Biodibertsitatea, hondakinak eta klima-aldaketa, ingurumenari lotuta EAEk hobetu beharreko hiru aldagaiak

  • Ingurumen arloan dituen lehentasunak ezartzeko baliatuko duen “Euskadiren Ingurumen Egoera 2020” txostena aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Hamaika bektore aztertu ditu txostenak eta oro har bilakaera ona dela dio, baina biodibertsitateari, hondakinei eta klima-aldaketari lotutako datu eta joerak hobetu behar direla azpimarratu du.


2021eko ekainaren 01an - 15:24

2002tik monitorizatzen ditu Jaurlaritzak ingurumenaren egoera adierazten duten hamaika aldagai: ura, airea, klima-aldaketa, zarata, biodibertsitatea, baliabide materialak, hondakinak, lurzorua, ekonomia eta ingurumena, herritarrak eta ingurumena, eta tokiko ingurumena.

“Oro har, progresio positiboa ikusten da”, dio azterketak. Hala nola, txostenaren arabera lurpeko uren, bainatzeko uren eta kontsumorako uren egoera ona da; aireari dagokionez “murrizten ari dira emisio kutsatzaileak, eta, aldiz, hobetzen ari da airearen kalitatea”; lurzoruari lotuta, “kutsatuta egon litezkeen kokalekuen guztizko azalera %64 murriztu da, 2010eko datuekin alderatuta”; “materialen etxeko kontsumoa jaitsi egin da Euskadin, eta horrek pentsarazten du posible dela ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasangarriago eta efizienteago bat lortzea, baliabideak aprobetxatuko dituena”; eta arlo ekonomikoan, “desakoplamendu nabarmena ageri da barne-produktu gordinaren eta ingurumen-adierazle nagusien artean”.

Berotegi-efektuko gasak eta kontserbazio eskasa duten habitatak

Klima aldaketa kontuan hartzen badugu, “energia berriztagarrien kuota areagotu egin bada ere, egonkortu egin dira berotegi-efektuko gasen emisioak, eta euskal garraioak oraindik ere emisio handiak egiten ditu”. Biodibertsitateari dagokionez, “interes komunitarioko habitaten %69k kontserbazio-egoera eskasa du, eta egoera txarrena dutenak duna-ekosistemak, kosta-ekosistemak, aintzira- eta urmael-ekosistemak eta baso-ekosistemak dira”. Gainera, egonkortu egin da hondakinen sorkuntza, eta ekoizpenetik eta kontsumotik eratorritako hondakin guztien birziklatze-tasa Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik dago.

Ibilgailuen gehiegizko zarata jasaten du biztanleen %60k

Zarata ez du hobetu beharreko bektoretzat hartzen txostenak, ingurune-zarataren eraginpean dagoen biztanleriaren tasa Europakoa baino urriagoa dela argudiatuz, baina datuak kezkagarriak dira, nolanahi ere: “Hiru hiriburuek zarata-maila handia dute oraindik ere. Egunean zehar gehiegizko ingurune-zarataren eraginpean dagoen biztanleriaren tasa %17 da, eta % 19 gauez. Biztanleen ia %60k jasaten du Europako legerian ibilgailuen zirkulazioak eragindako zaratarako ezarritako muga maximoa baino gehiago (55 dezibelio)”.

Txosten osoa lotura honetan irakur dezakezu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-07-30 | Estitxu Eizagirre
Baratze-oihana
Bizitzaren ederra lantzen buruaskitasunerantz

Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


2024-07-24 | Garazi Zabaleta
Poltsa konpostagarriak
Ingurumenerako mesede ala kalte?

Plastiko konpostagarrizko poltsak ohikoak baino toxikoagoak dira titularra irakurri genuen iazko urrian Elhuyarren. CSIC Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko adituen ikerketa batean zegoen oinarritua albistea, eta zalaparta handia piztu zuen. Garazi Zabaletak... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


NATOk armak oparituko dizkio bere buruari, eta klima kutsadura denori

Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]


Gregorio Ugartemendia. Pagadien egile
“Jendeak arbola aldatu eta segituan nahi du etekina, eta hori ez dago”

Tolosatik abiatu eta Bedaion gora egin, Menditxiki aldera. Batean Bedaio, bestean Zarate, Gipuzkoako eta Nafarroako muga-mugan gara. Hantxe dira helburu ditugun lursailak, Itxitua eta Erlo, garai batean lahar, pagadi gaur egun: Gregorio Ugartemendia Zubillagaren basoa duzu.


AEBetako Greenpeace desagerraraz dezake Dakota Access oliobidearen enpresak jarritako salaketak

900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Europan gero eta eskuinago, trantsizio ekologikoan gero eta atzerago

Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]


2024-07-22 | Jakoba Errekondo
Zientoka izen

Zuhaitzen eta arbolen sarobean nabil azken urte hauetan. Larrean, abaroan eta biaoan hor nabil atera ezinik. Zuhaitzei eta arbolei aparteko begirunea diedala jabetua izango zara, tarteka behinik ARGIAren Bizi Baratzea txoko honetan ibiltzen bazara. Eta azkenaldi honetan,... [+]


2024-07-22 | Garazi Zabaleta
Erroak landaretegia
Fruta-arbola, fruitu ttipi eta landare mintegi ekologikoa

Mahaño Lanathoua 2017an hasi zen aitaren lurretan arbolak landatzen, oihan baratzea lantzeko ideiarekin. “Hasieran asmoa ez zen horretatik ekonomia bat sortzea, gure buruaskitasunerako bidean pausoak ematea baizik”, gogoratu du laborariak. Baina, landaketekin... [+]


Euskal Herriko tigreak

Duela gutxiko kontua da. Iberiar katamotza (Lynx pardinus), mundu mailako felino espezie mehatxatuenetarikoa, “galtzeko arriskuan” egotetik “kaltebera” kategoriara igaro da IUCNren Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian. Espeziea kontserbatzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude