Bilboren ‘erorketaren’ 80. urteurrenean “mobilizatzera” deitu dituzte hiritarrak

  • Atxuritik sartu ziren Bilbo hirira tropa nazionalak duela 80 urte. Horregatik hiru egunez luzatuko diren ekitaldietako lehena Atxurin izango da gaur 19:00etan, Santos Juanes plazan "Bilboko jausieraren 80. urteurrenaren oroimenez". 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 16an - 10:09

 

Tropa frankistak duela 80 urte sartu ziren Bilbon. Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako kideek gaur azaldu dutenez, hiriaren erorketaren 80. urteurrena "ez da bakarrik oroimen kontua baizik eta mobilizazio kontua". Izan ere, Josu Ibargutxi abokatuaren hitzetan, 80 urte hauek "ez dira dohainik pasa", eta oraindik ere Frankismoaren aztarnak "nabariak" direlako "mobilizazioa beharrezkoa da", batik bat, inpunitateak, "inpunitate osoak", jarraitzen duelako oraindik. Estatu espainiarrean "gobernuek eta alderdiek babesten duten inpunitatea".

Adibide gisa jarri du joan den irailean Estatuko Fiskaltza Nagusiak onartutako xedapen orokorra. Neurri horrek "nazioarteko jurisdikzioari ere ez dio uzten Frankismoaren krimenak epaitzen ez ardurak ikertzen". 

Euskal plataformak garbi zuen 80. urteurrena "mobilizatzeko urtea" ere bazela. "Zorionez", plataformako lagunak ez daude bakarrik, hainbat alderdi eta sindikatuk bat egin dute antolatu dituzten ekimenekin.

Mobilizazioak

Gaur, hilak 16, Santos Juanes plazan (Atxuri) "Bilboko jausieraren 80. urteurrenaren oroimenez" ekitaldia prestatu dute 19:00etan. Atxuritik sartu ziren hirira tropa nazionalak, eta lehen ekitaldia bertan egitea erabaki dute arrazoi horregatik.

Ekainaren 17an, Frankismoarekin amaitu, demokrazia berpiztu lelopean manifestazioa egingo dute 18:00etan Eliptika plazatik hasita. Bertan dago, Ogasun Ministerioaren eraikinean oraindik ikur frankista handia. "Zorionez, arranoa desmuntatzeari ekin diote", adierazi du Ibargutxik. 

Igandean, hilak 18, bi ekitaldi izango dira. Biak Artxanda aldean. Lehena, 11:00etan, Egirletako gurutzean, Santo Domingo gainean. Karlistada garaitik bertan badago ere, gurutzeari, "sinbologia frankista ezarri zioten", eta hortaz "Bilbo suntsitu zutenei" gorazarre egiten dien monumentua izaki, "protesta" ekitaldia egingo dute. 

12:30ean La Huella eskultura handiaren inguruan urteroko ekitaldia antolatu dute "askatasunaren alde hildako miliziano eta gudariei gorazarre egiteko". PPk izan ezik, gainerako alderdi guztiek bat egin dute deialdiarekin.  

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


Eguneraketa berriak daude