Biluzik, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu “murriztaileen” kontra eta greba orokorraren alde

  • Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean pixoihalak besterik ez dituztela jarri dira hainbat lagun Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, 2020ko EAEko aurrekontuek izango dituzten "murrizketa sozialak" salatu eta urtarrilaren 30ean greba egiteko beste arrazoi bat direla aldarrikatzeko.


2019ko abenduaren 27an - 15:56

EAJ eta PSE-EEk aurkeztutako 2020ko aurrekontuak onartu ditu ostegun honetan Eusko Legebiltzarrak, Elkarrekin Podemoseko bederatzi parlamentarien abstentzioarekin –Ezker Anitzako biek kontrako botoa eman dute–. Guztira 11.775 milioi euro izango ditu Eusko Jaurlaritzak hurrengo urtean gastatzeko, aurten baino %2,9 gehiago. "Kontinuismoa gainditzea eta norabide onean lehen pauso ematea" lortu dutela nabarmendu du Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak.

Aitzitik, alderdi moreak eta Jaurlaritzak adostutakoa 201 milioi euro dira, 2020rako 88,9 milioi euro baino ez –aurrekontu osoaren %0,7–. Zentzu horretan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta mugimendua osatzen duten eragile eta sindikatuek gogor salatu dute akordioa, arlo sozialean, osasunean, etxebizitzan eta hezkuntzan murrizketak ekarriko dituela esanez. ELA sindikatuak azpimarratu du Elkarrekin Podemosek "bere" egin duela gastu arauaren muga; honen arabera, %2,8 baina gehiagoko superabita balego ere, partida sozialetara beharrean zorra kitatzera bideratu beharko litzateke dirua. Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak Berrian idatzi duenez, "larria da ezker instituzionala horrela asimilatzea"

Argazki agentziek zabaldutako irudi honek ere bat baino gehiago haserretu du sare sozialetan.

LAB sindikatuko feminismo idazkari Elixabete Etxeberria eta Ane Escondrillasek Naiz.eus-en iritzia plazaratu dute EAEko aurrekontuen onarpena dela-eta. Kritika gogorra egin die EAJ eta PSEren gobernu autonomoari, Euskal Herriko mugimendu feministarekin harremanetan jartzeko bere gaitasun falta azpimarratuz. Eta euren ustez, "garbi zegoena erabat garden" geratu da aurrekontuok aztertuta: "Nola aldatuko da emakumeen errealitatea, esku hartu gabe biolentzia, diskriminazio eta prekarietate horren atzean dauden arrazoietan?"

Testuinguru horretan, Eskubide Sozialen Kartak deituta Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean elkarretaratu dira hainbat lagun biluzik: "Salatzen ari gara aurrekontu erabat antisozialak onartzen ari direla: AHTrentzako eta armagintzarentzako diru-laguntzak jartzen dituzte aurretik, DSBEa murrizten duten bitartean", adierazi du horietako batek.

Elkarrekin Podemosen esanetan DSBEra bideraturiko partidan %4ko igoera egongo da. Baina bazterketaren kontrako Argilan plataformak eta Bizkaiko beste hainbat kolektibo sozialek azaldu dutenez, 2012tik aurrera izandako murrizketen ondorioz, egiaz %34 gutxiago jasoko du diru-sarrera hori behar duen familia bakoitzak, Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren ehunekoetatik oso urrun; "gutxieneko marra gorri bat" gainditzea dakar horrek, plataformaren aburuz. Are zehatzagoa izan da Leire Pinedo EH Bilduko legebiltzarkidea osoko bilkuran: "Onuradunek 230 euro gutxiago kobratuko dute hilero; 253 euro gutxiago pentsiodunak badira".

"Gure kezka handiena Podemosen jarrera aldaketa da, hori izan da aurrekontu hauen diferentzia bakarra"

Pentsio duinen aldarria oso presente egon da nola Gasteizko legebiltzarrean hala kalean. Baina pensiodunek ez ezik, emakumeek, gazte "prekarizatuek" edo bazterketa egoeran dauden sektoreek ere jasango dituzte "kutsu neoliberala" duten aurrekontuok bultzatutako "desberdintasun sozialen areagotzea", Eskubide Sozialen Kartaren aburuz: "Gure kezka handiena Podemosen jarrera aldaketa da, hori izan da aurrekontu hauen diferentzia bakarra".

