Hogei urte beteko ditu aurten Bilgune Feministak, eta urtemugaren ospakizunari merezi duen tokia egin diote urteko eginbeharren zerrendan. 20 urtez paradisuak erretzen... Eztandak dardara gaitzala lelopean, datozen hilabeteetan hainbat herritan ospakizun ekimenak egiteko asmoa iragarri du antolakundeak, eta "urteurren eztanda" izan nahi duen Topagune Feministaren data ere aurreratu dute: ekainak 11 eta 12.
2001n Emakume Abertzaleon Topaketa Feministak egin ziren Leitzan, eta bertan mahai gaineratu zen nazio mailako antolakunde feminista baten beharra. Urtebeteren buruan sortu zen Euskal Herriko Bilgune Feminista, eta lanean aritu da ordutik. Aurten, hogei urteko beteko ditu antolakundeak, eta ospakizunari merezi duen tokia eman diote urteko eginkizunen artean. Helburu horrekin eta 20 urtez paradisuak erretzen... Eztandak dardara gaitzala lelotzat harturik, datozen hilabeteetan herri, plaza, txoko eta gaztetxe ezberdinetan batzeko asmoa dutela aurreratu dute. Horrez gain, tokian tokiko bidelagunak batu nahi dituzte ospakizunaren azken ekinaldian, eta horretarako Topagune Feminista antolatzen ari dira. "Urteurrenaren eztanda" izan nahi duen topagunearen lekua oraindik ezagutzera eman ez duten arren, data aurreratu dute: ekainak 11 eta 12.
Egindako bideari begira jarrita, hogei urteok paradisuak erretzeko eginkizun etengabean aritu direla adierazi dute Bilgune Feministako kideek. "Paradisu fiskala, familiarra, paradisu kapitalista heteropatriarkala. Batzuena dena eta batzuentzat soilik eraikia. Argitsua eta bistara polita. Baina hutsa, gezurretakoa. Euskal Herriko Bilgune Feministaren sorreratik kendu nahi izan dizkiegu maskarak paradisuei, konfliktoan jarri, deserosoak izan. Eztanda egin arte". Hortik urtemugarako aukeratutako leloa.
Orain arteko ibilbidean egindakoetatik, ondokoak azpimarratu dituzte: euskal gatazkaren konponbide feminista mahai gainean jarri izana, subjektu politikoen eztabaida biluztea, lidergotza feminista kolektiboa lantzeari ekin izana, pribilegio zurien gaineko erantzukizuna hartzeko konpromisoari heldu izana, edota "krisi anizkoitzaren erdian" zaintzen sistema dardararazteari ekitea.
"Ibilian ikasi dugu gure errealitatea hainbat zapalkuntzen elkargunetik irakurtzen; ulertu dugu emakumeak, euskaldunak, langileak, bollerak, transak, migratuak, gazteak, adindunak bizi garela herri txiki honetan. Horregatik, erantzun eta egitura zurrunetatik aldenduta, formula amaigabeen bila jarri gara". Aurrerakoan ere, ekindako bidea urratzen jarraitzeko motibazioa agertu dute: "Euskal Herriaren burujabetza feminista ipar, paradisuak erretzen jarraituko dugu, denak eztanda egin arte!".
Egin berri dira Euskal Herriko Emakume* Abertzaleen Topaketa Feministak, azaroaren 16an, Laudion. Trantsizio feminista dimentsio guztietan lelopean 500 feminista elkartu ziren. Egun osoz amets egin zuten, utopiak lortzeko bidea marrazteko eta mugimenduko kideak ilusioz betetzeko.
Donostian egun osoko egitaraua prestatu dute 20. urteurrenean sakondu zuten “gorputza politikoa da” ildoari jarraitzeko. Gorputzen burujabetzari lotutako hitzaldi eta mahai-inguruak egongo dira, baita film laburrak ere. Jule Goikoetxea, Mijo Lizarzaburu, Mer Gomez... [+]
Martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintza sistema publikoaren aldeko greba bat iragarri zuen udazkenerako, zaintzak ezin baitu negozioa izaten jarraitu. Orain, kalez kale, auzoetan, herrietan, artikulatu behar da greba horretan burutuko den mugimendua... [+]
Duela hogei urte Euskal Herriko Bilgune Feministaren sorreran egondako bat –Edurne Epelde Pagola–, berriki kide egindako bat –Oihane Landazabal Bernabeu– eta bi hamarkadako ibilbidearen erdian kolektibo horretara sarturiko bat –Amaia Zufia... [+]
‘Eztandak dardara gaitzala’ lemapean egin dute Euskal Herriko Topagune Feminista, ekainaren 11n eta 12an. Bilgune Feministaren sarea indartzea helburu, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egin dituzte asteburuan, baina batez ere ospakizunari eman diote garrantzia: 20... [+]
Duela hogei urte Euskal Herriko Bilgune Feministaren sorreran egondako bat –Edurne Epelde Pagola–, berriki kide egindako bat –Oihane Landazabal Bernabeu– eta bi hamarkadako ibilbidearen erdian kolektibo horretara sarturiko bat –Amaia Zufia... [+]
Duela 20 urte, 2002ko apirilean, sortu zuten Euskal Herriko Bilgune Feminista. Urteurrenaren testuinguruan, Topagune Feminista egingo dute ekainaren 11n eta 12an Oñatin, Eztandak dardara gaitzala lemapean.
2019ko azaroan Durangon egin ziren V. Jardunaldi Feministetan eztabaidatutako gaiak “Salda Badago” izenarekin argitaratu dituzte. Durangoko San Agustin kultur gunean aurkeztu dute liburua.
Euskal Herriko mugimendu feminista antiarrazista eta euskalduna helburu gisa jarririk, horretara heltzeko bideari begira jarri ziren kasik 600 emakume, Euskal Herriko VIII. Topaketa Feministen kari. “Bazter zabaletako errealitateak erdigunean” kokatzeko marko,... [+]
COVID-19 pandemiak eragindako egoera dela eta, aurrez aurre edo streaming bidez jarraitu ahal izango dira ekitaldiko hitzaldi eta tailerrak. Azaroaren 22a arte iraunen du izena emateko tarteak.
Koronabirusak eragindako zulo ekonomikoari aurre egiteko, “Ureztatu Elikatzen Zaituena” kanpaina abiatu du dute.
Asanblada irekia deitu du Bizitzak Erdigunean koordinadora feministak maiatzaren 2an. On-line izango da. Covid-19aren krisiari eta neoliberalismo patriarkal eta kolonialari aurre egiteko proposamenak dossierra ere plazaratu du, hogei talde feminista baino gehiagoren eta beste... [+]
Bilgune Feministako Osatze Taldeak idatzitako artikulua ekarri dugu, Bilgune Feministaren webgunetik. "Osasunak duen izaera politikoa ekarri nahi genuke eztabaidara. Izan ere, birusaren kontuarekin hedatzen ari den osasunaren ikuspegiak gaixotasunik eza defendatzen du, eta... [+]
Hiedra/Huntza aldizkari eta irratsaioak idatzizko lau ale eta sei entzunezko saiotan Mundubat mugimendu transfeministaren baloreak eta ideiak zabalduko ditu.
Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik. Hori zuen izenburu EHUko Udako Eskolen barnean ekainaren 17an eta 18an egin zen ikastaroak. Euskal Herriko Unibertsitateko NOR, Parte Hartuz eta AFIT Antropologia Feministako Ikerketa Taldeek 2018 osoa pasa dute ekimen herritar... [+]