Urte zaharreko kanpaiak jotzear zirela, korrika eta presaka, deitu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak lau Parke Naturaletako osoko bilkura telematikoak. Aurreko urtean azalpenik eman gabe kale egin ostean, jakinminez eta beti bezain prestu bertaratu ginen naturazaleen ordezkari garenok, udalerrietako, lehen sektoreko hainbat arlotako eta unibertsitateko ordezkariekin batera, Aldundiko arduradunen gidaritzapean. Bizi izan genuena sinetsi ezinik atera ginen bilkuretatik.
Gure Natura Kontserbatzeko Legeak dioenez, Patronatuak Parke Naturalen parte-hartze organoak dira eta, beren zereginen artean, Parkeen urteko aurrekontuak eta kudeaketa programak onartzea daude. Aldundiak azaldu beharko liguke ea nola demontre bete ahalko ditugun eskumen horiek, urtea bukatzera doanean deitzen bagaitu edo deitzea ahazten bazaio.
Beste hamaika zeregin ere aitortzen dizkie Patronatuei aipaturiko Legeak, denak natura babesteko ekimenak sustatu edo kontrolatzeko, guzti guztiak alferrikakoak, arduradunek legea betetzeko inongo intentziorik erakusten ez duten bitartean.
Are lotsagarriagoa da 'Herritarrek Parte Hartzeko Zuzendaritza Nagusian” urtero ia 3 milioi gastatzen dizkigun administrazio batean horrela ibili beharra, eta “Gobernantza irekia eta kolaboratiboa gobernuen eta gizarte zibilaren arteko harreman eta lankidetza forma berrietan oinarritzen dela” enpatxurik gabe predikatzen digun gure Aldundi honetan, Patronatuak Naturaren administrazioan parte-hartze organo ofizial bakarrak izanda!
Eta bileren edukiari buruz, zer esan; Parkeko ustezko zuzendariek irakurri zizkiguten azken bi urteetako txostenetan garbi utzi ziguten Parke Naturalak ez dituztela natura babesteko kudeatzen, alderantziz, ekimen publikoek espazio hauetako erabiltzaileek ahalik eta etekin gehien ateratzea beste helbururik ez dutela. Badakigu dena ez dela dirutan neurtu behar, baina, gabe ere, ezin dela miraririk egin. Ba Patronatuek onartu ezin izan zituzten aurrekontuen bi heren abeltzaintzarako azpiegituretan edota erabilera publikoaren kudeaketan joan zela jakinarazi ziguten, eta ia beste herena pertsonal gastuan. Kasurik onenean, ikerketarako % 3a baino ez zen bideratu. Natur Parkeen lehen helburua “Parkearen eremuan dauden ekosistemak babestu, artatu eta lehengo egoerara itzularaztea” bada ere, Aldundiak uko egin dio helburu honi, biodibertsitatearen berreskurapena ez da Aldundiaren lehentasuna.
Eta egoera honetaz larrituta egin genizkien galderei, erantzun ere ez! Ez florarik, ez faunarik, ez habitatik, ez ekosistemarik, ez paisaiarik, ez klima larrialdirik ez natura-ondarerik aipatu gure agintariei. Alperrik ari dira Europar Batasunean Itun Berdeak sinatzen. Aldundiko Landa Garapeneko zuzendaritzakoei ez zaie buruan sartzen naturaren babesean eta berreskurapenean inbertitzea beharrezkoa dela ekonomiaren susperraldirako; ezta COVID-19 krisiak erakutsi bezala, ingurune osasuntsua izatea inoiz baino beharrezkoa bihurtu zaigunean. Ez dute ulertu nahi biodibertsitatea berreskuratu ezean, natur ondarea ez ezik, horrelako krisiei aurre egiteko aukerak galduko ditugula.
Europako itunetan jaso bezala, ea nork esaten dien natura garrantzitsua dela ongizate fisiko eta mentalerako, bai eta gure gizarteak aldaketa globalari, osasunerako mehatxuei eta hondamendiei aurre egiteko gaitasuna duela. Edo natura gure bizitzan presente egotea behar dugula. Gure Kontinentean natura babesteko gero eta saio eder eta sakonagoak egiten ari diren honetan, agian gu gabiltza oker europarrak garela pentsatzean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]