Horregatik, hilabete osoan mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi du mugimenduak: "Arrazoi nahikoa badago gaur hemen eta hemendik hilabete barru ere, urtarrilaren 30eko greba orokorrean, kalean egoteko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desberdintasun soziala
2024-12-13 | Julene Flamarique
Espainiako enpresarik handienetan, zuzendari exekutiboen soldata batez bestekoa baino 118 aldiz handiagoa da

Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


Oxfam-en txostena
Munduko %1 aberatsenak %95ak baino aberastasun gehiago pilatu du

Oxfam Intermon-en txostenak ohartarazi du planetak dituen erronka handienei, hala nola krisi klimatikoari, eta pobrezia eta desberdinkeria iraunkorrari aurre egiteko ahalegin globalak mehatxupean daudela. “Boterea ultraaberatsen eta megaenpresen eskuetan pilatzen ari... [+]


2024-06-27 | Jauzi Ekosoziala
Zenbat dira gehiegi eta nahikoa?

Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Gizonen %44k uste du berdintasun-politikak “urrunegi” joan direla eta beraiek direla baztertuak

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako lehen inkesta monografikoa da, “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko pertzepzioak eta genero-estereotipoak” gaiari buruzkoa: ikerketan parte hartutako emakumeen gehiengoak (%65,5) dio baieztapen... [+]


Etxeko errefortzua kontuan hartu gabe emango bagenu klasea?

"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerak doan, Portugalgo gakoa desorekari aurre egiteko

6-10 urte bitarteko haurrek doan dituzte eskolaz kanpoko jarduerak Portugalen. Ekintza hauetan parte-hartze unibertsala bermatzea onuragarria izan da Portugalgo ikasleen arteko desoreka sozioekonomiko eta ondorioz akademikoei aurre egiteko eta eskola porrota txikitzeko, besteak... [+]


Arrakalaren enegarren aurpegia

338 eurotako alokairua edo 119.000 eurotako erosketa. Horiek dira 18 eta 44 urte arteko emakume batek batez beste ordaindu dezakeena bere kabuz bizitzen jartzeko EAEn. Beti ere, etxebizitzarako gorde beharrekoa gehienez diru-sarreren %30 dela kontutan hartuta. Eusko... [+]


Wimbledongo araudi orbangabea

Londres, 1877ko uztaila. All England Lawn Tennis and Crocket Club elkarteak antolatuta, Wimbledon tenis txapelketa jokatu zen lehenengoz, munduko tenis lehiaketarik zaharrena. Handik zazpi urtera, 1884an emakumezkoek ere parte hartu ahal izan zuten. Eta aurten amaitu berri den... [+]


Unibertsitateak eta hezkuntza sistemak eragindako arrakalak agerian

Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]


Klimaren auzian erabakiak bideratzea da ultra-aberatsen estrategia

Klase ikuspegitik aztertzen du klima larrialdia Edouard Morena politologoak, eta Fin du monde et petits fours: Les ultra-riches face à la crise climatique ("Munduaren bukaera eta ‘petits fours’-ak: ultra-aberatsak krisi klimatikoaren parean") liburua... [+]


Teknologia
Eraldaketa digitalaren etika

Arrakala digitala” murrizteko dauden laguntza guztien inguruan aritu naiz lankide batekin: eremu pribatutik, Europatik, estatutik, Jaurlaritzatik.... Kakotxen artean jartzen dut arrakala digitala, berau gauzatzen hasi aurretik jada existitzen ziren arazo asko arrakala... [+]


Ogia %14, tipulak %258 eta hipotekak 3.600 euro gehiago: prezioen garestitzeak zeini eragingo dio gehien?

Oinarrizko elikagaiak %15,4 garestitu dira urtebetean Espainiako Estatuan eta Kontsumo Prezioen Indizea %5,9ra igo da berriz ere. Prezioen gorakada horrek kezka eragin du eta Espainiako Gobernuak ekoizle eta saltzaile handiekin bilatu nahi ditu irtenbideak. Aitzitik, orain arte... [+]


Peru hegoaldetik Limaraino iritsi dira manifestariak, beste konstituzio bat eskatzeko

Ostegun honetarako manifestazio handia espero da Liman Dina Boluarte kargutik kendu, parlamentua desegin eta Perurentzako beste konstituzio bat eskatzeko. Herritar asko autobusez eta kamioiez karabanetan antolatuta iritsi da hegoaldeko eskualdeetatik herrialdeko hiribururaino.


Eguneraketa berriak daude