako eskaintza zabala izanen dute, Azokara etorriko diren erakusketariei esker.
Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Arabako Mahats-bilketaren Jaiaren XXIX. edizioa ospatu dute Moredan, igandean. Egun batzuk lehenago, ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak agerraldia egin zuen, Arabako ardogintzak bizi duen “krisi larriaz” beste behin ohartarazi, eredu aldaketa exijitu, eta... [+]
Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.