Biolentzia kapitalistaren aurkako mobilizazio nahiz ekitaldiak antolatu dituzte hainbat Kontseilu Sozialistak urte amaierarako

  • Biolentzia kapitalistari aurre egiteko deia aterako dute kalera Euskal Herriko hainbat txokotan, manifestazio nahiz ekitaldi politikoen bidez. Iruñean, bestalde, neurri autoritarioen kontrako mobilizazio bat egingo dute.

Irudian, Azpeitia. (Gedar Langile Kazeta))
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko abenduaren 22an - 14:18
Azken eguneraketa: 15:21

Amaitzear da 2021. urtea, eta azken hamabi hilabeteek utzitako hainbat datu gordini egin diete azpimarra Euskal Herriko hainbat Kontseilu Sozialistak. Besteak beste, gogoan izan dituzte aurten soldatapean lanean ari zirela bizia galdu duten 61 langileak, indarkeria matxistaren ondorioz erailak izan diren bost emakumeak, nahiz muga-bidean hil diren zazpi pertsona migratzaileak. Erailketa horiek guztiak sistema kapitalistari berezkoa zaion bortizkeriaren zenbait aurpegi direla nabarmenduta, biolentzia kapitalistari aurre egiteko deia luzatu dute.

Basakeria kapitalista jopuntuan jarri eta horri aurre egiteko deia kalera aterako dute, beraz, hainbat eskualde nahiz hiriburutako Kontseilu Sozialistek. Urte amaierarako jarri dituzte hitzorduak, hain justu, Sakanako (Nafarroa), Buruntzaldeko (Gipuzkoa), Hego Uribeko (Bizkaia), Urola Erdiko (Gipuzkoa), Bilboko (Bizkaia), Durangaldeko (Bizkaia), Lea-Artibaiko (Bizkaia), Donostiako (Gipuzkoa), Busturialdeko (Bizkaia), Tolosaldeko (Gipuzkoa), Bidasoako (Gipuzkoa), Ipar Euskal Herriko eta Oarsoaldeko (Gipuzkoa) Kontseilu Sozialistek.

Hona hemen orain arte egin diren deialdi guztiak:

Abenduak 26

  • Manifestazioa Altsasun, Biolentzia kapitalistari aurre egin lelopean. Sakanako Kontseilu Sozialistaren eta Gazte Koordinadora Sozialistaren deialdi bateratua.

Abenduak 29

  • Manifestazioa Hernanin, Biolentzia kapitalistaren aurrean, langile antolakuntza lelopean. Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistaren deialdia.
  • Kontzentrazioa Basaurin, Biolentzia kapitalistari aurre egin lelopean. Hego Uribeko Kontseilu Sozialistaren eta Gazte Koordinadora Sozialistaren deialdi bateratua.

Abenduak 30

  • Manifestazioa Azpeitian, Biolentzia kapitalistari aurre egin lelopean. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistaren deialdia, Urola Kostako Kontseilu Sozialistaren atxikimenduarekin.
  • Manifestazioa Bilbon, Biolentzia kapitalistari aurre egin lelopean. Bilboko Kontseilu Sozialistaren deialdia.
  • Manifestazioa Durangon, Biolentzia kapitalistari aurre egin lelopean. Durangaldeko Kontseilu Sozialistaren deialdia.
  • Manifestazioa Lekeition, Basakeria hau betikotu ez dadin, antolakuntza komunista lelopean. Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistaren deialdia.
  • Manifestazioa Donostian, Biolentzia kapitalistaren aurrean, langile antolakuntza lelopean. Donostiako Kontseilu Sozialistaren deialdia.
  • Manifestazioa Gernikan, Basakeria kapitalistaren aurrean, antolakuntza indartu lelopean. Busturialdeko Kontseilu Sozialistaren deialdia.
  • Manifestazioa Tolosan, Biolentzia kapitalistari, langile batasuna lelopean. Tolosaldeko Kontseilu Sozialistaren deialdia.
  • Ekitaldia Oreretan, Biolentzia kapitalistaren aurrean, langile antolakuntza lelopean. Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistaren deialdia.

Urtarrilak 2

  • Ekitaldia Irun eta Hendaia arteko Avenida zubian, Basakeria kapitalistari aurre egin lelopean. Bidasoako eta Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialisten deialdi bateratua.

Iruñean, kalera neurri autoritarioen aurka

Iruñerriko (Nafarroa) Kontseilu Sozialistak ere egin du mobilizazio deialdi bat urte amaierarako. Abenduaren 7an Covid ziurtagiriaren ezarpenaren aurkako kontzentrazio batera deitu zuen GKSrekin batera, Ez da osasun neurri bat, kontrol soziala da aldarri hartuta. Hari horretatik tiraka, Neurri autoritarioak gelditu aldarripean mobilizatzera deitu du orain Iruñerriko Kontseilu Sozialistak. Abenduaren 30ean izango da manifestazioa, 19:00etan, Iruñeko Sarasate pasealekutik hasita.

"Modu irregularrean prozesaturiko zigor ororen berehalako itzultzea, erantzukizunen eta gehiegikerien ondoriozko neurriak argitzea, eta askatasun zibil zein politikoak urratzen dituen neurri ororen etetea eta indargabetzea" exijitu dituzte Iruñerriko Kontseilu Sozialistako kideek. Nabarmendu dute, gainera, "pertsona guztiok kalitatezko osasun unibertsala izan dezagun", ezinbestekoa dela "osasun publikoaren erritmoa farmazia-enpresa handien eta finantzarioen interesen mende markatzen duen egungo sistema gainditzea". "Injustizia guztiak modu eraginkorrean gaindituko dituen sozialismoaren proiektu integrala eraikitzen jarraitu ezean, ez da irtenbiderik izango", gaineratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


EAJ: “Ez dezagun itaundu zer egingo duten instituzioek euskararen alde, egin euskaraz”

Abenduaren 3an alderdi eta eragile politikoek euskararen inguruko beren irakurketa politikoak argitaratzen dituzte. EAJk ere egin du berea Euskara, Euskal Herriaren izana izenburupean. Urte askoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza politiken ardura izan duen, eta egun ere... [+]


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Iruzurra aitzakia

Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


Eguneraketa berriak daude